‘Sherpak’ izeneko diskoa plazaratu du Deus Ez taldeak

Sustrai melodikoak mantendu dituzten arren, soinu indartsuago, helduago eta nortasun handiagoarekin dator bigarren diskoa. Deus Ez Eibarko rock taldea 2016. urtean sortu bazen ere, 2017an grabatu zuten bere lehen diskoa. Lan horri esker, Amurriock lehiaketa irabazi zuten eta Katapulta zirkuitorako ere aukeratuak izan ziren. Taldeak hala ere, bere estiloa garatzen jarraitu zuen zuzenekoetan oinarrituta eta […]

Read More… from ‘Sherpak’ izeneko diskoa plazaratu du Deus Ez taldeak

Literaturia jaialdia, maiatzaren 10etik 12ra Zarautzen

Euskal literatura sustatzea du helburu urtero antolatzen den Literaturia. Larrabetzun sortu bazen ere, gaur egun Zarautzen egiten da jaialdi hau Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta. Ekimenaren ardatza euskaraz sortutako edo euskarara ekarritako literatura da, herritik eta herrirako egina. Maiatzaren 10tik 12ra bitartean liburu-azoka, aurkezpenak eta solasaldiak, eta emanaldiak izango dira bertan: OSTIRALA 10 Modelo Aretoan: 18:30-19:30 […]

Read More… from Literaturia jaialdia, maiatzaren 10etik 12ra Zarautzen

Gara egunkariaren aldeko festa antolatu dute Donostian

Urtarrilean eman zuten jakitera Gara egunkariak hiru milioi euro ordaindu beharko ziola Gizarte Segurantzari Egin-en zorra kitatzeko. Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariak azaldu zuenez, egunkariak akordio bat erdietsi zuen Gizarte Segurantzarekin, zeinaren arabera sei hilean behin milioi erdiko ordainketak egingo zizkioten erakundeari. Bidegabekeri honi aurre egiteko asmoz, hainbat ekimen martxan jartzen hasi dira eta horietako […]

Read More… from Gara egunkariaren aldeko festa antolatu dute Donostian

Olatu Talka jaialdia maiatzaren 31tik aurrera, Donostian

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an izango da Donostiako  Olatu Talka jaialdia eta dagoeneko, egitaraua osatuko duten ekimenak ezagutzera eman dituzte. Lehenengo xehetasunak diren arren, jaialdi sendoa, anitza, irekia eta parte hartzailea aurreikusten da, antolatzaileen arabera. 10. urteurrena izanda, jaialdiak osatutako ibilbidea azpimarratu nahi izan da eta horrek Alderdi Ederren jarriko den gunean izango […]

Read More… from Olatu Talka jaialdia maiatzaren 31tik aurrera, Donostian

‘Denok Gara Google’ eleberria argitaratu du Xabier Etxaniz Rojok

Xabier Etxaniz Rojok (Pasaia, 1971) bere azken eleberria aurkeztu du Erein argitaletxearen eskutik. Denok Gara Google izenburupean, liburu honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil, adibidez; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi […]

Read More… from ‘Denok Gara Google’ eleberria argitaratu du Xabier Etxaniz Rojok

Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua izango dute bertsozaleek: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Antolatzaileek diotenez, Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea. Maiatzaren 4tik 25era, 14 […]

Read More… from Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Esther Ferrerri eskainitako ‘2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 18, 23..’ erakusketa Tabakaleran

Argazkia: Michel Vogel Esther Ferrer artistari (Donostia, 1937) eskainitako mostra zabal batekin zabaldu du Tabakalerak erakusketa-areto berria. Laurence Rassel eta Mar Villaespesa komisario dituen erakusketa-proiektuak aretoa gune bizi bat bezala lantzea du helburu. Hori horrela, zenbaki lehenen inguruko lanetan eta Ferrerrek bere ibilbide oparoan zehar egin dituen ekintzetan eta horien aldaeratan oinarritzen da nagusiki ostiralean […]

Read More… from Esther Ferrerri eskainitako ‘2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 18, 23..’ erakusketa Tabakaleran

Argazkilaritza Oñatitik mundura

Argazkia: Antolatzaileak Elisa Gallego eta Antonio Guerra sortzaileekin Erakusketak, tailerrak eta hainbat ekimen bildu ditu aurten Argi Festibalak. Bihar, apirilak 5, emango diote hasiera eta maiatzaren 19ra arte luzatuko da Oñatin eta baita Arantzazuko Gandiaga Topagunean ere. Jaialdi honetan, argazkigintza garaikidearen sorkuntza eta zabalkundea sustatzea dute helburu eta, era berean, ikusizko kulturatik pentsamendu kritikoa indartu […]

Read More… from Argazkilaritza Oñatitik mundura

Bihar abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Argazkia: Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen dokumental proiektatuko dute Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioari esker, zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako lau egun izango dira bihartik hasita ostiralera bitartean. Jaialdia Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Aretxabaletako Huheziko fakultatean egingo da. Aurten 44 film labur eta, luze bat izango dira. Lehenengo aldiz gainera,  jaialdia lau […]

Read More… from Bihar abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Hiru euskal ekoizpen Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian

Argazkia: Soinujolearen semea filma Fernando Bernuések zuzendutako Soinujolearen semea (2018) izango da datorren apirilaren 5ean, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari hasiera emango dion filma. Apirilaren 12an berriz, François Ozonek zuzendutako Gracias a Dios (Grâce à Dieu, 2019) izango da zinemaldiari amaiera emango dion filma, Annemarie Jacir zinegile palestinarrak Zinemaldiaren sari berezia jasoko […]

Read More… from Hiru euskal ekoizpen Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian