Euskal kulturaren azterketari helduko dio Joan Mari Torrealdai Bekaren II. edizioak

Proiektuak urriaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira. Metrokoadroka kolektiboak, bestalde, Artxibo biluzia I. JMT Bekako proiektu irabazlearen emaitza argitaratu du liburu formatu berezian. Joan Mari Torrealdai Bekaren bigarren edizioa abiatu dute Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak. Aurtengoan euskal kulturaren azterketari helduko dio egitasmoak eta proiektuak urriaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira. Irabazleak 14.000 […]

Read More… from Euskal kulturaren azterketari helduko dio Joan Mari Torrealdai Bekaren II. edizioak

Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da. Hamalaugarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako eremuan egonaldia egiteko Iosune de Goñi Garcia idazle, argazkilari eta itzultzaile nafarra hautatu zuten. Horrez gain, bigarren hilabete bateko egonaldia eskainiko dute […]

Read More… from Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldia egingo dute ekainaren 12an Donostian

Poesia errezitalean parte hartuko dute Yolanda Castañok eta Beñat Arrutik. Beraiekin batera Aitor Kaltzakorta, Iñaki Irazu eta Oihane Zuberoa Garmendia ere arituko dira. Saioa Jon Makusoren biolin musikarekin osatuko da. Asteazkenean, ekainak 12, izango da urtero Donostian antolatzen duten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldia. Hamazazpigarren edizioa izango da aurtengoa eta Beñat Arrutik, Oihane Zuberoa Garmendiak, Iñaki […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldia egingo dute ekainaren 12an Donostian

‘Robotia’ filma estreinatuko dute gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan

Dibulitoon Studio ekoiztetxearen koprodukzio honetan, Leire Martinez abeslariak eta Jon Plazaola aktoreak hartu dute parte protagonisten ahots bikoizketarekin. Soinu bandaren egilea, berriz, Joseba Beristain da.  Diego Cagidek eta Diego Lucerok zuzendutako Robotia filma estreinatuko dute gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Haurrentzako animazio lan honetan, androidez osatutako mundu batean, fabrika […]

Read More… from ‘Robotia’ filma estreinatuko dute gaur, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan

Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian

12:00etatik 14:00etara izango da lehen zatia Los Veletas, Sasha Smith, Suite Seda eta Luke Armstrong taldeen zuzenekoekin. Bigarren zatiari arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera ondorengo taldeekin: Oep, Badmintones, Gardena, La Ola Maldita eta Drugos. Donostiako musikarien jaialdia dugu Musikagela Fest eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. Hitzordua […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian

Beñat Arrutik ‘Arkeologia haragitan’ estreinako liburua aurkeztu du

Idazlea zuzenean ikusteko aukera egongo da ekainaren 12an, iluntzeko 19:00etan, Victoria Eugenia Cluben egingo den 2024ko Poesia eta Pentsamendua programako errezitalean. Beñat Arruti Irigoienen Arkeologia haragitan da aurtengo Donostia Kultura Poesia Saria eta gaur aurkeztu du lan amaitua Balea Zuria argitaletxearen eskutik. Itxaro Bordak, Aritz Gorrotxategik eta Eli Tolaretxipik osatu dute epaimahaia eta euren aburuz, […]

Read More… from Beñat Arrutik ‘Arkeologia haragitan’ estreinako liburua aurkeztu du

LUMAfest! jaialdiaren barruan, gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketa abian da

Lanak aurkezteko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik. Jaialdia irailaren 12tik 14ra izango da. LUMAfest! Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia antolatu dute irailaren 12tik 14ra bitartean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan (Koldo Mitxelena Kulturunea). Hirugarren edizio honetan ere mikrokontakizunen lehiaketa bat hartuko du jaialdiak. Honetan parte hartzeko epea irailaren 3ra arte […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiaren barruan, gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketa abian da

Arte publikoari buruzko BAI topaketak egingo dituzte hilaren 8an eta 9an, Donostiako Intxaurrondo auzoan

Lehenengo eta bigarren edizioan izandako arrakastaren ondoren, BAI Topaketek berriro ere aukera emango dute Arte garaikidea biztanleengana hurbiltzeko eta Donostiako ondare eskultorikoaren eta auzokideen arteko topaketak indartzeko, praktika artistikoaren eta publiko guztiarentzako bisita gidatuen bidez. BAI topaketak bueltan dira Donostiara, ekainaren 8an eta 9an egingo izango hirugarren ediziorako hitzordua Intxaurrondo auzoan. Caradepan kultura-elkarteak antolatzen du ekimena […]

Read More… from Arte publikoari buruzko BAI topaketak egingo dituzte hilaren 8an eta 9an, Donostiako Intxaurrondo auzoan

La Txama taldeak Lezo Urreztieta Rekalde omendu nahi duen Euskorridoa kaleratu du

Corrido tumbadoen lehen euskal taldea da La Txama. Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Tuli Bachatuli (Chill Mafia), Peye Honey rap abeslaria eta Afu tronboi jotzailea dira La Txama osatzen duten musikariak. Donostian sortutako talde berri honek martxoan plazaratu zuen bere lehen kanta Musa 13 izenpean. Horretan, Chill Mafiako Kiliki frexkoren laguntza izan […]

Read More… from La Txama taldeak Lezo Urreztieta Rekalde omendu nahi duen Euskorridoa kaleratu du

Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 6tik 9ra egingo da Errenterian

Identitate berriak eta giro ez-mainstreama biltzen dituzten emankizunak izango dira jaialdian. Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, ekainaren 6etik 9ra bitartean. “Bestelakotasunaren gaia abiapuntu hartuta arte eszenikoek girotuko dute Orereta beste urte batez”, adierazi dute antolatzaileek. Lau egun horietan zehar ikuskizunak, performance kolektiboak […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 6tik 9ra egingo da Errenterian