Mikel Iraeta musikariak ‘Oinatzak’ izeneko diskoa plazaratu du

Musikari azkoitiarrak Bakarkako bigarren lana du, 2019ko azaroan Isha kaleratu ostean. Disko berrian zortzi abesti bildu ditu, eta denetan pianoa da nagusi. Ez da denbora askorik igaro Mikel Iraeta (Azkoitia, 1992) musikariak Isha, bakarkako lehen lana plazaratu zuenetik, urtebete baino ez, eta dagoeneko bigarren bakarkakoa kalean du, Oinatzak izenpean. Oraingoan, baina, formatu luzea hautatu du […]

Read More… from Mikel Iraeta musikariak ‘Oinatzak’ izeneko diskoa plazaratu du

Emon taldeak itzulera iragarri du

Talde bergararrak itzulera kontzertu berezi bat antolatzea erabaki du. Buelta ospatzeko “energiaz eta kolorez” beteriko kanta berri bat ere grabatu dute, laster egongo da entzungai plataforma digitaletan. Emon talde bergararrak agertokietara bueltatuko dela iragarri du sare sozialen bidez zabaldu duen mezu batean. Lau urte dira jada taldeak bere azken bi kontzertuak Necochea herrian, Argentinan, eskaini […]

Read More… from Emon taldeak itzulera iragarri du

Sei taldek parte hartuko dute Kutxa Kultur Musika programan

Martin de Marte, J. Largo, Sara Azurza, Mugan, Ramona’s First Evil Boyfriend eta Blanquita Carraquela dira egonaldi programan parte hartuko duten talde eta artistak. Kutxa Kultur Musikak 2021 Egonaldien programan parte hartzeko banda-hautaketa aurkeztu du. Guztira, 107 proposamen aurkeztu dira deialdira, denak musikari gipuzkoarrak. Antolakuntzak adierazi duenez, “ezusteko atsegina izan da berriro ere jasotako proposamenen […]

Read More… from Sei taldek parte hartuko dute Kutxa Kultur Musika programan

Donostiako San Telmo Museoak zaharberritutako 10 kanoi jarri ditu ikusgai klaustroan

Udaberrian Urgull mendira eramango dituzte hamar kanoiak. San Telmo Museoaren klaustroan ikusgai dauden hamar kanoi hauek Donostiako historiarekin lotuta daude. Hiribilduaren kokapen estrategiko eta mugakideak hiriaren historia markatu du, batez ere XVI. mendetik XIX. mendearen amaierara arte, eta mendeetan zehar goarnizio militarrekin bizi izan zen populazioa. Ondorioz, hauetaz gain, bereziki Urgull mendian eta bere inguruan, […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak zaharberritutako 10 kanoi jarri ditu ikusgai klaustroan

Luis Buñueli eskainitako atzera begirakoarekin abiatuko da Tabakalerako 2021eko zinema programazioa

Donostiako Zinemaldiak modu egonkorrean sartuko da pantaila partekatuaren programazioan, Zinemaldia + PLUS programarekin. Urtarrilaren 6an abiatuko da Nosferatu zikloa Luis Buñueli eskainitako atzera begirakoarekin. Hala, zinemagilearen lehen bi filmak proiektatuko dira Donostiako Tabakalera : Un perro andaluz (1929) eta La edad de oro (1930). Film horietaz gain, Buñuelen beste 32 lan ere eskainiko dira. Programazio […]

Read More… from Luis Buñueli eskainitako atzera begirakoarekin abiatuko da Tabakalerako 2021eko zinema programazioa

San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lana zaharberritu du Donostian

Iturria, 1989. urtekoa, Donostiako Rodil eta Indianoene kaleen artean dago kokatuta eta oso egoera kaskarrean egon da orain arte. San Telmo Museoak Jose Luis Zumeta artistak 1989. urtean egindako zeramika-iturri bat zaharberritu du, “oso kontserbazio-egoera tamalgarrian zegoen”, dio Donostiako museoak. Iturria Indianoene eta Rodil kaleak lotzen dituen plazatxoan dago, Gros auzoan, eta Jose Ignacio Zuriarrain […]

Read More… from San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lana zaharberritu du Donostian

Gaur abiatuko da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Astelehen eta asteartean tailerrentzako tartean izango da, eta asteazkenetik hasita, hitzaldi, mahainguru, emanaldi, irakurketa eta abar izango dira. Urtero bezala, egungo errealitateari lotutako jaialdia pentsatu eta sortu nahi izan dute Plazandreok plataformako kideek, aurten, ukaezina den pandemia egoerari begira jarrita. Horretarako, gaurtik hilaren 19ra arte 30 sortzaile feminista baino gehiago bilduko dituzte Feministaldian, Kutsatu lelopean. […]

Read More… from Gaur abiatuko da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Urtarrilaren 10ra arte egongo da Gure Zirkua Tolosako San Esteban auzoko aparkalekuan altxa duten karpan. Orotara 34 emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Tolosan, 2021eko urtarrilaren 10era arte. Hasiera batean, 22 emanaldi eskaintzea erabaki zuten, baina deialdiak izan duen “erantzun bikaina” kontutan hartuta, beste hamabi saio egitea erabaki dute. Abenduaren 28an, 29an eta 30ean eskainiko dituzte […]

Read More… from Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Jone Arriola, La Traka eta Pello Reparazen proiektuak 2deo sarietan hautatu dituzte

Gazteen bizipenak ardatz dituen telesail bat, gizarte-estereotipoak hausten dituen webserie bat eta bideoklip interaktibo bat izan dira aukeratutako formatuak. Donostiako Tabakalerako hainbat kidek eta ikus-entzunezko sektoreko aditu independenteek osatutako batzorde batek hautatu dituzte 2deo Saria 2020 deialdiaren bidez prototipoak garatuko dituzten hiru proiektuak. Deialdi honen helburua ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuen garapena eta prototipazioa sustatzea da. […]

Read More… from Jone Arriola, La Traka eta Pello Reparazen proiektuak 2deo sarietan hautatu dituzte

San Telmo Museoak lau artisten grabatuekin osatutako karpeta sortu du

Urgullen magalean erakusketarekin lotutako ekimenean parte hartu duten artistak Mikel Ruiz Pejenaute, Xare Alvarez Berakoetxea , Julen Agirre Egibar eta Ainize Txopitea dira. Bakoitzak grabatzeko teknika bat baliatu du bere lana sortzeko. Donostiako sei galeriatan jarriko da karpeta salgai. Donostiako San Telmo Museoan ikusgai dagoen Urgullen magalean erakusketaren amaierako atalean grabatu tailer batean aurki daitezkeen […]

Read More… from San Telmo Museoak lau artisten grabatuekin osatutako karpeta sortu du