Maialen Berasategiren ‘Eskuan beti zerbait’ lanak irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Saria

Epaimahaiaren arabera, liburuak emakumetasunarekiko eta feminismoarekiko begirada freskoa erakusten du, baina lirikotasunari eutsita”. Eskuan beti zerbait liburua itzultzaile gisa ezagutu dugun Maialen Berasategiren lehen poema liburua da eta honekin eskuratu du, hain zuzen ere, DK Poesia Lehiaketako IV. sari nagusia. Gasteizen jaioa 1989an, itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna da, eta Berria egunkariko euskara taldean ari da […]

Read More… from Maialen Berasategiren ‘Eskuan beti zerbait’ lanak irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Saria

[BIDEOA] Oskoletik ateratzeko saiakera egin du Ana Malagon Idazleak

Ez dakit zertaz ari zaren izeneko ipuin liburua aurkeztu du egilean Donostian. Lau urte dira Ana Malagon idazleak (Donostia, 1978) Gelditu zaitezte gurekin izeneko liburua kaleratu zuenetik. Denbora guzti honetan gaur aurkeztu duen Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar) ipuin liburua idazteko prozesuan murgilduta egon da. “Badaukat halako datu base bat non gaiak, oharrak, erreferentziak […]

Read More… from [BIDEOA] Oskoletik ateratzeko saiakera egin du Ana Malagon Idazleak

Sormenaren kabia, zientzia eta natura uztartuko dituzten egonaldiak Alkizako Ur mara Museoan

Izen-ematea ekainaren 25era arte egongo da zabalik. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazio eta prestakuntza artistikorako Sormenaren Kabia izeneko egoitzak aurkeztu dituzte, gaur Donostian. Azaldu dutenez, Alkizako Ur mara Museoan izango dira egonaldi hauek udan, eta astebeteko iraupena izango dute. Bakoitzean gai zehatz bat landuko dute eta hausnarketa eta sorkuntza-prozesuetan sakontzeko, hainbat zientzia alorretako adituen saio […]

Read More… from Sormenaren kabia, zientzia eta natura uztartuko dituzten egonaldiak Alkizako Ur mara Museoan

Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoarekin

  Udalbiltzak proiektuari buruzko bi datu berri eman ditu aditzera: bost film laburrekin film luzea egingo duen ekoiztetxea Adabaki Ekoizpenak izango da; ipuinak, berriz, Udalbiltzaren izenarekin argitaratuko dira, profesional-talde baten laguntzaz. Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren aurkezpen ekitaldia egin dute Oiartzungo Arizmendi Enea eraikineko lorategian. Zita honen helburua bikoitza izan da: batetik, proiektuan parte hartuko duten […]

Read More… from Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoarekin

Martin Ugalde gogoratzeko hainbat jarduera antolatu dituzte datozen hilabeteetarako

Urtean zehar garatuko den egitasmoak bi helburu ditu: Ugalde gogora ekarri, eta bere lana berriro azaleratu, erakutsi eta edonorren eskura jarri. Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarraren (Andoain, 1921 – Hondarribia, 2004 ) jaiotzaren mendeurrenaren karietara antolatuko diren egitasmoak aurkeztu dituzte Andoaingo Martin Ugalde parkean. “Bertaratutako erakunde eta eragileok denon artean urtean zehar garatuko den […]

Read More… from Martin Ugalde gogoratzeko hainbat jarduera antolatu dituzte datozen hilabeteetarako

Josu Okiñena musikariak Amerikan galdu eta argitaratu gabeko obra ugari berreskuratu ditu disko aitzindari batean

Aradak izena du lan berezi honek. Musikari donostiarrak XX. mendean konposatu eta Ameriketako eta Europako artxiboetan galdutako euskal musika ondarea berreskuratu eta grabatu du. Diskoa Bilboko Guggenheim museoan aurkeztuko du larunbatean, 19:00etan. Josu Okiñena musikari, ikerlari eta Musikeneko irakasleak (Donostia, 1971) Amerikan galdu eta argitaratu gabeko obra ugari berreskuratu eta Aradak izeneko disko aitzindaria bildu […]

Read More… from Josu Okiñena musikariak Amerikan galdu eta argitaratu gabeko obra ugari berreskuratu ditu disko aitzindari batean

EZAEk ‘Zinemazale Berriak’ programa abiatuko du maiatzaren 23tik aurrera

Ikusle berriak erakartzea du helburu ekimenak. Maiatzaren 23an hasiko da, eta Zinema Euskaraz-en katalogoan dauden euskarazko filmak proiektatuko dira asteburuetan, goizeko ordutegian. EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak Zinemazale Berriak programa jarriko du abian maiatzaren 23tik azaroaren 14ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Ekimen honekin ikusle berriak zinema aretoetara joan daitezen sustatu […]

Read More… from EZAEk ‘Zinemazale Berriak’ programa abiatuko du maiatzaren 23tik aurrera

‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte, Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan eta Udal aretoan. Aurten ere arte diziplina ezberdinen eta publikoaren arteko elkargune izan nahi duen 21 aulki zikloa antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak, Oiartzunen. Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte. Zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Ainara Lasa […]

Read More… from ‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Mintzolak Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak egingo ditu ekainaren 4an, Amasa-Villabonan

Soinu artxiboen egitasmo eta esperientziak partekatzeko gunea izango da Subijana etxea. Jardunaldiak jarraitzeko izena eman beharko da ekainaren 3a baino lehen. Iazko etenaren ostean, Mintzola ahozko lantegiak Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak berreskuratuko ditu berriro ere. Dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatzeko eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren jardunaldiok, eta aurtengoan, soinu […]

Read More… from Mintzolak Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak egingo ditu ekainaren 4an, Amasa-Villabonan

Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Doneaneko alaba’ eleberria kaleratu du

“Bi zauriren bilakaera txirikordatzen da eleberrian: 36ko gerrak familia batean utzitakoa, bortxaketa bat tarteko, eta narratzaileak gorputzean eta psikean nozitutakoa”. Gutun luze baten eran egituratua, “eleberri sendo eta umotu” batekin dator Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) oraingoan. Doneaneko alaba izenburupean, narratzaileak iloba bati idazten dio, gauzak argitzeko baino gehiago bere baitan daraman aspaldiko karga iraultzeko […]

Read More… from Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Doneaneko alaba’ eleberria kaleratu du