Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 8tik 25era bitartean egingo da Donostian

Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Jaialdia ohi bezala, hiriko hainbat taberna eta espaziotan izango da. Edizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren aurtengo deialdiko obra irabazlea ere ikusteko aukera egongo da: AmaHiru taldearen Igogailu batean amaitu zen mundu antzezlana. Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia […]

Read More… from Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 8tik 25era bitartean egingo da Donostian

Esti Markezen zuzenekoarekin abiatuko da ‘Lagunekin Kantari’ egitasmoa maiatzaren 12an, Intxaurrondon

Euskal kanta herrikoiaren transmisioa, belaunaldi arteko topaketak eta komunitatearen indartzea dira jarduera honen oinarri nagusiak. Donostia Kulturak eta Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE) elkarrekin antolatzen duten Lagunekin Kantari egitasmoak aurten ere hitzordu bereziak ekarriko ditu Intxaurrondo eta Larrotxeneko kultur etxeetara. Euskal kanta herrikoiaren transmisioa, belaunaldi arteko topaketak eta komunitatearen indartzea dira jarduera honen oinarri nagusiak. […]

Read More… from Esti Markezen zuzenekoarekin abiatuko da ‘Lagunekin Kantari’ egitasmoa maiatzaren 12an, Intxaurrondon

Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 8ra egingo da Errenterian

Mikelazulo kultur elkartera itzuliko da jaialdia aurten. Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturgunean ere izango dira emanaldiak. Eztena jaialdiaren hamazazpigarren edizioa ekainaren 5etik 8ra bitartean egingo da Oreretan. Egun horietan arte eszenikoek herria girotuko dute askotariko antzerki eta arte eszenikoen emanaldiekin. Lekuona Fabrikan, Niessen Kulturgunean eta Mikelazulo Kultur Elkartean egingo dira emanaldiok. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “kultura […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 8ra egingo da Errenterian

Kanterriren aurtengo ikastaroan Benito Lertxundiren kantagintza aztertuko dute

Uztailaren 4an eta 5ean izango da aurtengo ikastaroa, Oiartzungo udaletxeko batzar areto nagusian. Interesa dutenek maiatzaren 8ra arteko epea izango dute izena emateko epea zabalik. Kanterri euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak laugarren ikastaroa antolatu du uztailaren 4 eta 5erako, Kantari historikotzat naukate, Benito Lertxundiren kantagintzaz izenburupean. Antolakuntzak nabarmendu duenez, oraingoan Orioko musikariaren kantagintza aztertuko dute, “ahalik eta ertz […]

Read More… from Kanterriren aurtengo ikastaroan Benito Lertxundiren kantagintza aztertuko dute

Apirilaren 23tik 27ra izango da, Tolofolk musika jaialdia Tolosan

Emanaldien artean, azken egunean, jaialdirako propio antolatutako kontzertua nabarmentzen da. Honetan, Erramun Martikorenak, Elene Arandiak, Mixel Ducauk, Garazi Esnaolak eta Oreka TX taldeak hartuko dute parte, arratsaldeko 19:00etan, Berdura plazan. Tolofolk musika-jaialdiaren bosgarren edizioa izango da hilaren 23tik 27ra bitartean, Tolosan. JeaJeaka Kultur Elkarteak antolatuta, folk musikaren alorreko puntako musikari eta taldeez gozatzeko aukera eskainiko du, […]

Read More… from Apirilaren 23tik 27ra izango da, Tolofolk musika jaialdia Tolosan

‘Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak’ egitasmoak herri musika tresnen artisautza izango du ardatz, San Telmo Museoan

Lanbide tradizionalei eskainitako programa honetan, aurten, erakusketa bat izango da Laborategia aretoan, eta gaiarekin lotutako lagin bat eta erakustaldiak klaustroan. Beste jarduera batzuk ere egingo dira udaberriko oporraldian. Donostiako San Telmo Museoak antolatzen duen Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak egitasmoak herri musika tresnen artisautza izango du ardatz aurten. Programa hau 2018an hasi zen, eta aurreko edizioetan […]

Read More… from ‘Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak’ egitasmoak herri musika tresnen artisautza izango du ardatz, San Telmo Museoan

[BIDEOA] Ahanzturan zeuden ehundik gora gizon eta emakume Internazionalista gogoan

Aitor Azurkik eta Aitzol Arroyok 1936an Gipuzkoan izandako lehen boluntarioen gaineko liburua kaleratuko dute 2026ko irailean, gerraren hasieraren 90. urteurrenarekin bat eginez. Lana osatzeko herritarrei deia egin diete pasarte horri buruzko informazioa eman dezaten. Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak Boluntario internazionalistak, Gipuzkoan proiektua aurkeztu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Biek dute ibilbide luzea […]

Read More… from [BIDEOA] Ahanzturan zeuden ehundik gora gizon eta emakume Internazionalista gogoan

Anna Irina Russell artistak ‘Birika bezain elastikoa’ erakusketa sortu du ‘Situ-akzioak’ programarako, Donostian

Apirilaren 10etik uztailaren 27ra bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa Tabakaleran. Situ-akzioak artearen bidez jolasteko, zentzumenak aktibatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko espazioak sortzen dituen proiektua da. Birika bezain elastikoa da Anna Irina Russell artistak Tabakalerako Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortu duen erakusketa. Bere diseinuan, Karmengo Ama IP eta Herrera Ikastetxea eskolek lagundu dute, bai eta familia-talde […]

Read More… from Anna Irina Russell artistak ‘Birika bezain elastikoa’ erakusketa sortu du ‘Situ-akzioak’ programarako, Donostian

Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da

Ikus-entzunezko pieza honetan, kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Oteiza Fundazioak eta EITBk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostolu lana ekoizteko. Oteizari buruzko ikus-entzunezko pieza honetan kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Bertan, Orioko sortzailearen obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen […]

Read More… from Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da

‘LABO GO: Sortze-prozesuen Erakusleihoa 2025’ zikloa abiatuko da ostegunean, Donostian

Arte eszenikoekin zerikusia duten hainbat diziplina edo jakintza-arlotako artisten sortze-prozesuak ikusaraztea du helburu ekimenak. NODE dantza eta performance konpainiak eta Kutxa Fundazioak LABO GO: Sortze-prozesuen Erakusleihoa 2025 zikloa aurkeztu dute. Apirila eta ekaina bitartean egingo diren jardunaldiak dira, eta arte eszenikoekin zerikusia duten hainbat diziplina edo jakintza-arlotako artisten sortze-prozesuak ikusaraztea dute helburu. Saio bakoitzaren ostean, […]

Read More… from ‘LABO GO: Sortze-prozesuen Erakusleihoa 2025’ zikloa abiatuko da ostegunean, Donostian