Joxe Azurmendi euskal pentsalari eta kulturgilea zendu da

84 urte zituela hil da Joxe Azurmendi Otaegi, gaixotasun luze baten ondorioz. Jakinek zabaldu du albistea: “Joxe Azurmendi hil zaigu. Jakin Taldeko kide eta azken hamarkadetako euskal pentsalari emankorrena. 40 liburutik gorako obran mundua pentsatu du, Euskal Herritik eta euskaraz”. Joxe Azurmendi Otaegi 1941eko martxoaren 19an jaio zen Zegaman, langile familia batean. Hamar urterekin eta […]

Read More… from Joxe Azurmendi euskal pentsalari eta kulturgilea zendu da

Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da

Irailaren 1era arteko epea egongo da Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinema-proiektuak, Nest sailean parte hartutakoak eta EQZEko ikasleenak aurkezteko. Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Ikusmira Berriak egonaldi-programaren hamabigarren deialdia gaur, uztailak 1, abiatuko da. Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinemagileek ez ezik, Nest sailean parte hartu dutenek eta EQZEko ikasleek ere irailaren 1era arte […]

Read More… from Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da

‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ jaialdia egingo dute asteburuan, Hendaian, Hondarribian eta Irunen

Ostiralean Saguxar, Fusible eta Silitia taldeak izango dira Psilocybenea aretoan, larunbatean, berriz, Gailu eta Eneritz Furya igoko dira Borderline Fabrikako oholtzara. Azkenik, Gauak eta Gori-Gori taldeak arituko dira Lakaxita Gaztetxean. Hondarribiko Psilocybe elkarteak, Hendaiako Borderline Fabrikak eta Irungo Lakaxita Gaztetxeak ‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ festibala antolatu dute lehen aldiz. Ostiralean eta larunbatean, hilak […]

Read More… from ‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ jaialdia egingo dute asteburuan, Hendaian, Hondarribian eta Irunen

Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Programa honen helburua arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea da. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) laster abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen bi hilabete eta erdian, eskolaren seigarren deialdian hautatutako hamasei kideek hartuko dute parte ikasketa-programa honetan eta erakunde bakoitzaren programari […]

Read More… from Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa aurkeztu du Tabakalerak

Ikus-entzunezko hiru instalazio, argazki-sailak, pinturak eta hainbat eskultura biltzen ditu erakusketak. Tabakalerak hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu dituen jardueren artean Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa dago. Gaur irekiko ditu ateak eta irailaren 28ra arte egongo da bisitatzeko aukera. Joana Hurtado Matheu komisario duen erakusketak Palmasonen lan artistikoa Estatu espainiarrean lehen aldiz ezagutzeko […]

Read More… from Hlynur Palmason zinemagile eta artista islandiarraren lehen bakarkako erakusketa aurkeztu du Tabakalerak

[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Reset’ nobela distopikoa kaleratu du

Nobela hau idazterako orduan bi kezka nagusi izan ditu buruan egileak: teknologiaren gehiegizko erabilpena eta deskarbonizazioa. Aitziber Etxeberria idazleak Reset nobela distopikoa kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, etorkizun hurbil bat irudikatzen du, ustezko gizarte hobeago batek dituen gabeziak erakutsiz eta etorkizuneko gizarte ereduei buruz hausnartuz. Alegiaroaren 46.urtea. Klaustro Zuriak gidatzen duen M eremuko gizarte […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Reset’ nobela distopikoa kaleratu du

‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketa zabaldu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan

Erakusketa 2026ko urtarrilaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Gipuzkoa hitza, zehazki “Ipuscua”, lehenengo aldiz dokumentu batean agertu zenetik mila urte betetzen dira aurten, eta herrialdea osatu eta bermatu zen XIX. mendea aztertzen duen erakusketa ireki nahi izan du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak. Maria Jose Telleria Ondare Kulturaleko zuzendariak azpimarratu duenez, “erakusketak iraganera begiratzeko aukera ematen […]

Read More… from ‘Gipuzkoa behin betiko’ erakusketa zabaldu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan

Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen

Mota guztietako ikuskizunak izango dira: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua eta dantza. Uztailaren 3tik 5era bitartean, Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 32. edizioa egingo da Zarautzen. Egun hauetan zehar, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinatako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Orotara hamaika ikuskizun izango dira, “ohi bezala, Euskal Herriko konpainien presentzia izango dugu, baina aurtengo […]

Read More… from Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen

Indabe taldeak ‘Ez banaiz’ estreinako diskoaren aurkezpen bira iragarri du

Lehenengo hitzordua hilaren 29an izango da Lasarteko jaietan. Besteak beste, Ordizia, Oiartzun eta Oñatiko jaietan ere izango dira uztailean eta abuztuan. Indabe talde donostiarrak estreinako diskoa kaleratu zuen martxoan Ez banaiz izenpean eta orain bira iragarri du. Hiru urte abestien bertsioekin hainbat jai eta gaztetxetan kontzertuak ematen igaro ondoren, Norak, Peruk eta Uxuek osatzen duten […]

Read More… from Indabe taldeak ‘Ez banaiz’ estreinako diskoaren aurkezpen bira iragarri du

UNESCOk Albaola Itsas Kultur Faktoria Jardunbide Egokien eredu gisa aitortu du

Pasaiako faktoriarentzat “ohore handia da euskal itsas kultura nazioartean ordezkatzea eta ondare hau etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko lanean jarraitzea”. UNESCOk emandako Jardunbide Egokien aitortza honek Albaolak euskal itsas ondarea berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko egindako “lan bikaina nabarmentzen du”, eta “mundu mailako erreferente” gisa izendatzen du itsas kultur esparruan. Pasaiako faktoriarentzat une bereziki esanguratsuan iritsi da aitortza: […]

Read More… from UNESCOk Albaola Itsas Kultur Faktoria Jardunbide Egokien eredu gisa aitortu du