[Bideoa] Oier Guillan idazleak ‘VHS’ izeneko nobela aurkeztu du

Eleberria Victor aktorearen heriotzarekin hasten da, pertsonaia auto istripuz hiltzen da, pailazo sudurra jantzita eta, kasik 20 urte geroago, Ilehoriak detektibe emozional bat kontratatuko du heriotza hura ikertzeko. Oier Guillan (Donostia, 1975) idazle eta antzerkigileak duela bi urte eman zuen argitara bere lehen nobela Zauri Bolodia (Txalaparta) izenpean; Susa argitaletxearekin argitaratu du orain bigarrena: VHS. […]

Read More… from [Bideoa] Oier Guillan idazleak ‘VHS’ izeneko nobela aurkeztu du

‘Udako ipuinen ordua’ heldu da Donostiara

Uztailaren 1etik aurrera, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etan Ipuinaren Ordua euskaraz modu birtualean eskainiko da. Donostia Kulturak uda honetan haurrei eta familiei zuzendutako jarduera berri bat sortu du irakurzaletasuna bultzatzeko xedearekin: Udako ipuinaren ordua. Hala, uztailean eta abuztuan haurrek egunero ipuin berri bat entzunez gozatzeko aukera izango dute. Eskarmentu handiko narratzaile taldea osatu da Lur Kortaren […]

Read More… from ‘Udako ipuinen ordua’ heldu da Donostiara

Donostiako Tabakalerako 2deo 2020 deialdia ebatzi da

Tabakalerako ikus-entzunezko edukien laborategiak zortzi proiektu hautatu ditu. Uztailetik aurrera, hautatutako pertsonek aholkularitza-programa bat eta 4.000 euro izango dituzte aurkeztutako proiektua aurre-ekoizteko. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, euskarazko ikus-entzunezko edukien 2deo laborategiaren bidez, 2deo 2020ko deialdia ebatzi du. Deialdira 99 proiektu aurkeztu ziren eta horien artean zortzi hautatu dituzte. 2deoren deialdiaren helburua ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuak […]

Read More… from Donostiako Tabakalerako 2deo 2020 deialdia ebatzi da

Tabakalerak eta Artiumek Jardun Artistikoentzako Institutua abiatu dute

Parte-hartzaileek bi hilabetez garatuko dituzte beren proiektu artistikoak Tabakaleran, eta ondoren landutakoa Artiumen jarriko dute ikusgai. Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute. Artistei zuzendutako ikasketa-programa da, eta uztailaren 1ean irekiko ditu ateak. Hala, praktika artistikoa izango da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta […]

Read More… from Tabakalerak eta Artiumek Jardun Artistikoentzako Institutua abiatu dute

Pello Leiñena donostiarra izango da Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendari berria

Jon Bagües, erakundearen orain arteko zuzendariak erretiroa hartzeko kargua utzi du, 20 urtez artxiboaren antolaketa-egitura eta musika-erakunde eta -erakundeekiko harremana finkatu ondoren. Pello Leiñena (Donostia, 1965) izango da datorren uztailaren 1etik aurrera Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboko zuzendari berria, Jon Bagüesen ordez. Izendapen hori Eresbileko patronatua osatzen duten lau erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Errenteriako Udala […]

Read More… from Pello Leiñena donostiarra izango da Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendari berria

Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XI. deialdia zabalik

Irailaren 24ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamaikagarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 24ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan […]

Read More… from Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XI. deialdia zabalik

Kontseiluak euskarak eta euskalgintzak aurrera egiteko neurriak eskatu ditu ‘Geroa Euskaratik’ adierazpenarekin

Euskara eta hizkuntz eskubideak errespetatuko dituen geroa eraikitzen hasteko urgentziako neurriak jasotzen ditu adierazpenak, euskalgintzak duin aurrera egin dezan beharrezkoak. Kontseiluak agerraldia egin du gaur, Donostiako Aquariumean. Bertan, euskalgintzak alarma egoera gainditu eta aurrera egin dezan beharrezkoak diren urgentziako neurriak iragarri ditu. “Oraindik ez dakigu COVID-19aren eragina zenbatekoa izango den, ezta zer nolako bilakaera izango duen […]

Read More… from Kontseiluak euskarak eta euskalgintzak aurrera egiteko neurriak eskatu ditu ‘Geroa Euskaratik’ adierazpenarekin

Jose Mari Zabala izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Erlea Manerosek hautatu du programarako, besteak beste, Zabala testuinguru honetara egungo begiradarekin itzultzeak ekar dezakeen emaitza interesgarriagatik. Jose Mari Zabala (Irun, 1949) izango da Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua, halaxe iragarri du gaur Donostiako San Telmo Museoak. Erlea Manerosek hautatu du artista berria. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, ezinezkoa izan da Manerosek bere lana ekainerako […]

Read More… from Jose Mari Zabala izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Esther Otxoaren ‘Basoa nire baitan’ argazki erakusketa paratu dute Errenterian

Basoa eta bere elementuak dira Errenteriako artistak egindako 19 argazkiz osatutako erakusketa honen haria. Bertan, bularreko minbiziaren prozesuan zehar izandako bizipenak erakusten ditu. Erakusketa uztailaren 11ra arte egongo da ikusgai Xenpelar Etxean, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Esther Otxoak (Errenteria, 1966) Basoa nire baitan argazki erakusketa zabaldu du berriro Errenteriako Xenpelar Etxean, COVID-19k eragindako etenaldiaren […]

Read More… from Esther Otxoaren ‘Basoa nire baitan’ argazki erakusketa paratu dute Errenterian

[Bideoa] Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikariek ‘Haurrak lotarazteko soinua’ sehaska kanta gaurkotu dute

Eñaut Elorrieta eta Ainara Ortegak abesten dute, eta pianoaz eta txistuaz gain, Ivan Casadok biolontxeloa jotzen du. “Goxo eta leun” aurkeztu nahi izan dute 1824an Juan Ignazio Iztuetak jaso zituen doinu eta hitz zaharrak. Haurrak lotaratzeko soinua sehaska kanta gaurkotu dute Iñar Sastre piano jotzaile anoetarrak eta Jagoba Astiarazan txistulari zestoarrak. Ainara Ortega eta Eñaut […]

Read More… from [Bideoa] Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikariek ‘Haurrak lotarazteko soinua’ sehaska kanta gaurkotu dute