Literaktum jaialdia azaroaren 11tik 24ra izango da, Donostian

Aurtengo Literaktum jaialdia literaturaren eta feminismoaren arteko loturen isla izango da. Literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea du helburu azaroaren 11tik 24ra Donostian egingo den Literaktum letren jaialdiak. Aurtengo jaialdia literaturaren eta feminismoaren arteko loturen isla izango da. Binomio hori da jaialdiaren ardatz nagusia, eta emakume idazleek osatutako multzo nabarmen […]

Read More… from Literaktum jaialdia azaroaren 11tik 24ra izango da, Donostian

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik

Ahots Baten sormen egonaldia abenduaren 26tik 30era izango da aurten. Bertan, Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak elkartuko dira taldearekin. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarren urtez jarraian. Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egingo dute egonaldia, […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik

[BIDEOA] ‘Itzuliz usu begiak’ saiakera liburua ondu du Anjel Lertxundik

Euskal Literaturan itzulpengintza gutxietsita dagoela uste du Anjel Lertxundik (Orio, 1948). Kezka horretatik abiatuta ondu du Itzuliz usu begiak saiakera, itzulpenaren aldarrikapena egiteko xedearekin, hain zuzen ere. Hasiera batean ez zuen gaiari buruzko libururik plazaratzeko asmorik, Ibon Sarasolak Bitakora kaierak liburua irakurri eta kezka bertsuak zituela konturatu zen arte. Lertxundik urteetan pilatutako oharrak, tartean itzulpengintzari […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Itzuliz usu begiak’ saiakera liburua ondu du Anjel Lertxundik

Ostegunean abiatuko dira Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

Guztira, 30 antzezlan, txontxongiloen erakusketa eta Euskal Herriko antzerki eragileen arteko lehen topaketa bilduko ditu aurtengo egitarauak. Datorren ostegunea, hilak 31, hasiko da Azpeitian aurtengo Euskal Antzerki Topaketen 37. edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza. Aurten, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean ematen dituzten Sorkuntza Beketako hiru obra estreinatuko […]

Read More… from Ostegunean abiatuko dira Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak

‘Afrikanerrak’ eleberria kaleratu du Eneko Barberenak

Idazleak distopia bat eraiki du liburuan; migrazioa kontrolatzeko, Europar Batasunak Afrika iparraldea inbadituko du. Iazko Ondarroako Augustin Zubikarai nobela beka saria irabazi zuen Eneko Barberenak (Arrasate, 1983) Afrikanerrak (Elkar) eleberriarekin. Idazleak distopia bat eraiki du liburuan; migrazioa kontrolatzeko, Europar Batasunak Afrika iparraldea inbadituko du. Indiferentziari tiraka osatu du lana Barberenak: Istorioa gerra apenas nabari den […]

Read More… from ‘Afrikanerrak’ eleberria kaleratu du Eneko Barberenak

Bernardo Atxagak irekiko du aurtengo Literaktum jaialdia

Azaroaren 11n, kaleratu berri duen  Etxeak eta hilobiak eleberria aurkeztuko du Donostian eta aurreko asteburuan (hilak 8 eta 9) Nola jarri zintzarria katuari izeneko ikastaroa eskainiko du. Gaur prentsaurrean iragarri dutenez, Bernardo Atxagak irekiko du Donostiako Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa. Asteasuko idazleak Etxeak eta hilobiak aurkeztuko du azaroaren 11n, astelehena, 19:30ean Ernest Lluch Kultur Etxean. […]

Read More… from Bernardo Atxagak irekiko du aurtengo Literaktum jaialdia

[BIDEOA] ‘Orion Zuzenean’ diskoa aurkeztu du Olatz Zugastik

Maiatzean Orioko Kiroldegian emandako kontzertuaren grabaketa bat da, disko bikoitz batean bilduta. Hilabeteak lanean eman ostean, Olatz Zugastik (Hernani, 1965) Orion Zuzenean (Kantaita Enea) diskoa aurkeztu du, gaur. Maiatzean Orioko Kiroldegian emandako kontzertuaren grabaketa bat da, disko bikoitz batean bilduta. Kontzertu hartan Ander Ederra (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria, kajoia) eta Gratxiña Lertxundi […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Orion Zuzenean’ diskoa aurkeztu du Olatz Zugastik

Donostia Kultura Irratia abian

Kultura izango da irratiaren ardatza, eta herritarrak bihotza. Irrati tailer gisa jaio zen duela ia 30 urte, eta izaera horri eusteko asmo irmoa du. Jarraituko du ahozko komunikazioaren eta soinuaren formazio-leku izaten, eta, betiko moduan, estudioak herritarren zerbitzura jartzen. 1991 urtean jaiotako Altzako Casares Irratiaren urrats berria da Donostia Kultura Irratia (FM 107.4 sintonian). Lehengo […]

Read More… from Donostia Kultura Irratia abian

Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta Dantza Eguna izango dira larunbatean Seguran

Gipuzkoako hamahiru bikotek eta Bizkaiko bikote batek parte hartuko dute Txapelketan Txapelketaren 40 urte baino gehiagoko esperientzia horren ona izanik, aurten ere Dantza Eguna ospatuko dute Seguran. Egun osoan zehar, herrian dantza egiteko aukera eskaintzen du egitasmoak, dantzari izan edo ez izan. Antolatzaileek iragarri dutenez, dantza plaza gidatuak egongo dira eta Polka erraldoia. Horren ostean […]

Read More… from Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta Dantza Eguna izango dira larunbatean Seguran

[BIDEOA] ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak

Bernardo Atxagak agur esango dio eleberrigintzari gaur aurkeztu duen Etxeak eta Hilobiak (Pamiela) izeneko liburuarekin. Asteasukoak sei kontakizunen bidez, El Pardo kuarteletik, Pau, Baiona, Gaztela edo Texasera eramango du irakurlea. Atxagak urteak eman ditu lan berria ontzen eta ez da erreza izan. Gaztetako bizipen bati helduta ekin zion eleberri hau idazteari. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak