[BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen hirugarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Arrisku Handiko Trena Eskapu bildumaren hirugarren liburua da. Idazleak urtero ale berri bat argitaratzen du. Duela bi urte 7G Udalekuak izenekoa kaleratu zuen eta iaz Azken denbora. Nerea Loiola idazleak (Deba, 1985) Arrisku Handiko Trena (AHT) izeneko liburua aurkeztu du Donostian, Erein argitaletxearen eskutik. Eskapu bildumaren hirugarren alea da honakoa eta ‘aukeratu zure abentura’ eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen hirugarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

‘Agur eta ciao’ lelopean abiatuko da gaur Feministaldia Donostian

Irakurketa eta solasaldiak, errezitaldiak, hitzaldiak, agerraldiak, performanceak, DJak eta festa izango dira nagusi aurtengo edizioan.  Agur eta ciao lelopean emango diote hasiera Feministaldiaren XIX. edizioari. Gaur, azaroak 20, Egiako Le Bukowski tabernan egingo den hitzaurrearekin hasiko da eta hilaren 27an eta 28an Kontadores gazte zentroan jarraituko du. Azaroaren 29an eta 30ean Tabakalerara lekualdatuko da, eta […]

Read More… from ‘Agur eta ciao’ lelopean abiatuko da gaur Feministaldia Donostian

Kokein taldeak ‘Bidea Da Helmuga’ diskoa kaleratuko du hilaren 27an

Lan berria hamar abestiz osatuta egongo da: taldearen bost abesti berrirekin eta lagunek egindako beste bost bertsiorekin, tartean Zea Mays, Nakar eta Maite Arroitajauregi Mursego-renak. Formatu fisikoan abenduaren 5etik aurrera (Durangoko Azokarekin) egongo da eskuragarri. Kokein taldeak mende laurdena bete du eta musika berriarekin ospatu nahi du urteurrena. Horretarako, azaroaren 27an Bidea Da Helmuga kaleratuko […]

Read More… from Kokein taldeak ‘Bidea Da Helmuga’ diskoa kaleratuko du hilaren 27an

‘Bizkarsoro’ filma Donostiako zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean ikusteko aukera egongo da ostegunetik aurrera

Udaberrian, filmaren bospasei emanaldi eskaini ziren Donostian, hainbat auzotako kultur etxeetan, baina herritar askok ez du filmaren berri izan eta orain filma pantaila handian ikusteko aukera izango dute. XX. mendean zehar gertatzen diren bost istorio ezagutuko ditugu film luze honetan. Bizkarsoro existitzen ez den herri bat da, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Josu Martinez […]

Read More… from ‘Bizkarsoro’ filma Donostiako zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean ikusteko aukera egongo da ostegunetik aurrera

Titirijai txotxongilo jaialdia larunbatean abiatuko da, Tolosan

Tolosako Topic museoko aretoetan, Leidor antzokian eta kalean izango dira emanaldiak. Gipuzkoako zortzi herritan, berriz, beste hamasei emanaldi eskainiko dira. Horretaz, gain, tailerrak, erakusketak edota liburu aurkezpenak izango dira. Titirijai, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, larunbatean, hilak 23, abiatuko da, Tolosan. Bederatzi egunez, 39 emanaldi eskainiko dira; hain zuzen, 18 konpainiak parte hartuko dute, eta 20 lan […]

Read More… from Titirijai txotxongilo jaialdia larunbatean abiatuko da, Tolosan

Maddi Barberren ‘Harria eta Poltsa’ instalazioa paratu dute San Telmo Museoan

Museo Bikoitza programan sortutako instalazioa da artista nafarrarena eta urtebetez egongo da ikusgai museoko elizan. Donostiako San Telmo Museoak Maddi Barberren (Artzibar, 1988) Harria eta Poltsa instalazioa aurkeztu du, Museo Bikoitza programaren barruan. Azaroaren 16tik aurrera urtebetez museoko elizan ikusgai izango da. Instalazio honek bi elementu ditu: film bat eta pantaila bat. Filma San Adriango […]

Read More… from Maddi Barberren ‘Harria eta Poltsa’ instalazioa paratu dute San Telmo Museoan

Sünek ‘Amaineman’ diskoarekin bakarkako bideari eman dio hasiera

Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak dira nagusi abestietan. Josune Arakistainek (Süne) bere bakarkako lehen diskoa plazaratu du Amaineman izenpean. Lana hamaika abestiz osatuta dago eta horietatik hiru aurrerapen gisa kaleratu dira dagoeneko: Sunday, Lau Korapilo eta Txitxarro. Musikariak euskaraz ezezaguna den Amaineman (amain eman) hitza lehen planora ekarri nahi izan du, eta aitortu duenez, […]

Read More… from Sünek ‘Amaineman’ diskoarekin bakarkako bideari eman dio hasiera

Donostiako txorien kantuak esploratzen dituen soinu-instalazioa paratu dute Tabakalerako eskailera nagusian

Pantea artistak Tabakalera inguruko hotsak eta Donostiako hegaztienak fusionatzen ditu; landa-grabazioetatik datozen soinuak dira, hegazti horiek migratzen duten tokietatik zuzenean transmitituak. Donostiako Tabakalera zentroak Pantea artista iraniarrak diseinatutako Simorgh izeneko soinu-instalazioa aurkeztu du, Scala programaren barruan. Espazio honetarako propio sortutako pieza honen izenburua, Simorgh, antzinako jakinduria eta ezagutza irudikatzen dituen Irango “simurg” hegazti mitikotik dator. […]

Read More… from Donostiako txorien kantuak esploratzen dituen soinu-instalazioa paratu dute Tabakalerako eskailera nagusian

Poesia eta musika uztartuko dituen jaialdia egingo dute Lezon

Abenduaren 14an, osteguna, izango da lehen emanaldia Tere Irastorza eta Joseba Sarrionandiaren eskutik. Idazle hauek solasaldi poetiko batean hartuko dute parte, arratsaldeko 19:00etan. Laugarren urtez jarraian, Poesia Kaia jaialdiak euskal poetak eta musikariak elkartuko ditu Lezon. Urtero sendotuz doan ekimena bi gunez luzatuko da: abenduaren 14an eta 16an. Jon Legorburu kultura zinegotziaren hitzetan, “poesia sozializatzea […]

Read More… from Poesia eta musika uztartuko dituen jaialdia egingo dute Lezon

Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian

Diptikoak giza harremanen erabateko porrotetik sortzen diren gerrak ditu hizpide, ikuspuntu eta molde desberdinekin. Azaroaren 16an eta 19an izango dira emanaldiak. Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bi lan ikusteko aukera egongo da datozen egunetan, Donostian. Bi ikuskizunak gerrari buruzkoak izango dira. Hala, larunbatean, hilak 16, Hau gerra bat da pieza ikusi ahal izango da Tabakaleran, 20:00etan, Labo […]

Read More… from Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian