‘Topic Museoa: Alegiazko izakiak’ erakusketa zabalik da Donostian

80 txotxongilo ikusi ahal izango dira, horietatik erdia ez dira inoiz ikusgai egon. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako, Tolosako Topic Museoak propio diseinatu du erakusketa bat: Alegiazko izakiak. Erakusketa gaurtik, irailak 25, azaroaren 9ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Okendo Kultur Etxean. Bertan, 80 txotxongilo ikusi ahal izango dira, horietatik erdia ez dira […]

Read More… from ‘Topic Museoa: Alegiazko izakiak’ erakusketa zabalik da Donostian

‘Zeu irakurle, gu kontalari’ haurrentzako jarduera aurkeztu dute

Irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedea du ekimen berriak. Donostia Kulturak udazken honetan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutako jarduera berri bat sortu du irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedearekin. 45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren […]

Read More… from ‘Zeu irakurle, gu kontalari’ haurrentzako jarduera aurkeztu dute

Zinemira Saria Sara Bilbatua casting zuzendariarentzat

Eibartarrak hunkituta jaso du bere ibilbidearen omenezko saria Aizpea Goenagaren eskutik, Euskal Zinemaren Galan.  Sara Bilbatua casting zuzendariak jaso du Zinemira Saria, Donostia Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE/APV ekoizleen elkarteek ematen dutena, euskal zinemaren alorrean nabarmena den pertsona ezagun baten aintzatespen gisa. Eibartarrak hunkituta jaso du bere ibilbidearen omenezko saria Aizpea Goenagaren eskutik, Euskal Zinemaren […]

Read More… from Zinemira Saria Sara Bilbatua casting zuzendariarentzat

Azpeitiko Dinamoak Ikusle Taldea martxan jarri du

Edozein eratako irudien gainean hitz egitea da ekimen berri honen asmoa: artelanak, argazkiak, iragarkiak, aldizkari edo liburuen azalak, afixak, filma zatiak, memeak, GIFak… Irudiei buruz hitz egitea da kontua, eta irudia pentsatzea. Azpeitiko Dinamoak ekimen berri bat jarri du martxan: Ikusle Taldea. Azaldu dutenez, irakurle talde ugari daude han eta hemen, baina irudiari buruz hitz […]

Read More… from Azpeitiko Dinamoak Ikusle Taldea martxan jarri du

Donostiako 7+5 Zinemaldi Alternatiboa gaur abiatuko da

Urtero bezala, hainbat gizarte gai eta gatazkari buruzko dokumental zein film zerrenda osatu dute. Covid-19aren ondorioz, formatua egokitu behar izan dute eta emanaldiak online izango dira. Hamabigarren edizioa du aurten, gaur abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Oraingoan, baina, Covid-19aren ondorioz, formatua egokitu behar izan dute eta emanaldiak online izango dira. “Osasun krisiaren aurrean, arduraz jokatzea erabaki […]

Read More… from Donostiako 7+5 Zinemaldi Alternatiboa gaur abiatuko da

[BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

Zazpi kantuz osatuta dator boskotearen hirugarren lana. Berriro asma nazazu da Tenpora taldearen disko berriaren izena. Gaur goizean aurkeztu dute zazpi kantuz osatutako lana Donostian. Oraingoan, gaur egun taldekideei gustatzen zaizkien kantuen estetika ilunagoetan murgiltzeko apustua egin dute eta horretarako, Aitor Etxebarria ekoizlea izan dute bidelagun. Boskoteak berarekin egin du hirugarren disko honen sortze prozesu […]

Read More… from [BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

[BIDEOA] Denda baten kronika literarioa ondu du Uxue Alberdi idazleak ‘Dendaostekoak’ liburuan

Alberdik inoiz idatzi duen libururik umoretsuena dela aitortu du, “karnabal bat da, disparate eder bat, festa bat. Ez dago espaziorik malenkoniarentzat”. Denda baten kronika literarioa dakar Uxue Alberdi (Elgoibar, 1084) idazleak Dendaostekoak izeneko liburu berrian. Leire Lopez Susa argitaletxeko editoreak gaur Donostian egin duten aurkezpenean adierazi duenez, “dendari birekin izandako elkarrizketetatik jasotako informazioa antolatzeko, idazlearen […]

Read More… from [BIDEOA] Denda baten kronika literarioa ondu du Uxue Alberdi idazleak ‘Dendaostekoak’ liburuan

‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlana ostiralean estreinatuko dute Tolosan

Xake antzerki konpainiaren antzezlana Tolosako Leidor antzokian estreinatuko da hilaren 18an 20:30ean. Fadoak entzuten zituen gizona bidaia bat da. “Zineman road movie-ak dauden moduan, hau road play bat izango litzateke”. Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean […]

Read More… from ‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlana ostiralean estreinatuko dute Tolosan

Asteburu osoko musika jaialdiarekin abiatuko da urtean zehar luzatuko den Atlantikaldia

Gonbidapenak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira, Niessen Kulturguneko txarteldegian eta Internet bidez. Aurtengo Errenteriako Atlantikaldia jaialdia berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek. “Bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta, egungo segurtasun neurriekin bat datorren jaialdia formulatu behar izan dugu, jaialdia birsortu behar izan dugu”; hala adierazi dute Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Iker Tolosa Atlantikaldiako […]

Read More… from Asteburu osoko musika jaialdiarekin abiatuko da urtean zehar luzatuko den Atlantikaldia

[BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

Helduentzako bere lehen eleberrian, idazleak umorea baliatu du Anton Pla protagonistaren abenturak kontatzeko. Karlos Zabala (Irun, 1963) idazleak helduentzako bere lehen eleberria kaleratu du C’est la vie kantatzen dute zaharrek izenburupean. Zabala itzultzaile gisa da batez ere ezaguna, bi aldiz irabazi baitu Euskadi Saria arlo horretan. Horrez gain, poema-liburu bat eta haur literaturako pare bat […]

Read More… from [BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak