Aitziber Garmendia: “Publikoak barre asko egiten du eta identifikatuta sentitzen da”

Begoña Lejarzegiren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia eta Joseba apaolaza aktoreak taula gainean ikusiko ditugu Rita (Txalo produkzioak) antzezlanean. Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, ile-apaintzailea. Bi mundu aparte. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan, ikaslea […]

Read More… from Aitziber Garmendia: “Publikoak barre asko egiten du eta identifikatuta sentitzen da”

‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

Bizitza bidaia bat dela dio Maider Zabalegik, ez dakiela noiz hasiko den, ezta noiz bukatuko den ere. Kaleratu berri duen Bidean diskoari gauza bera gertatzen zaio. Oiartzuarraren bigarren lana da honakoa, 2017an Zuei izeneko diskoa argitaratu zuen. Letrak oso pertsonalak direla dio musikariak eta kantuetan maitasuna beste ezeren gainetik islatzen den arren, disko berriak biltzen […]

Read More… from ‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan

Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira; antolakuntza taldeak hamar finalistak hautatu beharko ditu, ondoren epaimahai ofizialak sariak horien artean banatu ditzan. Azken urtean Euskal Herrian egindakoaren lagin anitza bildu dute Sail Ofizialera aurkeztu diren lanetan: eskarmentuzko zuzendarien lanak eta […]

Read More… from XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan

‘Martin Martin’ izeneko disko berria kaleratu du Unidad Alavesa taldeak

Unidad Alavesa taldeak Martin Martin izeneko diskoa argitaratu du. Country-folk-rock estiloz jantzi dituzte lanak biltzen dituen bederatzi kantuak. Ataungo boskote honen bigarren lana da honakoa, 2017an plazaratu zuten aurrenekoa Unidad Alavesa izenpean. Oarsoaldeko Hitzak zabaldu duenez,  “disko politikoagoa”, atera zaie. “40 eta gehiago urterekin, ez dugu mezu zehatzik eman nahi. Bakoitzak jakingo du nondik jo. […]

Read More… from ‘Martin Martin’ izeneko disko berria kaleratu du Unidad Alavesa taldeak

Emakume gidoilarien solasaldi batekin abiatuako da gaur, Noka Mentoring programa

Iratxe Fresnedak Meritxell Colell, Celia Rico eta Marina Stavenhagen autoreen gidoiak aztertuko ditu gaur, Donostiako Tabakalerako Z aretoan, 18:30ean. Euskal emakume zinemagileen pisua eta ikusgarritasuna indartzea du helburu Noka Mentoring programa. Prestakuntza programa honek lehen topaketa irekia egingo du gaur, gidoi on baten gakoak aztertuko dituen solasaldiarekin. Urte osoan zehar zabalduko den ekimenak mentoreen eta […]

Read More… from Emakume gidoilarien solasaldi batekin abiatuako da gaur, Noka Mentoring programa

Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

1969ko ekainaren 8an bi gaztek aurkitu zuten koba, labar-margo ikusgarriz beteta eta urteurrena ospatzeko Ekain Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ekainberrik hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Horien artean, Ekaingo margoak lehen aldiz erreplikatu zituzten kalko originalak erakutsiko dituzte. 1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal espeleologo gazteek Ekain kobazuloa eta bere Madelein aroko labar-margo ikaragarriak […]

Read More… from Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

Boterea izango da aurtengo dFeria azokaren gai nagusia

Martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da aurten dFeria jaialdia, nahiz eta antolatzaileek iragarri dutenez, aurreko asteburuan programazio berezia eskainiko den 25. urteurrenagatik. Aurten, 32 konpainien 33 ikuskizun eta 36 emanaldi eskainiko dira Donostiako hainbat agertokitan. Hiria bera, arte eszenikoen azoka ikusgarri bat bihurtuko dela azpimarratu dute arduradunek. Aipatzekoa da ikuskizunen %63a estreinaldiak izango direla, horietatik […]

Read More… from Boterea izango da aurtengo dFeria azokaren gai nagusia

‘Kirol Legez / Fair Play’ ikuskizuna estreinatuko du bihar Kukaik, Donostian

Kukai Dantzak futbola eta dantza uztartu nahi izan ditu Kirol legez / Fair Play ikuskizun berrirako. Donostiako Korner jaialdirako propio sortutako pieza da honakoa eta futbolaren oinarrian dauden balioak nabarmenduko dituzte: elkarlana, aniztasuna, ahaleguna… Pieza honetan, baina, ez da irabazlerik ez eta galtzailerik egongo, horrela adierazi du Jon Maya dantzariak. Donostiako Tabakalerako patioan eskainiko dute […]

Read More… from ‘Kirol Legez / Fair Play’ ikuskizuna estreinatuko du bihar Kukaik, Donostian

Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa abian da

Lau izeneko lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begirada batetik. Bitamine Faktoria da egitasmoaren antolatzailea, bere arabera, “gure historiarekin lotura berriak sortzen […]

Read More… from Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa abian da