Urriaren 16tik 19ra Iturritik jaialdiaren laugarren edizioa izango da Donostian

Aurreko urteetan bezala, aretoko eta kaleko dantza ikuskizunak osatuko dute programa. Sarrerak gaur jarri dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. “Jaialdia sustraietatik jaiotzen da, gure oroimen kolektiboa bizirik mantentzen duen iturburu horretatik, eta aldi berean garaikidetasunerantz egiten du bidea”, azaldu du Donostia Kulturak. […]

Read More… from Urriaren 16tik 19ra Iturritik jaialdiaren laugarren edizioa izango da Donostian

1980ko hamarkadako Arco Iris komunitatea ezagutarazteko erakusketa zabaldu dute Tabakaleran

Arcoiris 82 du izena erakusketak eta Irati Gorostidi artista eta zinemagilearen Aro berria (2025) fikziozko lehen film luzearen filmazioko material argitaragabea du abiapuntu. Artista eta zinemagile nafarraren Aro berria filmak ikerketa eta sorkuntza prozesu bat ixten du, 1980ko hamarkadan Ultzamako bailaran finkatutako Arco Iris komunitatea du abiapuntu eta Donostiako Zinemaldian estreinatuko da. Proposamen berriak Gorostidik […]

Read More… from 1980ko hamarkadako Arco Iris komunitatea ezagutarazteko erakusketa zabaldu dute Tabakaleran

‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloa bueltan da, Donostian

Hiru saio egingo dira: irailaren 30ean (Maialen Araolaza), urriaren 21ean (Aitana Lertxundi) eta azaroaren 6an (Eli Gallego). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Amarako Kultur Etxeko areto nagusian. Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatu duten Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak udazkenean jarraipena izango du. Egitasmo honek emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen […]

Read More… from ‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloa bueltan da, Donostian

Zinema eta ikus-entzunezko sektorean laneratzeko ikastaroak antolatu dituzte Donostian

Prestakuntza doakoa izango da ikastaroa amaitu eta ziurtagiria lortzen dutenentzat. Donostia Kulturak, ikus-entzunezkoen alorrean espezializatutako Larrotxene Bideo zentroaren bitartez, hitzarmen bat sinatu du Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolarekin (Escuela Superior de Cine y Audiovisuales-ESCAC), zinemaren eta ikus-entzunezkoen sektorean espezializatutako ikastaroak eskaintzeko. Ikus-entzunezko industriarako eskulan kualifikatua sortzera eta profil profesional teknikoen sektorearen eskaera handiari erantzutera […]

Read More… from Zinema eta ikus-entzunezko sektorean laneratzeko ikastaroak antolatu dituzte Donostian

Hilaren 18an abiatuko da 17. Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Denetara hamar film eskainiko dira irailaren 28ra arte.  Hamazazpi edizioa du aurten hilaren 18an abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Horretarako, urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikulen zerrenda bat osatu dute. Izan ere, zinemaren bidez gogoeta kritikoa sustatzea da zinemaldiaren helburua. Antolakuntzaren esanetan, “lanak proiektatu eta hauek eztabaidan jarriz, pentsamenduak eragin eta […]

Read More… from Hilaren 18an abiatuko da 17. Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Hitz Andana jaialdia irailaren 23an abiatuko da Hernanin

Aurtengo edizioak ere hitzarekin lotutako hiru kultur ekitaldi jasoko ditu. Dobera Euskara elkarteak antolatutako Hazoka liburu eta disko azokarekin bukatuko da jaialdia. Hitz Andana, hitzaren inguruko jaialdia, antolatu dute hilaren 23tik aurrera, Hernanin. Udal Liburutegiak antolatzen du urtero ekimena eta aurten ere diziplina artistiko ezberdinei egingo die toki, beti ere hitza ardatz hartuta. Batetik, Idoia […]

Read More… from Hitz Andana jaialdia irailaren 23an abiatuko da Hernanin

Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Katu ileak txandaletan proiektuarekin jaso du Alkaizak 28. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Saioa Alkaiza (Iruñea, 1991) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Olatz Mitxelenak, Esti Martizenek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]

Read More… from Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Mariana Enriquez idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da irailaren 17an, Donostian

Hitzordua Okendo Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Enriquezek Begoña del Teso kazetaria izango du solaskide, eta oraintsu berrargitaratu duen Cómo desaparecer completamente lanaz eta literatur ibilbideaz arituko dira. Donostia Kulturak azaldu duenez, “literatur ibilbide oparoa duen idazlea da Mariana Enriquez, eta askorentzat, Argentinako narratiba berria izenez ezagutzen den taldearen partaide. Beldurrezko generoko eleberri eta […]

Read More… from Mariana Enriquez idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da irailaren 17an, Donostian

Berta Suescun artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Nafarrak sortutako ilustrazioak abenduaren 7ra arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Berta Suescunek (Gares, 1974) Arkitektura Teknikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta hori da bere lanbidea. Ikasketak bukatu zituenetik, arkitektura-estudio, enpresa eta Nafarroako Gobernuaren departamentu ezberdinetan lan egin ondoren, 2005ean Iruñeko Udalean hasi zen lanean, Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitekto tekniko gisa. Ogibide duen arkitekto lana […]

Read More… from Berta Suescun artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Iñaki Iurrebasok eta Gari Goikoetxeak ‘Esnatu ala hil’ liburua kaleratu dute

Euskararen orainari eta geroari buruzko gogoetak biltzen ditu lan berriak. Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta Gari Goikoetxea Tolosako euskara teknikariak ‘Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan’ liburua aurkeztu dute gaur, Elkar argitaletxearen eskutik. Egileek sinopsian azaldu dutenez, “noraez moduko bat sumatzen da euskalgintzan azken urteotan: euskararen indarberritze-prozesuak beste bultzada bat behar duela, […]

Read More… from Iñaki Iurrebasok eta Gari Goikoetxeak ‘Esnatu ala hil’ liburua kaleratu dute