[BIDEOA] Preso dagoen lagunari egindako bisita baten bidaia kontatzen du Kattalin Minerrek ‘Turista klasea’ eleberrian

Nobela laburra da Minerrena, 120 bat orrialde ditu eta bi planotan kontatuta dago: bidaiarena batetik, eta digresioena bestetik, azken honek hartzen du zatirik handiena. Parisen preso daukaten lagun bati egindako bisita baten bidaia kontatzen du Kattalin Miner (Hernani, 1988) idazleak Turista klasea (Susa) eleberrian. Egileak gaur aurkeztu du liburua Donostian. Bidaia honetan, pertsonaia esnatzen den […]

Read More… from [BIDEOA] Preso dagoen lagunari egindako bisita baten bidaia kontatzen du Kattalin Minerrek ‘Turista klasea’ eleberrian

Beste Bat! zirkuituaren bidez 250 musika, antzerki eta dantza emanaldi eskainiko dira

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan “kultura sustatzeko, agertokietara itzultzeko, erritmoa berreskuratzeko, sormena bultzatzeko eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzeko”, jarri dute abian zuzeneko arteen zirkuitu hau. Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak eta EAEko Antzoki Sareak Beste bat! zuzeneko arteen zirkuitua ekimena jarri dute abian, “kultura sustatzeko, agertokietara itzultzeko, erritmoa berreskuratzeko, sormena bultzatzeko eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzeko”. […]

Read More… from Beste Bat! zirkuituaren bidez 250 musika, antzerki eta dantza emanaldi eskainiko dira

Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak ‘Hitzen Ahairea’ ikastaroa eskainiko dute bihar, Donostian

Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da Egia Bizirik, Egian Euskaraz eta Donostia Kultura eragileek antolatu duten Hitzen Ahairea. Bizkaiko bi sortzaileak Donostiako Egia Kultur Etxean arituko dira arratsaldeko 16:30etik 20:30era. “Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute […]

Read More… from Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak ‘Hitzen Ahairea’ ikastaroa eskainiko dute bihar, Donostian

Nøgen taldearen ‘Under Alt’ diskoa kalean da

Kantetako batzuetan aurreko diskoaren indie-folk estiloa nagusi bada ere, beste batzuetan pop-rock estiloa indartsuagoa da. “Jarraitasuna eta hausturaren arteko orekan kokatzen da Under Alt“. “Biluzik jaio ginen eta ahaztu dugu. Irakatsi ziguten garenaren gainean janzten eta sentitzen duguna estaltzen, bigarren azal hau berezkoarekin nahastu arte. Baina zer dago, mosaikoaren parte izateko hartzen dugun tankera horren […]

Read More… from Nøgen taldearen ‘Under Alt’ diskoa kalean da

EAEko zinema aretoek 2,6 milioi ikusle galdu dituzte urte hasieratik COVID-aren ondorioz

EZAE elkartearen kalkuluen arabera, euskal aretoek 10 milioi euroko galerak izan dituzte, 2019ko epe berarekin alderatuta. Aurten EAEn zinemara joan diren pertsonen kopurua % 65 baino gehiago murriztu da, iazko datuekin konparatuz. Euskal Autonomia Erkidegoko zinema aretoek 2,6 milioi ikusle galdu dituzte urte hasieratik, 2019ko garai berarekin alderatuta. Joan den urtean lau milioi lagun joan […]

Read More… from EAEko zinema aretoek 2,6 milioi ikusle galdu dituzte urte hasieratik COVID-aren ondorioz

Yurre Ugarte idazleak ‘Lilurabera’ narrazio laburren bilduma aurkeztu du

Zortzi ipuinez osatuta dago idazle tolosarraren liburu berria. Honetan ia protagonista guztiak emakumean dira eta artea dute bizimodu. Yurre Ugarte (Tolosa, 1965) idazleak zortzi kontakizun bildu ditu Lilurabera izenburuko liburuan. “Egoerak oso aldakorrak dira batetik bestera, baina giro eta atmosfera bat dute”, adierazi du egileak. Arteak modu batera edo bestera zaurituriko pertsonaiak ekarri ditu liburu […]

Read More… from Yurre Ugarte idazleak ‘Lilurabera’ narrazio laburren bilduma aurkeztu du

Zumetaren omenezko ikuskizun eszenikoa eta hizkuntza jolasa Euskararen Egunean

Kolore festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam ikuskizuna izango da abenduaren 3an Joserra Senperena, Patxi Zubizarreta eta Mintxo Cemillanekin. Abere ba kapikua jolasa museoko erakusketa iraunkorrean egongo da abenduaren 6ra arte. Donostiako San Telmo Museoak bi proposamen ezberdin luzatuko ditu aurtengo Euskararen Eguna ospatzeko. Alde batetik, abenduaren 3an, museoko elizan, 19:00etatik aurrera burutuko den Kolore […]

Read More… from Zumetaren omenezko ikuskizun eszenikoa eta hizkuntza jolasa Euskararen Egunean

[BIDEOA] Eibarko Udal Artxiboak Itoiz taldeak 1982an eskainitako kontzertu bat berreskuratu du

Beheko Plaza eta Marilyn: sagardotegia eta jazzmana abestien zuzenekoak jasotzen du bideoak. 38 urteren ostean, Udal Artxiboak Itoiz taldeak Eibarko San Andres jaietan eskaini zuen kontzertu baten bideoa berreskuratu eta sarera igo du. Azaldu dutenez, Astelehena pilotalekuko oholtzara igo zen taldea, “urte haietan euskal kultura indar handiz ari zen plazaratzen, eta, diktadura amaituta, bere alderdi […]

Read More… from [BIDEOA] Eibarko Udal Artxiboak Itoiz taldeak 1982an eskainitako kontzertu bat berreskuratu du

Nagore Amenabarro artistaren Platina erakusketarekin abiatu da ‘Artea abian’ proiektua

Donostiako San Telmo museoko Laborategia aretoan egongo da ikusgai erakusketa 2021eko otsailaren 7ra arte, doako sarrerarekin.  Nagore Amenabarro dugu Artea Abian erakusketa programan parte hartuko duen lehenengo artista. Iaz Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren arteko elkarlana estutzeko akordioa sinatu zuten, Artea Abian izenpean. Amenabarro lanean aritu da azken hilabeteotan Platina izeneko erakusketa hau […]

Read More… from Nagore Amenabarro artistaren Platina erakusketarekin abiatu da ‘Artea abian’ proiektua

‘Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan’ lana aurkeztu dute

Balea Zuria argitaletxeak argitaratutako liburu honek omenaldi berezia egin nahi dio Leteri. Guztira, hamar saiakera labur eta hamar hurbilketa biltzen ditu lan berriak. Hamar urte dira Xabier Lete hil zela, baina bere olerki eta kantuek, bere lanek eta bere gogoetek fruituak ematen jarraitzen dute. Bere argia ez da itzali, kontrakoa baizik. Izarren hautsa bezala, etengabe […]

Read More… from ‘Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan’ lana aurkeztu dute