Poltsiko Antzerkiaren XVI. Sorkuntza deialdia martxan da

Irailaren 14ra arte egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamaseigarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 14ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan […]

Read More… from Poltsiko Antzerkiaren XVI. Sorkuntza deialdia martxan da

2.332 ikusle bertaratu dira Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 34. ediziora

Antzerkia, umorea, magia, ilusionismoa, bakarrizketak eta musika izan dira atzo amaitu zen edizioaren osagai nagusiak. Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 34. jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.332 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 8tik 25era. Antzerkia, umorea, magia, ilusionismoa, bakarrizketak eta […]

Read More… from 2.332 ikusle bertaratu dira Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 34. ediziora

Joan Mirok ‘Tête’ eskulturarako egindako modeloa ikusgai San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean

Igeltsuan egindako lan bat da, eta sormen-prozesuaren bitarteko fase bati dagokio, lan erabat behin-behinekoa eta ezinbestean suntsitua edo ahaztua izateko sortutakoa. Maiatzaren 27tik urriaren 19ra bitartean, Joan Mirok Tête eskulturarako egindako igeltsuzko modeloa ikusgai egongo da Donostiako San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean. Lana 1978. urtean sortu zuen, 111 x 67 x 25 zm neurriak […]

Read More… from Joan Mirok ‘Tête’ eskulturarako egindako modeloa ikusgai San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean

Aurtengo Abadia saria Gure Zirkuarentzat izango da, aisiaren bidez euskarari egindako ekarpenagatik

Sari emate ekitaldia ekainaren 19an egingo da Eibarren. Gure Zirkuak jasoko du 2025eko Abadia Saria, “aisia eta dibertimenduaren bidez” euskarari egin dion eta egiten dion ekarpen berritzaileagatik. “Euskararen normalizazioa, kulturaren deszentralizazioa, familia arteko aisialdia eta bertako talentuaren sustapena uztartzen ditu modu berritzaile eta atseginean”, nabarmendu du Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak eta modu horretan […]

Read More… from Aurtengo Abadia saria Gure Zirkuarentzat izango da, aisiaren bidez euskarari egindako ekarpenagatik

DK Sessions, musikan oinarritutako multimedia proiektua martxan da, Donostian

Lehen saioan Maite Larburu musikari hernaniarra izan da gonbidatua. Sormen prozesuari buruzko elkarrizketa intimo batean barneratu eta estudioan Gona izeneko singlea grabatu du. Donostia Kulturak, Elhuyarrek eta Ulu Mediak DK Sessions musikan oinarritutako multimedia proiektua abiatu dute. “DK Irratiaren inguruan sortutako egitasmo honek, audio soilaren mugak gainditzeaz gain, musikarien sormen prozesuaren inguruko gogoeta egin nahi […]

Read More… from DK Sessions, musikan oinarritutako multimedia proiektua martxan da, Donostian

Donostiako Dock of the Bay jaialdiak agur esan du

Maiatzaren 24a, Donostiako La Bodeguilla tabernan egingo duten festa batekin amaituko da jaialdiaren ibilbidea. Hamazazpi urteren ostean, Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdia ez da berriro egingo, halaxe iragarri dute antolatzaileek komunikabideei helarazitako ohar baten bidez. “Agur esatea ez da lan erraza 17 urte igaro ondoren. Gure jaialdia amaitzen ari da; infinitua izango […]

Read More… from Donostiako Dock of the Bay jaialdiak agur esan du

Euskadiko Orkestrak lehen haur kantata estreinatu du: ‘Logelan logale’

Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin, ‘Logelan logale’ Donostiako Kursaalean estreinatu dute. Gaur, maiatzak 15, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan izango da. Urtebete baino gehiagoko lanaren ondoren, Euskadiko Orkestrak bere lehen haur kantata estreinatu du euskaraz, Musika Gela zikloko Eskola Kontzertuen baitan. “Kantata bat sortzea musika-ekitaldi garrantzitsua da, eragile asko biltzen dituena eta giza mobilizazio […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak lehen haur kantata estreinatu du: ‘Logelan logale’

Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek irailaren 10era arte bidali ahal izango dituzte piezak eta aurkeztutakoen artean, epaimahaiak sei testu finalistak aukeratuko ditu. Aurreko bi edizioetan izandako arrakastaren ondoren, Hika teatroak eta Lezoko udalak Antzerki Testu Laburren 3. Lehiaketa jarri dute martxan. Euskal dramaturgiari bultzada ematea da ekimenaren helburua, “euskal dramaturgo gazteei parte-hartze espazioa eskaini eta […]

Read More… from Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Euskal Herriko txalapartarien bilgune bihurtuko da Hernani maiatzaren 23an eta 24an

Ximon Goikoetxea omentzeko baliatuko dute 38. edizioa. Hernaniko Musika Eskolako txalapartariek Hernaniko 38. Txalaparta Festa antolatu dute maiatzaren 23 eta 24rako. “Ostiralean kontzertua izango da Biteri kultur Etxean eta larunbatean, hilak 24, Iparragirre sagardotegia bihurtuko da festaren erdigunea”, zehaztu dute antolatzaileek. Ostiralean, areto barruan, Artze izenburua duen emanaldia eskainiko dute Hutsun eta JEL Triok (19:30ean, […]

Read More… from Euskal Herriko txalapartarien bilgune bihurtuko da Hernani maiatzaren 23an eta 24an

Donostiako San Telmo Museoak egitarau bereziarekin ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, asteburuan

Hilaren 17an eta 18an doan sartu ahal izango da museora. Gainera, sormen proposamenak izango dira elizan eta museoan zehar eta baita bisita gidatuak, dantza, musika eta gazte eta familientzako tailerrak ere. Museoek gizartearen garapenean duten zereginari buruz jendea sentsibilizatzeko asmoz, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dute, eta Donostiako San Telmo Museoak ere egunarekin bat […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak egitarau bereziarekin ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, asteburuan