Akerbeltz, Bele, Bulego, Belako, Tremenda Jauria, Sara Socas, Los Zopilotes Txirriaos, Nakar, Rukula, Andoni Oilokiegi, Eraul eta La Jodedera taldeak igoko dira Oholtzara. Mugimendu honen ikur bilakatu den abordatzea abuztuaren 12an izango da. Jalgi belak mastara, eta euskara plazara! lelopean, Donostiako Piratek zortzi eguneko egitaraua aurkeztu dute gaur, abuztuaren 10etik 17ra izango den Aste Nagusiari […]
Kategoria: Gipuzkoa
Maria Cuetoren ‘Hazi hegalariak’ erakusketa ikusgai da Donostian
Hazi ñimiñoetatik hasi eta forma landuagoetaraino, artelan bakoitzak erakusten du Berastegin bizi den artistak naturaren esentzia bera atzemateko eta bere artearen bidez transmititzeko duen trebetasuna. Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak Maria Cuetoren Hazi hegalariak erakusketa hartu du irailaren 15era arte. Bilduma honek Cuetoren unibertso sortzailean sakonean murgiltzea eskaintzen du, zeinaren lana elementu begetalen erabileran zentratzen den, […]
Read More… from Maria Cuetoren ‘Hazi hegalariak’ erakusketa ikusgai da Donostian
‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma abian da
Diplomaren helburua da Euskaltzaindiaren egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean espezializazio diploma jarri dute abian, UZEI eta VICOMTECH erakundeen kolaborazioarekin. Honela, “euskararen normalizazioak eta normatibizazioak XXI. mendean izan ditzaketen nondik norako garrantzitsuenei buruzko prestakuntza sendoa eman nahi du diploma berriak, […]
‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian
Erakusketa argazkiez eta ikus-entzunezko instalazioez osatuta dago, Gorka Urbizuren bakarkako lehen diskoaren sormen prozesua ilustratzeko. Bisita gidatuak ostegunean eta ostiralean izango dira arratsaldeko 17:30ean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Pasa den ekainean ireki zituen ateak Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora erakusketak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta hilaren 14an itxiko ditu. Aurretik, baina, bi bisita gidatu antolatu […]
[Bideoa] Gazteei zuzendutako eleberria ondu du Ramon Olasagastik ‘Memoriaren giltza’ izenburupean
36ko gerra garaian, Ezkaba mendian zegoen kartzelako ihesaldian dago oinarrituta istorioa. Memoria historikoaren gaia hartuta Ramon Olasagasti kazetari idazle eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) Memoriaren giltza liburua kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Gazteei zuzendutako narrazio labur hau markaz betea dagoela dio Inazio Mujika editoreak, “markak diot liburuak 36ko gerraren garaiko istorio bat kontatzen duelako, Iruñean kokatua”. […]
‘Norena da itsasoa?’ erakusketa paratu dute Donostiako Itsas Museoan
Azaroaren 2ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa. Hausnarketa eragitea da Donostiako Itsas Museoan ikusgai dagoen Mare Clausum: Norena da itsasoa? Erakusketaren helburua. Batetik, “norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden eta gaur egunean ere pil-pilean dauden gai konplexuei buruzkoa eta, bestetik, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak […]
Read More… from ‘Norena da itsasoa?’ erakusketa paratu dute Donostiako Itsas Museoan
Bihar abiatuko da Kalerki jaialdia Zarautzen
Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra iritsiko da Zarautzera. Egun hauetan zehar, antzerkiak, dantzak, zirkuak eta beste hainbat diziplinek Zarauzko kaleak hartuko dituzte. Orotara hamalau ikuskizun izango dira Zarauzko Kalerki jaialdiak iraungo duen hiru egunetan zehar. Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik eta Estatu frantses eta espainoletik, besteak beste, iritsitakoak ere izango dira bertan. Urtero […]
Read More… from Bihar abiatuko da Kalerki jaialdia Zarautzen
Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere abuztuaren 4an, Glad is the Day jaialdiarekin
Jaialdiaren zortzigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Kontzertuak, DJen saioak, piknik-ak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du gaur Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu […]
Maria Paz Jimenezen bi lan Donostiako San Telmo Museoko Nabarmendutako obraren atalean ikusgai
Adolescencia eta Pintura izeneko obrak dira ikusgai jarri dituztenak. Irailaren 22ra bitartean, Maria Paz Jimenez artistaren garai ezberdinen erakusle diren bi lan ikusgai izango dira Donostiako San Telmo Museoko Nabarmendutako Obra atalean. Aretoan espazio berezitu bat prestatu da eta aldian-aldian, denbora batez, arreta obra jakin batera erakartzea ahalbidetuko du. Hala, Ramon Corazarren Balneario La Perla […]
[Bideoa] Xabier Obeso margolariaren ‘Arrazoiaren eta emozioaren artean’ erakusketa zabalik da Donostiako Okendo Kultur Etxean
Artista gipuzkoarraren lanek artea eta filosofia uztartzen dituzte, artea baita adimenaren eta arimaren bitartekotza egiten duena; filosofia, berriz, azaltzen duena. Erakusketa irailaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Xabier Obeso artistaren (Errenteria 1952) Arrazoiaren eta emozioaren artean erakusketan filosofia, arrazoimena eta artea eta hark dakarren sinbolismoa uztartzen dira. Donostia Kulturaren esanetan, “izatez, artea baita adimena […]
