Idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte Getarian eta Lesakan

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea. Getariako eta Lesakako Udalek, herriko ostalariekin batera, idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte 2026. urterako. Urte bakoitzean bost idazleri eskainiko diete sormen-egonaldiak egiteko aukera. Antolatzaileek adierazi dutenez, “ederra litzateke nazio mailako sarea egiten joatea, gure herrietako baliabideak euskaraz sortzen ari diren kulturgileei eskainiz”. Getariako esperientziak […]

Read More… from Idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte Getarian eta Lesakan

Hainbat Euskaltzalek euskararen aldeko Pizkunde berri baten abiapuntua aldarrikatu dute Arantzazun

Euskararen larrialdi egoeratik ateratzeko abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin dute. Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaltzaleon garaia da adierazpena aurkeztu du Arantzazuko Santutegian, toki honek euskararen eta euskaltzaletasunean historian izan duen garrantzia kontuan hartuta. Bertan, euskalgintzako eragile nagusien ordezkariak eta erreferentziazko euskaltzale ugarik parte hartu dute, besteak beste, Kontxita Beitia andereñoak, Miren Azkaratek, Mertxe Mujikak, […]

Read More… from Hainbat Euskaltzalek euskararen aldeko Pizkunde berri baten abiapuntua aldarrikatu dute Arantzazun

‘Ibaitik itsasoraino, beste begirada bat’ Palestinari buruzko zikloa antolatu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean

Helburua da Palestinako genozidioari buruzko bestelako gerturatzea eta ikuspuntuak eskaintzea. Azaroaren 11tik abenduaren 24ra Intxaurrondo Kultur Etxean ikusgai izango den Federico Vespignani italiarraren Short term, but Long Term erakusketaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean: hitzaldi bat (Mikel Aramendi) eta literatur solasaldia euskaraz, Plazara Goaz elkartearekin batera, eta mahai-inguru bat gaztelaniaz Hithem […]

Read More… from ‘Ibaitik itsasoraino, beste begirada bat’ Palestinari buruzko zikloa antolatu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean

Oihua! Euskarazko film laburren proiektuen lehiaketa martxan da

Hautagaiak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 30ean amaituko da. Deialdiari buruzko informazio gehiago: larrotxene_bideo@donostia.eus. Oihua! lehiaketak laugarren edizioa beteko du aurten, jatorrizko helburuari eutsiz: euskarazko beldurrezko eta fantasiazko film laburren sorkuntza sendotzea. Donostia Kulturako Larrotxene Bideoren egitasmo honek Euskara Zerbitzuaren babesa izan du bere sorburutik, eta urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari da. Deialdira aurkezten diren […]

Read More… from Oihua! Euskarazko film laburren proiektuen lehiaketa martxan da

Poesia Kaia jaialdia bihar abiatuko da Lezon

Bi hitzorduk osatuko dute jaialdia: bihar, Mugako poetika izeneko solasaldi poetikoa izango da Jokin Muñoz eta Maddi Muñozen eskutik, Kultura Aretoan. Larunbatean, berriz, poesia errezitaldia antolatu dute Berta Piñan, Rakel Pardo eta Sara Uribe-Etxeberriarekin, Gezala Auditoriumean. Azken saio hau amaitzean Oiasso boskoteak Mozarten K.581 sinfonia interpretatuko du. Poesia Kaia jaialdiaren bosgarren edizioa, azaroaren lehen astean egingo da […]

Read More… from Poesia Kaia jaialdia bihar abiatuko da Lezon

Algaraka bakarrizketa gau handi bat izango da abenduaren 19an, Bergaran

Izen-ematea azaroaren 11ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi duenak, 2-3 minutuko bideoa bidali beharko du komunikazioa@algaraka.eus helbidera. Jardun Euskara Elkarteak, Goiena Komunikazio Taldeak eta Bergarako Udalak Algaraka Bakarrizketa Gaua antolatu dute elkarlanean. Hitzordua abenduaren 19an izango da Bergarako Seminarixoan. Euskarazko ahozkotasuna, umorea eta sormena sustatzeko helburuarekin jaio zen Algaraka proiektuak bigarren edizioa izango […]

Read More… from Algaraka bakarrizketa gau handi bat izango da abenduaren 19an, Bergaran

Junkal Lertxundik eta Maider Leturiagak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute

Zaintzaz eta elkarbizitzaz mintzo den proposamen iradokitzailea argitaratu dute. Junkal Lertxundi idazleak eta Maider Leturiaga ilustratzaileak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute 1545 argitaletxearen eskutik. Pentsatu al duzu inoiz maskota bat hartzea? Galdera xume batetik abiatuta, testuak eta irudiek zentzu bikoitzeko jolasa proposatzen diote irakurleari, zaintzaz eta elkarbizitzaz mintzo den proposamen iradokitzaile honetan. Bukaerara iritsita, […]

Read More… from Junkal Lertxundik eta Maider Leturiagak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute

61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko prozesua zabalik da

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko epea zabalik. Donostiako Jazzaldiak azken urteotan euskal Jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, eta horretarako, 2026ko uztailaren 22tik 26ra egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainiko ditu. Hain zuzen ere, Jazzaldiak hamar emanaldi erreserbatu ditu hautaketa-prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko taldeentzat. Hautaketa […]

Read More… from 61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko prozesua zabalik da

Irene Arrarats itzultzaile eta zuzentzailea, euskaltzain oso izateko hautagai

Azaroaren 28ko Osoko bilkuran egingo den bozketan jakingo da Andres Alberdiren lekua Arraratsek hartuko duenetz. Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran, izen bakarra aurkeztu da euskaltzain oso izateko hautagai, hain zuzen, Irene Arrarats itzultzaile, zuzentzaile eta euskaltzain urgazlearena. Akademiak gogoratu duenez, Andres Alberdi emeritu izatera igaro zen uztailaren 1ean, 75 urte bete baitzituen egun […]

Read More… from Irene Arrarats itzultzaile eta zuzentzailea, euskaltzain oso izateko hautagai

Donostiako San Telmo Museoak ‘Amazoniak. Antzinako etorkizuna’ izeneko erakusketa ireki du

Erakusketak Amazoniako herriek naturarekin duten lotura eta arbasoen inguruko ezagutza sakona defendatzen ditu. 2026ko apirilaren 12ra arte bisitatu ahal izango da.  San Telmo Museoak Amazoniak.Antzinako etorkizuna erakusketa aurkeztu du, publikoa lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzeko asmoz; munduko bio-dibertsitate handiena duen lurraldea izanik, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Amazoniak. Antzinako etorkizuna’ izeneko erakusketa ireki du