Iñigo Muguruza Musika Ikertzeko Beka sortu dute

Azken hamarkadetako musika modernoarekin lotutako ikerketak bultzatzea du xede ekimenak. Euskal rockaren pizkundeko izen garrantzitsuetako bat izan zen Iñigo Muguruza. Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Delirium Tremens, Lurra… musika talde askotako kide eta baita Irungo Musika Eskolan gitarra elektrikoko irakasle ere, 25 urtez. Musikan ibilbide oparoa egin zuen irailean zendutako musikariak. Hori dela eta, Irungo […]

Read More… from Iñigo Muguruza Musika Ikertzeko Beka sortu dute

Taupada Fest! jaialdia egingo dute larunbatean, Oreretako Mogambo aretoan

Rodeo, Criatura, Peedöh, Piztupunk eta Yakovlev 42 taldeak igoko dira Mogamboko oholtzara, gaueko 21:30etik aurrera. Zintzilik Irrati libreari laguntzeko asmoz jaio zen ekimena 2014an. Taupada Fest! jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo dute larunbatean, hilak 14, Oreretako Mogambo aretoan. Zintzilik Irratiaren aldeko ekimena duela sei urte jaio zen eta antolatzaileen arabera, “bere xumetasunean, DIY hardcore/punk musika jaialdi […]

Read More… from Taupada Fest! jaialdia egingo dute larunbatean, Oreretako Mogambo aretoan

San Telmo Museoak argazki liburuarekin lotutako 2020ko programazioa aurkeztu du

Miho Kajioka japoniarra, Amak Maahmoodian irandarra, Naroa Perez Iguaran Londresen bizi den bertako sortzailea eta Oriol Miñarro, Ricardo Cases, Salvi Danes, Pascual Martinez eta Vincent Saez artistek, besteak beste, San Telmo museoa bisitatuko dute. San Telmo Museoak argazki liburuaren gaineko hitzaldi eta tailer sorta bat eskainiko ditu, gorantz doan fenomeno hori jendeari hurbiltzeko. Topaketa horietako […]

Read More… from San Telmo Museoak argazki liburuarekin lotutako 2020ko programazioa aurkeztu du

Igartubeiti Baserri Museoaren dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera larunbatean, Ezkio-Itsason

Barrikote festa datorren larunbatean, martxoaren 14an, egingo dute 17:00etatik aurrera. Bertan bisita gidatu antzeztua, Kirikoketa emanaldia, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa… izango dira. Datorren martxoaren 14an, Barrikote festaren XVII. edizioa egingo da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau. Barrikotea ziklo oso baten emaitza da, […]

Read More… from Igartubeiti Baserri Museoaren dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera larunbatean, Ezkio-Itsason

‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 28ra arte

Kontalaritza, magia, bertsolaritza eta zirkua uztartuko dituzte aurtengo jaialdian, Kolonbia, Grezia, Frantzia, Polinesia, Nikaragua eta Kubatik etorritako artistekin. Asteburu honetan eman diote hasiera Ahoz aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioari. Tolosa eta Ordizia izan ohi dira jaialdiaren ekintzak hartzen dituzten herri nagusiak, baina aurten Intujai Teatroko kideek beste salto bat ematea erabaki dute eta Amezketan, […]

Read More… from ‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 28ra arte

Artea eta lurraldea hizpide Debako Arte Eskola Bizirik plataformak antolatutako jardunaldietan

Martxoaren 14an eta 15ean egingo dituzte jardunaldiak eta bertan izango dira: Erika Olaizola aktorea, Irene Intxausti Teklak elkarteko kidea, Leire San Martin Tabakalerako hezkuntza arduradura, J.P. Huercanos eta Aitziber Urtasun Oteiza museoko zuzendariordea eta hezkuntza arduraduna. Pasa den urtean ekin zion Debako Arte Eskola Bizirik plataformak jardunaldiak antolatzeari. Euskal Herri osoan balio sinbolikoa izan duen […]

Read More… from Artea eta lurraldea hizpide Debako Arte Eskola Bizirik plataformak antolatutako jardunaldietan

Donostiako San Telmo Museoak eta SOS Arrazakeriak ‘Milaka eskuren isilpeko lana’ proiektua aurkeztu dute

Proiektu artistiko honek jatorri atzerritarreko emakume etxeko langileen errealitatea ikusarazi nahi du erakusketa eta hainbat jardueraren bidez. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko Etxeko Emakume Migratzaile Langileen taldearen istorioak, bizipenak eta aldarrikapenak ezagutzera emango dituzte, maiatzaren 10era arte, Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. “Haien aldarriak ezagutuko ditugu, ikusezintasun eta deshumanizazio egoeren, migrazio-doluen prozesuen eta lan-baldintzen ingurukoak”, azaldu […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak eta SOS Arrazakeriak ‘Milaka eskuren isilpeko lana’ proiektua aurkeztu dute

Batura Zikloak euskal musika klasikoa nazioarteko erreperterioarekin uztartuko du

Ekimenak euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa zabaldu nahi ditu, zortzi errezitaldiren bidez, hurbilketa atsegin eta didaktikoarekin, Donostian eta Gipuzkoako beste lau herritan. Batura zikloa ekimen aitzindaria da bere generoan; izan ere, euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera kokatu nahi du. Zortzi errezitaldi izango dira orotara Donostian eta Gipuzkoako beste lau herritan. Zehazki, 2020an zehar […]

Read More… from Batura Zikloak euskal musika klasikoa nazioarteko erreperterioarekin uztartuko du

[BIDEOA] Liher taldeak ‘Hemen herensugeak daude’ diskoa kaleratu du

Hamalau abestiz osatutako transmedia da. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu lanak. Hemen Herensugeak Daude izenpean ikusi du argia Liher taldearen lan berriak. Hamalau abestiz osatutako transmedia da honakoa. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu. Kantuen gaiari dagokienez, “emakume batek nola erreakzionatuko luke gertuko norbaitek bortxatuko balu?”  […]

Read More… from [BIDEOA] Liher taldeak ‘Hemen herensugeak daude’ diskoa kaleratu du

‘Pantheon’ antzezlanaren aurre estreinaldia egingo dute Pasaian

Antzerki obra honek bi pase itxi izango ditu martxoaren 6an eta 7an. 8an berriz, aurre estreinaldia izango da Pasaiako Juanba Berastegi auditoriumean. MA Ekoiztetxeak Pantheon, lan berria estreinatuko du martxoaren 10ean eta 11n Donostiako Tabakaleran, Dferia jaialdiaren barruan. Aurretik baina, bi pase itxi izango ditu martxoaren 6an eta 7an. 8an berriz, aurre estreinaldia izango da […]

Read More… from ‘Pantheon’ antzezlanaren aurre estreinaldia egingo dute Pasaian