‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian

Filmak hogei testigantza baino gehiago biltzen ditu, besteak beste, Fermin Muguruzarena, Bernardo Atxagarena, Jon Maiarena, Kepa Junkerarena, Joseba Tapiarena, Toti Martinez de Lezearena eta Garikoitz Mendizabalena, bai eta Zumarragako Trikitixako egungo kideena ere. Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendutako Hauspoa & Tunela dokumentala estreinatuko dute ostiralean, hilak 19, Donostiako Antzoki Zaharrean. Filmean kontatzen denez, 1859an […]

Read More… from ‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian

2026an Donostiako Antzerki sarirako epaimahai izateko deialdia zabalik da

Donostia Kulturaren webgunean eta www.donostiaeuskaraz.eus helbidean izena eman ahal izango da abenduaren 19ra arte. Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria. Irabazlea erabakitzea epaimahaiaren esku geratzen da. Epaimahaia publikoaren 3 ordezkarik […]

Read More… from 2026an Donostiako Antzerki sarirako epaimahai izateko deialdia zabalik da

Argia eta soinua uztartzen dituen instalazioarekin itxiko da Tabakaleraren 10. urteurrenaren ospakizuna

Erresonantzia instalazioak esperientzia desberdinak eskaintzen ditu egunaren unearen arabera: argi naturalarekin, oihalak testurak, hutsuneak eta erliebeak erakusten ditu; gauez, argi pendularrak protagonismoa hartzen du eta espazioa argi-agertoki eseki bihurtzen du. Erresonantzia instalazioak argi, mugimendu eta erresonantzia poetikoaren espazio sentsorial bihurtu du Tabakalerako bosgarren solairuko Prisma. Donostiako zentro honen hamargarren urteurrenarekin bat eginez paratu dute instalazio […]

Read More… from Argia eta soinua uztartzen dituen instalazioarekin itxiko da Tabakaleraren 10. urteurrenaren ospakizuna

Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peyak izango dira Donostiako ‘Gure Ahotsak’ emakumezko musikarien zikloan

Kontzertuetarako sarrerak bihar, abenduak 12, jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak egitarau mamitsua dakar 2026ko martxoaren 3tik 7ra Donostiara. Emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan. Hala, Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya izango dira bi antzokietako […]

Read More… from Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peyak izango dira Donostiako ‘Gure Ahotsak’ emakumezko musikarien zikloan

Silvia Sanchez artistaren ‘Artea, emozioak, errealitate areagotua eta neurozientzia’ erakusketa irekiko dute abenduaren 18an, Donostian

Bizkaitarrak sortutako obrak otsailaren 1era arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Silvia Sanchez artistaren (Bilbo, 1970) Artea, emozioak, errealitate areagotua eta neurozientzia erakusketak arte tradizionalak teknologiaren bidez nola eboluzionatzen duen ikusteko aukera ematen du, publiko guztiengana iristeko, baita artearen modu tradizionalekin liluratuta ez dauden gazte/natibo digitalengana ere. Erakusketak artistaren koadro fisiko originalak errealitate areagotuaren bidez […]

Read More… from Silvia Sanchez artistaren ‘Artea, emozioak, errealitate areagotua eta neurozientzia’ erakusketa irekiko dute abenduaren 18an, Donostian

Aitziber Raya artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Bizkaitarrak sortutako ilustrazioak martxoaren 15era arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Aitziber Rayak (Mungia, 2001) beti izan du gustuko ideiak irudietara ekartzea, formekin eta koloreekin jolasean aritzea. Egunerokoa fantasiarekin uztartzea atsegin du, irudimenez beteriko mundu berriak sortzeko. 2023an Sorkuntza eta Diseinuan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, Diseinu eta Ilustrazio ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitate […]

Read More… from Aitziber Raya artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Natalia Suarez Ortiz de Zarateren ‘Eszena iluna. Bera esna’ erakusketarekin emango diote hasiera Artea abian proiektuaren edizio berriari

Erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategia aretoan ikusgai izango da 2026ko martxoaren 1era. Aurten seigarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua eta Natalia Suarez Ortiz de Zarate gasteiztarra da aurten parte hartzen ari den artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak, Kimia Kamvarik, Mikel Otxotekok eta Xare Alvarezek bere lanak aurkeztu ondoren. Kutxa Fundazioak eta […]

Read More… from Natalia Suarez Ortiz de Zarateren ‘Eszena iluna. Bera esna’ erakusketarekin emango diote hasiera Artea abian proiektuaren edizio berriari

Iratxe Fresnedak koordinatutako ‘Dena egiteke dago, zinema tirokatu’ liburua argitaratu dute

Nosferatu Bildumaren zortzigarren alea da. Fresnedaz gain, Tania Arriaga Azkaratek, Aitor Arruzak, Maitane Hernandez Eyheramonhok, Gentzane Martinez de Osabak, Olatz Ovejero Alfonsok eta Elisa Villota Sadabak idatzi dute lana. Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Iratxe Fresnedak koordinatutako Dena egiteke dago, zinema tirokatu liburu kolektiboa aurkeztu dute, Nosferatu Bildumaren XIII. zenbakia. Argitalpena Nosferatu programazioaren Klasikoak, modernoak […]

Read More… from Iratxe Fresnedak koordinatutako ‘Dena egiteke dago, zinema tirokatu’ liburua argitaratu dute

Euskal Herriko eta Europako zinemagintza sustatzeko kanpaina abiatu du EZAEk

Abenduaren 20an ospatuko den Zinemaren Euskal Festa izango da ardatz nagusietako bat. Egun horretan bakarrik, filmetarako sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan ikusteko aukera egongo da. EZAE zine aretoen elkarteak Aretoetan, zinema beti handi kanpaina abiatu du. Hiru ekintza berezi biltzen ditu, honako helburuekin: “euskal eta europar zinemagintza sustatzea, publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio […]

Read More… from Euskal Herriko eta Europako zinemagintza sustatzeko kanpaina abiatu du EZAEk

‘Desagertutako Donostia’, 1863 eta 1936 bitarteko hiriaren bihotzera egindako bidaia bisuala

Argitalpen berria Efados argitaletxearen Desagertutako Euskal Herria bildumaren parte da. Sail horrek hainbat hiriren historia grafikoa dokumentatzen du, arreta handiz hautatutako irudi historikoen bidez. Berta Echeberria historialariak Desagertutako Donostia argazki-liburua aurkeztu du Kutxa Fundazioa eta Efados argitaletxearen eskutik. Lanak 1863an harresiak eraitsi zirenetik 1936ko gerra hasi zen arte Donostiaren hiri-, gizarte- eta giza eraldaketa berreraikitzen […]

Read More… from ‘Desagertutako Donostia’, 1863 eta 1936 bitarteko hiriaren bihotzera egindako bidaia bisuala