[BIDEOA] Maddi Ane Txoperena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Ez erran inori eleberri proiektuarekin jaso du Txoperenak 23. edizioko Igartza saria, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute. XXIII. Igartza Literatura Beka sariaren edizioko irabazlea Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) dugu Ez erran inori proiektuarekin, hala erabaki baitu Ana Jakak, Irati Jimenezek eta […]

Read More… from [BIDEOA] Maddi Ane Txoperena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira ondarea transmititzeko

Ondarearen Europako Jardunaldien V. edizioak egitarau zabalagoa du; edukiera mugatua izango da eta aldez aurretik eman beharko da izena. Kontaiguzu Ondarea! Ondarea eta Hezkuntza da gaur goizean Mari Jose Telleria Kultura Foru Zuzendariak aurkeztutako Ondarearen Europako Jardunaldien V. edizioaren programaren izena; bertan izan da programa osatzen duten 70 antolatzaileen ordezkaritza txiki bat ere: Leire Arandia, […]

Read More… from Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira ondarea transmititzeko

Literaturia jaialdia irailaren 25ean abiatuko da Zarautzen

Euskal letren plazan parte hartzeko aukerak ugaritu nahi ditu antolakuntzak aurtengo ediziorako. Irailaren 25ean irekiko ditu ateak euskal letren plaza den Literaturiak, Zarautzen. Aurtengo edizioa, “halabeharrez”, desberdina izango dela iragarri dute antolatzaileek, izan ere, COVID-19ak sortutako krisiaren eraginez, osasun eta segurtasun neurriak zorroztu egin behar izan dituzte. “Edukiera mugatuek, ezinbesteko distantziak, desinfekzioek eta abarrek ezin […]

Read More… from Literaturia jaialdia irailaren 25ean abiatuko da Zarautzen

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte irailaren 16an eta 17an, Donostian

Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan eta Txillida Lekun izango dira jardunaldiak. Hamahirugarren Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak egingo dituzte aurten, irailaren 16an eta 17an. Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan egingo dute lehenengo jardunaldia, eta Txillida Lekun bigarrena. 2008an hasi ziren jardunaldi hauek egiten, Felipe Juaristiren, Juan Ramon Makusoren, Pello Otxotekoren eta Aritz Gorrotxategiren eskutik eta orain […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte irailaren 16an eta 17an, Donostian

Panpinak nagusi Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean

Javier Botet aktorea da 2020ko Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen kartela, jaialdiaren aurrerapena bat eta hainbat eduki aurkeztu dituzte gaur goizean.  Antolakuntzaren arabera, Javier Botet aktoreak ezinbesteko presentzia izaten ari du azken urteotan munduko fantasiazko zineman, eta bera da, hain zuzen, urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean egingo den Donostiako […]

Read More… from Panpinak nagusi Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean

Tabakalerak egitarau berezia prestatu du bere 5. urteurrena ospatzeko

Ostegunean emango diote hasiera egitarauari Julio Le Parc artistaren Kuboa eskulturaren aurkezpenarekin. Donostiako Tabakalerak bost urte beteko ditu irailaren 11n nazioarteko kultur zentro gisa ateak zabaldu zituenetik eta urteurrena ospatzeko asmoz, irailaren 10etik 12ra bitartean, adin guztiei zuzendutako programa berezia prestatu dute. “Bost urtetan eginiko ibilbidea gogoratu eta bere garrantzia azpimarratuko da asteburuan zehar, eta bizi […]

Read More… from Tabakalerak egitarau berezia prestatu du bere 5. urteurrena ospatzeko

[BIDEOA] Juan Luis Goenaga margolariaren ibilbidea 128 artelanen bidez

Erakusketa 2020ko irailaren 4tik 2021eko urtarrilaren 10era egongo da ikusgai Donostiako Kubo-Kutxa aretoan. Bisita gidatuak ere egingo dituzte erakusketan zehar, larunbatetan, 17:30ean euskaraz eta 18:30an gaztelaniaz. Bost hamarkadako ibilbide artistikoa egina du Juan Luis Goenaga margolariak (Donostia, 1950). Ibilbide luze eta oparo horrek emandako uzta erakusketa batean bildu du orain, Mikel Lertxundi komisarioak. Hala, Donostiako […]

Read More… from [BIDEOA] Juan Luis Goenaga margolariaren ibilbidea 128 artelanen bidez

Euskal antzerkigintzaren belaunaldi berriak Errenteriako Eztena jaialdian

Irailaren 6tik 12ra bitartean izango da jaialdiaren XII. edizioa, Errenterian. Zizt! Elkarteak Eztena arte eszenikoen jaialdiaren XII. edizioa antolatu du, Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Normalean ekainean antolatzen den jaialdia da Eztena eta aurten, beste ekitaldi askorekin gertatu den bezala, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz irailera atzeratu behar izan da. “Neurri handi batean berrasmatu egin behar izan dugu egitaraua, […]

Read More… from Euskal antzerkigintzaren belaunaldi berriak Errenteriako Eztena jaialdian

Azucena Vieitesek bere obraren berrirakurketa bat aurkeztuko du Berlingo Bienalera

Lehen aldiz euskal artista bat izango da hitzordu honetan, eta bere proiektu esanguratsuenen remake prozesu batetik abiatutako instalazio bat aurkeztuko du. Berlingo Bienalaren 11. edizioak irailaren 5ean zabalduko du erakusketa-aldia; eta gizartea banatzen duten barne-arrakalak izango ditu ardatz, The Crack Begins Within izenpean. Larunbatean irekiko ditu ateak 11. Berlingo Bienalak, nazioarteko pandemiaren ondorioz atzeratu ostean. Aurtengo edizioa azaroaren 1era arte luzatuko […]

Read More… from Azucena Vieitesek bere obraren berrirakurketa bat aurkeztuko du Berlingo Bienalera

Fito Rodriguez eta Miren Agur Meabe aurtengo Poesia Orduak ekimenean

Irailean urtero egin ohi duten bezala, Poesia Orduak ekimena antolatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak Victoria Eugenia Club aretoan. Bi saio izango dira irailaren 7an eta 9an, arratsaldeko 19:30ean. Hilaren 7a izango da Poesia Orduak ekimenaren lehenengo eguna, Fito Rodriguez idazlearen Hain zara eder liburuaren errezital musikatuarekin. Rodriguezekin batera, Andoni Tolosa Morau, Dorleta […]

Read More… from Fito Rodriguez eta Miren Agur Meabe aurtengo Poesia Orduak ekimenean