Tabakalerak ‘Eremuak’ programa jasoko du aurten

Bilboko Alondegian lau urtez garatu ondoren, 2020ko edizioa Tabakalerara eraman da beste lau urtez, “aberasteko eta hazteko bide berriak aztertzeko” helburuarekin. Tabakalerak Eusko Jaurlaritzaren eremuak programa irekia jasoko du. Programak honako helburu hauek ditu: euskal eremuan praktika artistikoen testuingurua ezartzea eta artistentzako eta sortzaileentzako plataforma bat eskaintzea, eztabaidarako eta topaketarako giroa bultzatzea eta egungo errealitate […]

Read More… from Tabakalerak ‘Eremuak’ programa jasoko du aurten

Fernando Mircalaren ‘Etorkizun Dotorea’ erakusketa Donostian ikusgai

Erakusketa, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearekin lankidetzan antolatu da eta abenduaren 13ra arte egongo da zabalik Kutxa Kultur Plazan. Etorkizun Dotorea izeneko erakusketa “mundu baten perfekzio adeitsu eta soilenaren gainean eraikitako proposamen grafiko estetiko-metafisiko bat da”, azaldu dute antolatzaileek. Erakusketa “idealizazio estilizatu bat da, grabitaterik gabekoa eta poetikoki delineatutakoa, non izakiak, giroak eta makinak […]

Read More… from Fernando Mircalaren ‘Etorkizun Dotorea’ erakusketa Donostian ikusgai

‘Hamaika entzuteko!’ irrati-piezen lehiaketaren 6. Edizioa martxan

Adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte lehiaketan. Taldeka nahiz banaka. Lanak azaroaren 27ra arte bidali ahal izango dira. Sari-banaketa 2020ko abenduaren 15ean izango da. Donostia Kulturak eta DK Irratiak Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketaren seigarren edizioa antolatu dute. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu. Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko […]

Read More… from ‘Hamaika entzuteko!’ irrati-piezen lehiaketaren 6. Edizioa martxan

Eneritz Artetxeren ‘Lakoste’ proiektuak jaso du Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria

Bigarren saria Bete ingoiau proietuak eraman du. Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Dxusturi teatroaren Lakoste antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Zutani teatroaren Bete ingoiau lanari egokitu zaio. Lakoste. Eneritz Artetxe antzergileak sortutako antzezlana […]

Read More… from Eneritz Artetxeren ‘Lakoste’ proiektuak jaso du Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria

‘Ahostegunak’, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko aukera

Egitasmoa 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. EHUko Gipuzkoako campusean egingo da, eta unibertsitateko ikasleek eskurago izango dute, baina ateak irekita dituzte interesa duten adin horretako beste gazteek ere.  Ostegunak bereziak izango dira aurten ere azaroan unibertsitate inguruan dabiltzan gazteentzat. Iaz egin bezala, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko Ahostegunak antolatu du Mintzola Ahozko […]

Read More… from ‘Ahostegunak’, ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko aukera

Atmosfera iluneko diskoa plazaratu du Amorantek

Bat edo Hiru izenpean, zazpi kantuz osatutako diskoa aurkeztu du gaur Elgoibarko musikariak. Bat edo Hiru du izena Amoranteren disko berriak. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza da, “iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario”, adierazi du musikariak. “Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori […]

Read More… from Atmosfera iluneko diskoa plazaratu du Amorantek

Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Hirukoak Migrazioak izeneko proiektuaren baitan eskainiko du zuzenekoa arratsaldeko 19:00etan, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegia. Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen zuzenekoa antolatu du datorren larunbaterako, urriak 3. Antolatzaileek adierazi dutenez, kontzertuak plaza kopuru mugatua izango du eta museoak berak banatuko dituen doako gonbidapenen bidez soilik sartu ahal izango da. “COVID-19aren aurkako osasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko da ekitaldia”, […]

Read More… from Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1etik 4ra bitarte egingo da

Jaialdia Amaia Elizaran dantzariaren Pool izeneko ikuskizunarekin abiatuko da Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian, arratsaldeko 19:00etan. Covid-19ak sortutako osasun larrialdia dela-eta, ekainaren 11tik 14ra bitartean egitekoa zen Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa atzeratu behar izan zuten, orain baina, jaialdia egiteko data berria iragarri dute: urriaren 1etik 4ra bitartean. Antolatzaileen esanetan, iaz abian jarritako Pasaiako Dantza Festibala […]

Read More… from Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1etik 4ra bitarte egingo da

Pasaiako badiako batelerak ardatz hartuta, erakusketa paratu dute Errenterian

Erakusketak Pasaiako portuan lau mendetan zehar merkantzia zein bidaiarien garraioaz arduratu ziren arraunlari trebeak oroitu eta omentzeko helburu bikoitza dauka. Nortzuk ziren emakume hauek? Zein zen euren lanbidea? Nola janzten ziren? Zer garrantzia zuten Pasaiako portuan? Galdera horiei guztiei erantzuteko, Errenteriako Jantziaren Zentroak erakusketa antolatu du. Bertan, bederatzi batelera jantzi ikus daitezke, guztiak koadroen, grabatuen […]

Read More… from Pasaiako badiako batelerak ardatz hartuta, erakusketa paratu dute Errenterian

Donostiako jazzaren jatorria ikertu du Patri Goialdek

Liburuak Donostiako jazz musikaren jatorria ikertzea eta Gerra Zibilaren aurreko garaiaren panoramika orokorra aurkeztea du helburu. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle askoren profil ikertzaileak aintzat hartuta, Musikenek, EHUk eta Eresbilek irakasle horien lanak ardatz dituen argitalpen elkarlan lerro bat sortzea erabaki dute. Serie honetako lehenengo liburukiak Donostiako jazza du protagonista, Filologia Hispanikoan doktore, […]

Read More… from Donostiako jazzaren jatorria ikertu du Patri Goialdek