[Bideoa] Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Noiz arte arrazoi’ aforismo-bilduma aurkeztu du

Bildutako aforismoen abiapuntua Adam Zagajewski poetaren gogoeta batean kokatu du egileak. Koldobika Jauregi margolariak propio egin ditu marrazkiak libururako. Bideokonferentziaz aurkeztu du gaur, Juan Kruz Igerabidek Noiz arte arrazoi izeneko aforismo-liburua. Idazle adunarrarekin batera, Koldobika Jauregi margolari eta eskultoreak eta Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editoreak hartu dute parte. “Literaturaren maparen kartografo finenetariko bat” dela esanez aurkeztu […]

Read More… from [Bideoa] Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Noiz arte arrazoi’ aforismo-bilduma aurkeztu du

Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa, Museoen Nazioarteko Egunaren ardatz.

Gipuzkoako Museoak izeneko webgunea jarri du martxan Aldundiak, herrialde osoko 70 museo eta interpretazio zentrotara sartzeko plataforma. Herritarrak gure ondarera hurbiltzeko aukera eskaintzen du. Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, maiatzaren 18an ekintza ugari antolatzen dira urtero Euskal Herriko museoetan. Ekimen guzti horiek baina, aurten moldatu behar izan dira koronabirusaren krisiaren eraginez. Hala, Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako […]

Read More… from Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa, Museoen Nazioarteko Egunaren ardatz.

[Bideoa] Joxean Agirrek ‘Nobela errealista bat’ ondu du ironia dosi handiarekin

Euskal Herriko iragan hurbileko istorioak aletzen ditu idazleak ironia dosi oparoak banatuz. Joxean Agirrek (Azpeitia, 1948) Nobela errealista bat (Elkar) izeneko eleberria aurkeztu du, gaur, streaming bidez egindako agerraldian. Bi pertsonaia nagusi ditu idazlearen azken lanak, biak ala biak garai eta momentu berekoak; alde batetik Loiuko aireportuan lan egiten duen taxi gidaria dugu, honek autoan […]

Read More… from [Bideoa] Joxean Agirrek ‘Nobela errealista bat’ ondu du ironia dosi handiarekin

Hitzaren eskolan izena emateko epea ireki dute

Iñigo Aranbarri, Maddi Barber, Haizea Barcenilla, Andoni Egaña, Xabier Erkizia eta Arantxa Iturbe ariko dira irakasle, bakoitza hitzaren adierazpide batetik. Ekainaren 7ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Azpeitiko Dinamoak Hitzaren eskolan izena emateko epea zabaldu du. Sei hilabeteko iraupena izango du eskolak, irailaren 9tik, martxoaren 27ra bitartean, eta, hilabete bakoitzeko, hitzaren adierazpide ezberdinetako […]

Read More… from Hitzaren eskolan izena emateko epea ireki dute

Donostia Kultura ON: maiatzaren 11tik 17ra bitarteko edukiak

Gaurtik aurrera, Donostia Kulturak edukiak online eskaintzen jarraituko du Donostia Kultura ON! lan-ildopean. “Osasun-deseskalatze eta herritarrak pixkana kalera irteteko prozesuaren barruan, DKEtxean egitasmoak zentzua galtzen du konfinamendurako sortutako online programa gisa. Horrek ez du esan nahi Donostia Kulturak eduki birtualak sortzeari utziko dionik. Aitzitik, egitarau erregularrik gabe, online eskaintza zabala izango du, pixkana aurrez aurre […]

Read More… from Donostia Kultura ON: maiatzaren 11tik 17ra bitarteko edukiak

Izarok Donostiako Victoria Eugenia antzokiko teilatutik online bidezko zuzenekoa eskainiko du, bihar

Donostia Kulturak DK Etxean ekimenari amaiera emango dio asteburu honetan Izaroren online bidezko zuzenekoarekin. Kantari mallabiarrak hirukote formatuan (Izaro Andres, ahotsa eta gitarra; Iker Lauroba, ahotsa eta gitarra; Garazi Esnaola, teklatuak) eskainiko du zuzenekoa eta Donostia Kulturaren Youtube kanalean soilik ikusi ahal izango da emanaldia. Deskonfinamenduarekin bat eginez, Donostia Kulturak amaitutzat emango du DK Etxean. […]

Read More… from Izarok Donostiako Victoria Eugenia antzokiko teilatutik online bidezko zuzenekoa eskainiko du, bihar

Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik

Kimuak egitasmoaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena […]

Read More… from Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik

‘Novis corpus’, konfinamendua 48 argazkilariren bidez

Proiektua Teresa Uzeda argazkilariaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta emaitza 96 argazki biltzen dituen argitalpen hau da. Novis Corpus 48 argazkilariren elkarlanaren emaitza da, beren argazkien bidez konfinamendua islatu nahiz izan dute. Proiektua Teresa Uzeda argazkilariaren ekimenez jaio zen sare sozialetan, eta emaitza 96 argazki biltzen dituen argitalpen hau da. San Telmo Museoaren webgunean […]

Read More… from ‘Novis corpus’, konfinamendua 48 argazkilariren bidez

#DKEtxean programazioa aste honetarako

Deskonfinamenduarekin bat eginez, #DKEtxean etapa maiatzaren 10ean amaitutzat emango duela jakinarazi du Donostia Kulturak. Horretarako, etxetik kontsumitzeko propio sortutako online programazio berezia sortu du. “Kultura handi egingo dugu, astea ikuskizun, kontakizun, ilustrazio, arte, elkarrizketa eta abarrez ondo beteta baitator”. Hauxe da aste honetako egitaraua, maiatzaren 4tik 10era bitartekoa. Antzokian Etxean programa eszenikoan dugun asteko lehen […]

Read More… from #DKEtxean programazioa aste honetarako

Larunbatean 10 urte beteko dira Joxantonio Ormazabal idazle, editore eta itzultzailea hil zela

Haurrentzako ipuin eta olerki liburu ugari idatzi eta itzuli zituen 1982az geroztik. Pernando Amezketarra edo Maripertxenta dira horietako batzuk. Datorren larunbatean hamar urte beteko dira Joxantonio Ormazabal Joxan euskal idazle, editore  eta itzultzailea hil zela. Zegaman sortu zen, 1948ko uztailaren 21ean, eta bertan zendu zen 2010eko maiatzaren 2an, 61 urte zituela. Umetan apaizgaitegian ikasi arren, […]

Read More… from Larunbatean 10 urte beteko dira Joxantonio Ormazabal idazle, editore eta itzultzailea hil zela