‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean izango da egonaldia, abenduaren 28an eta 29an. Azaroaren 23tik aurrera egongo da izena emateko epea zabalik. Gabonetako oporraldiak baliatuta, lauzpabost eguneko sormen egonaldia antolatu izan du urtero Mintzola Ahozko Lantegiak. Aurten, baina, baldintzak betetzen ez direnez, bi saiotan gauzatzea erabaki du. Abenduaren 28an eta 29an izango da, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

“Liburua idaztea planteatu nuenean ikusten nuen gizartean, eta baita gure artean ere, askotan gizonezkoen bizitzari garrantzi gehiago ematen zaiola emakumezkoenari baino, emakumea beti bigarren plano batean geratzen da. Horrek zer pentsatua eman zidan”. Olivetti (Erein) du izenburua Aitziber Etxeberria (Zarautz, 1973) idazlearen laugarren nobelak. Donostian aurkeztu du gaur, eta Ingrid du protagonista nagusia. “Ingrid haserre […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

Esti eta Mikel Markez kantariek ‘Azal berritzen’ izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean

Guztira hamar kantu berri jaso dituzte lan berrian, Estik sortutako bost kantu eta Mikelek sortutako beste bost. Esti eta Mikel Markez kantariek Azal berritzen izeneko diskoa grabatu eta kaleratu dute. Bertan hamar kantu bildu dituzte, Estik sortutako bost kantu berri eta Mikelek sortutako beste bost. Alegia, diskoaren sorkuntza prozesua erdibana burutu dute, baina bi artistek […]

Read More… from Esti eta Mikel Markez kantariek ‘Azal berritzen’ izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean

Bigara elkartearen ‘Abere Ba’ erakusketa Donostian ikusgai

Bigara elkarteak euskarazko animalien izenetan palindromo meategi aberatsa topatu du, eta izen horiek abiapuntu hartuta hitz eta letrekin esperimentatzen aritu da. Proposamenak sortzeko gonbita egiten du orain. Bihartik aurrera Abere ba erakusketa bisitatu ahal izango da Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, martxoaren 13ra arte. Abere ba Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak osatzen duten Bigara […]

Read More… from Bigara elkartearen ‘Abere Ba’ erakusketa Donostian ikusgai

Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

Dama Beltzak eta Travellin´ Brothers euskal taldeak, besteak beste, izango dira aurtengo jaialdian. Oraingoan, “blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa” osatu du antolakuntzak. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak iaz abiatu zuten bideari jarraituz, aurten ere Bluez Hotsak izeneko jaialdia antolatu du azaroaren 21etik 29ra bitartean, Soraluzen. “Ez dira musikarako garai onenak, baina […]

Read More… from Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

[BIDEOA] Xabi Solanok Trikitixa Liburuaren 3. alea plazaratu du

Ikasi eta aldi berean dibertitzeko aukera ematen duen liburu didaktikoa ondu du Hernaniko trikitilariak. Liburuaz gain, zortzi abestiz osatutako CDa ere badakar proiektuak Solano anai-arrebak: Zaharrak berri izenpean. Xabi Solano (Hernani, 1978) musikariaren Trikitixa liburua III izeneko lan berria ekoiztu eta argitaratzeko asmoz bildu dira oraingoan ere 5GORA eta Elkar zigiluak. Donostian aurkeztu dute hirugarren […]

Read More… from [BIDEOA] Xabi Solanok Trikitixa Liburuaren 3. alea plazaratu du

Kea Ahots taldeak emango dio hasiera Donostiako Musikagileak zirkuituari

Larunbatean, azaroak 14, Musikagileak elkarteak antolatutako ziklo honen barruan San Telmo Museoan egingo diren hiru kontzertuetan lehenengoa eskainiko da, 19:00etan. Bihartik aurrera izango dira sarrerak salgai Donostiako museoan bertan. San Telmo Museoa, aurten ere, Musikagileak Zirkuitoko eszenatokietako bat izango da hiru kontzerturekin. Martxan den edizio honetan, datorren asteburukoa izango da museoan egingo diren hiru kontzertuetako […]

Read More… from Kea Ahots taldeak emango dio hasiera Donostiako Musikagileak zirkuituari

Donostia Hiriko Kutxa literatura-lehiaketaren 55. edizioko sariak banatu dituzte

Maialen Diaz eta Mikel Ayllon, euskarazko modalitateetan, eta Markel Hernandez eta Ruben Abella, gaztelaniazkoetan izan dira irabazleak. Denetara 638 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Larunbat honetan ospatu da Maitena Salinasek aurkeztu duen Donostia Hiriko Kutxa Literatura lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Donostiako Antzoki Zaharrean. Antolatzaileen jakinarazi dutenez, guztira 683 lan izan dira 55. edizio honetara aurkeztu […]

Read More… from Donostia Hiriko Kutxa literatura-lehiaketaren 55. edizioko sariak banatu dituzte

Jon Cazenave argazkilariaren ‘Galerna’ erakusketa ikusgai Donostian

2021eko otsailaren 14ra arte Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunean ikusgai egongo da erakusketa. Galerna Jon Cazenave (Donostian, 1978) argazkilariak 2007tik aurrera garatutako proiektua dugu. Egitasmoa euskal gatazkaren azterketatik abiatzen da, eta modu generikoago batean bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sakontzen du. Cazenavek ez dio bere identitate politiko edo nazionalari modu espezifikoan heltzen, urteak igaro ahala, […]

Read More… from Jon Cazenave argazkilariaren ‘Galerna’ erakusketa ikusgai Donostian

[BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Egile lasarte-oriarrak Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa irabazi zuen iaz liburu honen proiektuarekin. Mendiko gaitza izenburupean dator Idoia Garzes (Lasarte-Orian, 1973) idazleak ondu duen lehen eleberria. Nobela beltz atipiko bat da, poliziakoa. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat. “Oso emakume berezia da, besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez […]

Read More… from [BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du