‘2deo serieak’ programan parte hartzeko deialdia zabalik da

Deialdi honen bidez hiru proiektu aukeratuko dira. Izena emateko epea martxoaren 8ra arte egongo da zabalik. Donostiako Tabakalerako 2deo laborategiak telesailak sortzen laguntzeko nazioarteko 2deo serieak programa berria abiatu. Deialdi honen bidez hiru proiektu aukeratuko dira, gutxienez bat euskaraz, eta horiek izango dira mentoretzaren xedea. Hurrengo hilabeteetan, aukeratutako pertsonek dosier bat prestatuko dute mentoreen laguntzarekin, […]

Read More… from ‘2deo serieak’ programan parte hartzeko deialdia zabalik da

[BIDEOA] Aran Santamariaren ‘Hostoz hosto erantzi!’ erakusketa Donostian ikusgai

Otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Okendo Kultur Etxean. Ugariak eta anitzak dira Aran Santamaria artista zumaiarrak bisitatutako liburu azokak; zenbat eta bereziagoak orduan eta erakargarriagoak. Bertan ikusitako liburu eder horiek, gero, nola moldatu eta birsortzeko ahaleginean aritzen da Santamariaren irudimena; bera konturatzerako orduan eta eskuekin lanean hasi aurretik, irudimena martxan du. Papera […]

Read More… from [BIDEOA] Aran Santamariaren ‘Hostoz hosto erantzi!’ erakusketa Donostian ikusgai

Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketarekin batera bisita bereziak, tailerrak eta topaketak antolatu dituzte. Erakusketa ekainaren 13ra arte dohainik bisitatzeko aukera egongo da. Euskal Itsas Museoak, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ekoiztutako Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat erakusketa aurkeztu du gaur, Donostian. Leopoldina Rosa fragataren espedizioa Baionatik abiatu zen euskal migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen 1842an. Bidaia horrek XIX. […]

Read More… from Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat’ erakusketa aurkeztu du

Jaialdi minimalista izango da aurtengo Dferia

28 konpainien 28 ikuskizun eta 41 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan, martxoaren 15etik 18ra bitartean. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko  profesionalei zuzenduak. “2021eko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, 2020ko martxoko […]

Read More… from Jaialdi minimalista izango da aurtengo Dferia

Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Errenteriako Jantziaren Zentroan ikusgai

Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantiga ehungintza sortzaileak Habian! hazitegiko egoiliarrak dira. Saioa Matxainek, Anne Gajatek eta Ruben Pantigak Habian! hazitegian ezagutu dute elkar, eta bertan landutako lanekin Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen izeneko erakusketa zabaldu dute Errenteriako Jantziaren Zentroan. Honetan, Idoia Lizeaga bitxi diseinatzaile eta lore maistrak kolaboratzaile gisa parte hartu du, bere hainbat pieza […]

Read More… from Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Errenteriako Jantziaren Zentroan ikusgai

Merina Gris talde donostiarrak ‘Saiatzen naiz’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Ed Is Dead produktore ospetsuak ekoitzi du lan berria eta Izaro abeslaria ere izan du alboan hirukoak. Airaka diskoetxeak azaldu duenez, Donostiako Merina Gris taldeak Besteek zer aurkezpen kantuarekin zabaldu zuen “aurkezpen gutuna” iaz, eta “urakan bat bezala sartu zen eszenan, denen begiradak erakarri zituen hirukote misteriotsu honek”. Orain Saiatzen naiz lanarekin dator “olatu artistiko, […]

Read More… from Merina Gris talde donostiarrak ‘Saiatzen naiz’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Pasaiako Albaola Faktoriak behin-behineko itxiera iragarri du

Urtarrileko eguraldi txarrak eta mugikortasun murrizketek nabarmen murriztu dute bisita kopurua, gainera oinezkoen sarbideak egun itxita jarraitzen du. Albaola Faktoriaren webgunearen bidez jakinarazi dute itxiera bertako kideek. Izan ere, iazko ekainaren 12an, pandemiaren egoera hobetu zenean, “Albaolak bere ateak zabaldu zituen berriro, eta bisitariak gerturatzen hasi ziren. Nahiz eta Faktoriara iristeko oinezkoen bidea 2020ko martxotik […]

Read More… from Pasaiako Albaola Faktoriak behin-behineko itxiera iragarri du

Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako hamaika lagun euskara ikasten ari dira Lazkaon

Bi hilabeteko egonaldia egingo dute Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegian Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren eskutik. Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako hamaika lagunek euskara maila hobetzeko bi hilabeteko egonaldia egingo dute Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegian Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren eskutik. Taldea 2013an hasi zen zerotik euskara ikasten eta, orain, lehen aldiz testuinguru euskaldunean murgilduta […]

Read More… from Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako hamaika lagun euskara ikasten ari dira Lazkaon

Etorkizuna izango da DFeria azokaren 27. edizioaren gai nagusia

Rebeka Elizegi ilustratzaileak sortu du aurtengo kartela. Martxoaren 15etik eta 18ra bitartean izango da DFeria Donostian. Rebeka Elizegi collage ilustratzaileak sortu du DFeriaren 27. ediziorako kartela. “Kulturaren eta arte eszenikoen mundurako hain urte krudela igaro ondoren, antzerki mundua irudikatzen duen pertsonaia nagusi bat ilunpetik azaltzen da eszenara, espazio guztiari indarra eta energia berritua emanez”, azaldu […]

Read More… from Etorkizuna izango da DFeria azokaren 27. edizioaren gai nagusia

Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren erakusketa Donostian ikusgai

Erakusketa datorren maiatzaren 9ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean. Paul Caballeroren (Bilbo, 1981) erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera, urtarrilak 25, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Caballerok Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Behin ikasketak amaituta, Madrilera joan eta ESDIP eskolan ilustrazio eta animazioan espezializazioa egin […]

Read More… from Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren erakusketa Donostian ikusgai