Brigade Loco taldeak ‘Bide Baten Hitzak’ diskoa kaleratu du

Taldekideen kezken eta emozioen isla dira lan berri honek jasotzen dituen kanten letrak, gai unibertsalak landuz. Musika babes emozional bihurtzen den mundu honetan, Brigade Locok bere azken lana aurkeztu du Bide Baten Hitzak izenpean. Taldekideek azaldu dutenez, “kantu bilduma bat baino, guztiok igarotzen dugun barne bidaiaren inguruko hausnarketa sakona da disko hau”. 2024ko urrian eta […]

Read More… from Brigade Loco taldeak ‘Bide Baten Hitzak’ diskoa kaleratu du

San Telmo Museoak ‘Memoriaren basoak’ erakusketa aurkeztu du

Artearen bidez erregimen totalitarioen menderatze-teknologiei buruzko gogoeta egiten du erakusketa honek. Memoriaren basoak erakusketak testuinguru totalitarioetan menderatze eta kontrol sozialerako teknologien formak jorratzen ditu, diziplina anitzeko lan artistikoen bidez. San Telmo Museoan egongo da ikusgai maiatzaren 11ra arte. Mostrak aztertzen ditu arteak, bere tresnen bidez, traumen eta zalantzen lekuko eta egiaztatzaile gisa dituen rolak, esperientzia […]

Read More… from San Telmo Museoak ‘Memoriaren basoak’ erakusketa aurkeztu du

Marta Funesek jaso du 2025eko Carmen Adarraga Saria

Eskola-kirola sustatzen egin duen ibilbide nabarmena eta kirolaren esparruan berdintasunarekin duen konpromisoa aintzatesteko eman dio saria Gipuzkoako aldundiak. Martxoaren 6an izango da sari-emate ekitaldia, Kirol Etxean. 2025eko Carmen Adarraga Sariaren epaimahaiak Marta Funesek egindako “lan aparta” nabarmendu du, “bizitza osoa eman baitu eskola-kirola sustatzen eta kirolaren bidez gizarteratzea lantzen”. Aintzatespena jaso du “kirolean genero-berdintasuna sustatzeko […]

Read More… from Marta Funesek jaso du 2025eko Carmen Adarraga Saria

Mikel Markezek eta Pako Aristik nerabeentzako sortutako ‘Gora Euskal Kantagintza’ gida kalean da

Kultura Eskola programaren barruan kokatzen da gida. Programa horren bidez, Gipuzkoako Kultura Departamentuak kulturara hurbildu nahi ditu 12 eta 16 urte bitarteko nerabeak. Mikel Markez musikariak eta Pako Aristi idazleak sortutako tresna pedagogiko berritzailea aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak Gora Euskal Kantagintza izenpean. Gida hau Kultura Eskola programaren barruan kokatzen da, eta 12 eta […]

Read More… from Mikel Markezek eta Pako Aristik nerabeentzako sortutako ‘Gora Euskal Kantagintza’ gida kalean da

Hego euskal Herrian Trikitia espezialitatea landu ahal izango dute Goi mailako irakaskuntzetan

Espezialitatea sortzearekin batera, trikitia euskal musikaren nortasun-elementutzat hartuko da, eta haren proiekzio sozial eta profesionala baimenduko da, bai euskal estetika tradizionalaren baitan, zein soinu-lengoaia berrietan. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak musikako goi mailako irakaskuntzetan Trikitiaren gaineko espezialitatea sortzea onartu du. Horri esker, irakaskuntza formalizatzeaz gain, irakaskuntza eta ikerketa eremua sortuko da, trikitia eta bere errepertorioak kontserbatu […]

Read More… from Hego euskal Herrian Trikitia espezialitatea landu ahal izango dute Goi mailako irakaskuntzetan

Amaia Zubiriak jasoko du aurtengo Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria

Zubiriak musikagintzari egindako ekarpena saritu nahi izan dute. Amaia Zubiria (Donostia, 1947) musikariak jasoko du Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak batera antolatzen duten ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’. Zubiria euskal musikaren historian ezinbesteko figura dela dio Bergarako Udalak zabaldutako oharrean. “Bere ahots gardena eta interpretazio sentikorra ezagunak dira, eta Haizea taldearekin hasi eta bakarkako ibilbidean […]

Read More… from Amaia Zubiriak jasoko du aurtengo Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria

XXVIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak Igartza Bekaren oinarriak aurkeztu dituzte. “Ibilbide honetan, euskal literaturaren eremuan izena eta izana lortu du idazle gazteentzako Igartza Literatura Bekak”, nabarmendu dute antolatzaileek. XXVIII. edizioan parte hartzeko […]

Read More… from XXVIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Idoia Unzurrunzaga argazkilariak lehen argazki-liburua aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan

Ekainera bitartean, aurkezpenak, tailerrak eta ikastaroak egongo dira arte diziplina honetan murgiltzeko. San Telmo Museoak liburutegian duen argazki-liburuen bildumaren berri ematen jarraitzen du, argazkilari profesional ezagunen hitzaldi eta tailerren bidez. Aurtengo izenen artean daude Cristobal Hara, 2022ko Argazkilaritza Sari Nazionala, apirilean, eta Valentino Barachini argazkilari italiarra, maiatza amaieran edizio tailer bat gidatuko duena. Idoia Unzurrunzaga […]

Read More… from Idoia Unzurrunzaga argazkilariak lehen argazki-liburua aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan

‘Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak’ kontzertu solidarioa egingo dute martxoaren 8an, Donostian

Mendebaldeko Saharako herriak bizi duen egoeraren berri ematea da emanaldi honen helburua. Mikel Azpirozek, Maite Larburuk edota Travellin’ Brothers taldeak hartuko dute parte Donostiako Antzoki Zaharrean izango den zuzeneko honetan. Club 44k eta Donostia Kulturak kontzertu solidarioa antolatu dute Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak izenpean. Hitzordua martxoaren 8an, larunbata, izango da Donostiako Antzoki […]

Read More… from ‘Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak’ kontzertu solidarioa egingo dute martxoaren 8an, Donostian

‘Emakume zientzialariak argira’ erakusketa zabaldu dute gaur, Donostian

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira (otsailak 11) antolatu dute erakusketa hau Cristina Enea Fundazioak eta Elhuyarrek. Dorotea Barnes kimikaria (Iruñea, 1904-2003), Jeanne Baret botanikaria (La Comelle, Frantzia, 1740-1807), Lurdes Ansa zientzia-materialen edizio-arduraduna (Andoain , 1961), Maria Jesus Esteban matematikaria (Alonsotegi, Bizkaia, 1955), Uxue Lazcano biologo konputazionala (Bergara, Gipuzkoa, 1995) edota Suzuko Ainhoa Tamura […]

Read More… from ‘Emakume zientzialariak argira’ erakusketa zabaldu dute gaur, Donostian