Buhameak taldeak ‘Erik eta Win’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Donostian

Gizon eredu berriak sortzea premiazkoa dela islatzen dute taula gainean Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta. Estreinaldia gaur izango da Donostiako Lugaritz kultur etxean, 20:00etan. 2013an Andoainen estreinatutako Ez gara Palestinaz ari ikuskizunak erakutsi zien bidea Buhameak taldeko kideei. Esperientzia aberasgarria izan zela diote partaide guztiek. Publikoaren harrera […]

Read More… from Buhameak taldeak ‘Erik eta Win’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Donostian

Starblues taldeak ‘Hitz Gatibuak’ izeneko diskoa kaleratu du

Lehenengo kontzertua bihar, hilak 7, eskainiko dute Ordizian, D’Elikatuz-en, 19.30ean. Duela hamar urte sortu zen Ordizian, StarBlues taldea eta sei urte beranduago aurreneko diskoa kaleratu zuten Gu geu izenpean. Ordutik hona, zuzenekoak eskaintzen ibili dira han eta hemen, eta Hondarribiako eta Tolosako Blues jaialdietan parte hartu dute. Hamar urteko ibilbide luzean aldaketak ere izan dira […]

Read More… from Starblues taldeak ‘Hitz Gatibuak’ izeneko diskoa kaleratu du

Futbola eta kultura, eskutik, Donostiako Korner jaialdian

Igande honetan hasi eta hilaren 15era arte luzatuko da jaialdia, Donostian. Realak eta Donostia Kulturak antolatuta, futbola eta kultura uztartuko dituzte, hilaren 9tik 15era Donostian izango den Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hirugarren edizioan. Donostia Kulturak azaldu duenez, jaialdiak “sorkuntza sustatzearen aldeko apustu sendoa egin du berriro ere kulturaren eta futbolaren artean zubiak ezartzen dituzten […]

Read More… from Futbola eta kultura, eskutik, Donostiako Korner jaialdian

Pello Mari Otaño ikerketa beka aurkeztuko du Kilometroak egitasmoak asteazkenean

Deialdiaren eta bekaren berri Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo duten agerraldian emango dute, otsailaren 5ean 13:00etan. Kilometroak egitasmoaren barruan beste berrikuntza bat izango da aurten: Pello Mari Otaño ikerketa beka. Mintzola Ahozko Lantegiarekin elkarlanean eta Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin antolatu du egitasmoa Kilometroak egitasmoak. Deialdiaren eta bekaren berri Amasa-Villabonako […]

Read More… from Pello Mari Otaño ikerketa beka aurkeztuko du Kilometroak egitasmoak asteazkenean

AEBko Euskal Komunitateko gazteentzako hiru asteko egonaldia Euskal Herrian

Ateak Ireki egonaldiak AEBko familiekin, batez ere gazteekin, harremanak estutzea du helburu. Proiektuan parte hartu nahi dutenek martxoaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera. AEBko Euskal Komunitateko gazteak, gure hizkuntzaz, gure ohiturez, gure kulturaz… blaitu eta etorkizunean euskal komunitatearen aktibo izan daitezen, Euskal Herrian hiru asteko egonaldia antolatu dute. Batzen Euskal Komunitatearen Proiektu Dinamika, […]

Read More… from AEBko Euskal Komunitateko gazteentzako hiru asteko egonaldia Euskal Herrian

Euskararekin jolasteko aukera San Telmo Museoan

Hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako Museoan otsailean zehar. Gaur, 19:00etan Andoni Egañak Neretik saioa eskainiko du Jon Ostolaza soinujolearen laguntzarekin.  Euskara ibiltaria erakusketaren harira antolatutako jarduerek euskararekin eta euskaraz jolasteko aukera ugari eskainiko dituzte, haur zein helduentzat, gaurtik aurrera. Erakusketak, Euskaltzaindiak antolatua, euskararen herri-hizkeren aldaeren aberastasuna erakustea du helburu, eta horretarako Euskaltzaindiaren Herri Hizkeren Atlasean […]

Read More… from Euskararekin jolasteko aukera San Telmo Museoan

Bihar abiatuko da Poltsiko Antzerkia jaialdia, Donostian

Formatu txiki eta ertaineko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen dute otsailaren 16ra arte luzatuko den jaialdia. Ohiko jarraitzaileei eta baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari askotariko antzerkia zabaltzea da Poltsiko Antzerkiaren helburu nagusia. Horretaz gain, antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea da jaialdiaren bereizgarria. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden […]

Read More… from Bihar abiatuko da Poltsiko Antzerkia jaialdia, Donostian

Pasioa izango da aurtengo dFeria azokaren gai nagusia

Martxoaren 9tik 12ra bitartean izango da aurtengo dFeria jaialdia. Nobedadeen artean aipatzekoa da publiko berriei ireki nahi diela atea, horrexegatik, publiko gazteari zein familiei zuzendutako hainbat antzezlan programatu dira. Edizio honetan, 32 konpainien 33 ikuskizun eta 42 emanaldi eskainiko dira Donostiako hainbat agertokitan. Hiria bera, arte eszenikoen azoka ikusgarri bat bihurtuko dela azpimarratu dute arduradunek. […]

Read More… from Pasioa izango da aurtengo dFeria azokaren gai nagusia

Daniel Txopitea artistaren hogei margolan Gordailura eraman dituzte

Pieza hauek 1973 eta 1996. urteen artean egin zituen artistak. Familiaren erabakiz, Gordailuak zainduko ditu oraindik aurrera Daniel Txopitearen (Ermua, 1950) hogei margolan. Lan horiek guztiak kontutan hartuta, ia obra guztia gordeko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroan. Obra batzuk zaharberritu egin behar direla azpimarratu dute. Gaur goizean sinatu duten komodatua 10 urterako da […]

Read More… from Daniel Txopitea artistaren hogei margolan Gordailura eraman dituzte

Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da

Donostiako eskola arteko literatura lehiaketan parte hartzeko otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. Euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea helburu duen Koldo Mitxelena Saria martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta […]

Read More… from Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da