‘Dantza’ filmari buruzko erakusketa ireki dute Donostian

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filmaren (Txintxua Films, 2018) grabatze saioetako argazkiekin osatu du Kameren aurrean dantzari izeneko erakusketa Xabier Artola argazkilariak. Bilduma Donostiako Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen erakusketa aretoan egongo da ikusgai otsailaren 6ra arte. Hil horren 12tik martxoaren 19ra berriz, Zaruzko Photomuseumera egingo du jauzia. Artolak bere blogean azaldu duenez, “saio horietan argazkiak egitera gonbidatu […]

Read More… from ‘Dantza’ filmari buruzko erakusketa ireki dute Donostian

Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa Bergaran

Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da Musikarium eta datorren igandean, Bergarako Seminarixoan estreinatuko dute arratsaldeko 18:00etan. Modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika tresna ezagutuko dituzte etxeko txikienek. Ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen zortzi urteko neskatoa da, Ilargi. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du belarritik kendu. Baina dohain berezia du mugikorrak: […]

Read More… from Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa Bergaran

Gaur abiatuko da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia

Denetara 20 film dokumental proiektatuko dituzte urtarrilaren 12ra bitartean Donostiako Antzoki Zaharra eta Trueba aretoetan. Sail Ofizialak erakutsiko ditu lehiaketan parte hartuko duten lanak, beste hiru sailetan berriz, lehiaz kanpokoak izango dira. “Hamaika hilabetez galdetu diogu gure buruari nor garen, zer jaialdi nahi genuen, norantz jo nahi genuen. Hamaika hilabetez jardun dugu behatzen eta aztertzen […]

Read More… from Gaur abiatuko da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia

Ishot!U lelopean, bi kontzertu gau Arrasateko gaztetxean

Itziarren Semeak eta Glaukoma igoko dira oholtzara gaur, bihar berriz, La Furia eta Pikete Lerroa taldeek joko dute ordu berean. Urtarrilaren 5ean zen egitekoa Ishot!u elkartasun jaialdia Arrasateko polikiroldegian, baina azken orduko tramite administratiboak zirela medio, bertan bera geratu da ekimena. Antolakuntzak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu  eta ekimen hau babesten aritu diren musika talde zein […]

Read More… from Ishot!U lelopean, bi kontzertu gau Arrasateko gaztetxean

Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Donostiako Norzzone eta Fani raperoen eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC ekoizleen proiektua da Nizuri Tazuneri. Bikoaren arabera, euskarazko raparen gainean beti kontu bera entzuten da “el rap en euskera suena a chino” eta esaldi horri buelta eman nahian, taldea “el nuestro suena a japonés”, esaten hasi zen, euskara eta japonieraren arteko hitz jokoa […]

Read More… from Nizuri Tazuneri, ´Errenazimendu metaforiko´ baterako gonbitea

Abian da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Feministaldia izango da Donostiako Tabakaleran gaurtik hilaren 15era, Plazandreok plataformaren ekimenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Aurten okerrak lelopean egingo da, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan. Emakume sortzaileek, ekintzaileek… sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Horregatik, […]

Read More… from Abian da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

´Fakirraren ahotsa´ eleberria argitaratu du Harkaitz Canok Imanol kantariaren bizitzan oinarrituta

Imanol Larzabal abeslariaren bizitzan oinarrituta ondu du liburua Harkaitz Canok. Joan den astean aurkeztu zuen Donostiako Literaktum jardunaldietan, gaur berriz, hedabideen aurrean egin du. Lasarteko idazleak nabarmendu duenez, Fakirraren ahotsa (Susa) ez da kronika bat, musikariaren errealitatetik urruntzea erabaki du eta eleberria da eskuartean dakarrena. Liburuak Imanol Lurgain izeneko pertsonaia du protagonista, 60eko hamarkadan hasi […]

Read More… from ´Fakirraren ahotsa´ eleberria argitaratu du Harkaitz Canok Imanol kantariaren bizitzan oinarrituta

´Hasieratik+´ diskoa kaleratu du Nomadak taldeak

Hainbat estilo batzen ditu lan berriak. Iaz sortutako kantuez eta kantu berriez osotuta dago. “Erortzen bagara goizero, esnatu behar gara gauero”, mezuarekin dator indarberrituta Nomadak taldearen Hasieratik+ izeneko lan berria. “Bizi garen gizartean, hainbat arlotan, etengabe ematen dizkigute arrazoiak dena bertan behera uzteko. Baina guk kontrakoa aldarrikatu nahi dugu. Gelditzen zaituen horri bizkarra eman eta […]

Read More… from ´Hasieratik+´ diskoa kaleratu du Nomadak taldeak

Familia Milakolore proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

“Gure inguruan begiratuta, guztiok ohartzen gara familia ereduak anitzak direla. Honen lanketa egin genuen 2003.urtean eta 15 urte beranduago, etengabe eraldatuz doan gaia dela ikusita, familia ereduei berriro heltzea erabaki dugu”, azaldu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Horretarako, kartoizko ipuin bilduma bat, karta-jokoa eta abesti bilduma bat argitaratu dute. Familia Milakolore CDa, Musua disko-liburuarekin […]

Read More… from Familia Milakolore proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

Nøgen taldeak ´Liv Til Døden´ izeneko diskoa kaleratu du

Iraupen luzeko lehen diskoa plazaratu du Donostiako boskoteak. Iragarri dutenez, lan osoa plataforma digital guztietan entzungai dago jada eta aurrerapen kantu gisara, Ez da ondo aterako bigarren singlearen bideoklipa aurkeztu dute, honetan La M.O.D.A. taldeak ere parte hartu du. 2016ko Danimarkako Erasmusaren gau luzeek jo zituzten Nøgenen lehen ukelele akordeak eta, hauen eskutik ilusioan, herriminean […]

Read More… from Nøgen taldeak ´Liv Til Døden´ izeneko diskoa kaleratu du