Pasai Antxo agertoki biziduna bihurtuko da ekainaren 6tik 9ra

Jaialdi hau tokiko eta eskualdeko talentuaren erakusleiho izateaz gain, proiektu eta dantza estilo berrien katalizatzaile ere bada. Pasai Antxoko hainbat txokok Dantza jaialdia hartuko dute ekainaren 6tik 9ra bitartean. Horretarako egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek: euskal konpainien ikuskizunak (LaSala, Led Silhouete, Kukai, Elirale) bertako dantza eskolak (IkerMurillo-Studio24, Alkartasuna), dantza estilo desberdinak sustatzen dituzten elkarteak (Donostia […]

Read More… from Pasai Antxo agertoki biziduna bihurtuko da ekainaren 6tik 9ra

Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

Bere lana nagusiki Donostian garatu zuen Elbira Zipitriari aitortza egin eta haurrei ezagutarazten lagundu nahi duen liburua da. Elbira Zipitria andereñoa izenekoa Denonartean argitaletxeko album ilustratua da, Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortua. Koloretan argitaratua, 36 orrialdek osatzen dute. 800 aleko tirada egin da. Donostia Kulturako liburutegien haur sail guztietan egongo da, eta […]

Read More… from Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

Aleka antzerki taldeak ‘Koltxoi azpian’ antzezlana estreinatuko du ekainaren 8an, Pasaian

Fikziozko pertsonaia baten bizitza ezagutuko dugu obra honetan. Hala, feminismoaz, abortatzeko eskubideaz eta beste hainbat kontuz hitz egingo dute taula gainean. Lau urte luzez mimo handiz lanean aritu ondoren, Aleka antzerki taldeak prest du antzezlan berria. Koltxoi azpian jarri diote izena eta ekainaren 8an taularatuko dute lehen aldiz jendaurrean, Pasai San Pedroko Erti udal aretoan. […]

Read More… from Aleka antzerki taldeak ‘Koltxoi azpian’ antzezlana estreinatuko du ekainaren 8an, Pasaian

Xare Alvarez izango da aurtengo ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

Makurtu izeneko erakusketa Donostiako San Telmo museoko Laborategia aretoan ikusgai egongo da abuztuaren 25era arte, doako sarrerarekin. Erakusketa material desberdinekin egindako hamalau piezaz osatuta dago (ehunak, aluminio urtua, zeramika, paper gaineko tintak…). Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak Artea abian proiektuaren bosgarren ediziorako Xare Alvarez artista (Donostia, 1990) aukeratu dute. Egitasmoak sorkuntza garaikideari ematen […]

Read More… from Xare Alvarez izango da aurtengo ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko Ibilbideari Elkar saria eta Joseba Jaka beka. Bi urtetik behin banatzen den Joseba Jaka beka emanez hasi da ekitaldia. Aurten narratiba lan bat egiteko beka eman du Fundazioak. 15 lan aurkeztu dira eta Irati Majuelok, Itziar Ugartek eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak erabaki du beka Josu Goikoetxea […]

Read More… from AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egingo da Debako Antzerki Astea

Aurtengoa jaialdiaren 37. edizioa izango da eta guztira bederatzi antzezlan jasotzen ditu egitarauak, herritar ororen gozamenerako. Antzezlanetarako sarrerak dagoeneko salgai daude. Lehenengo obra Legea gu gara maiatzaren 24an, arratsaldeko 19:00etan izango da Barsantiren eskutik. Emanaldia Plaza zaharrean izango da, doan. Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitartean, Deba euskal antzerkiaren agertoki bilakatuko da, Antzerki Astearen hogeita hamazazpigarren […]

Read More… from Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egingo da Debako Antzerki Astea

Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa martxan da

Lanak ekainaren 4ra arte bidali ahal izango dira mdimalta@lezo.eus helbide elektronikora. Lehiaketaren irabazlea nor den ezagutzera eman eta astebetera, 650 euroko saria eskuratuko du irabazleak. Sari Bakarra emango da. HIKA Teatroak eta Lezoko udalak antolatzen duten Testu Laburren bigarren lehiaketari irudia jarriko dion Kartel Lehiaketa, ekainaren 4ra arte zabalik egongo da. Parte-hartu nahi duenak hiru […]

Read More… from Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa martxan da

Zestafesta, diseinua eta sormena uztartzen dituen jaialdia izango da maiatzaren 25ean, Hondarribian

Helburua da tailerren eta ponentzien bitartez, sormen-talentua ezagutzera ematea, eta sormenak proiektu baten azken emaitza baino askoz gehiago hartzen duela gogoraraztea.  Maiatzaren 25ean izango da Zestafesta ekimenaren lehenengo edizioa, Hondarribiako Itsas-Etxea Auditoriumean. Julia Lasa, Patri Taberna eta Ane Garmendia ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoen eskutik sortu da sormenaren eta diseinuaren jai hau. Ekimenaren helburua da tailerren eta ponentzien bitartez, sormen-talentua […]

Read More… from Zestafesta, diseinua eta sormena uztartzen dituen jaialdia izango da maiatzaren 25ean, Hondarribian

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Historiara umorearen begiradaz gerturatzeko aukera eskainiko du

Museoak Carliscaturas izeneko erakusketa berria zabalduko du asteazkenean Lizarrako Karlismoaren museoarekin elkarlanean. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak, Lizarrako Karlismoaren museoarekin elkarlanean, Carliscaturas aldi baterako erakusketa zabalduko du asteazkenean. Erakusketaren oinarria Cesar Oroz ilustratzaileak Karlismoaren Museorako prestatutako XIX. mendeko mugimendu honi egindako begirada satirikoa da. Karlistaldiak eta umorea lotzen dituen erakusketa hau egungo ikuspegi satirikotik egindako karikatura batzuen […]

Read More… from Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Historiara umorearen begiradaz gerturatzeko aukera eskainiko du

Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikasteren 52. edizioa Errenterian

Idoia Hernandez Hatxe Errenteriako konpositorearen musika esperimental eta garaikidearekin abiatuko da aurtengo edizioa. Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikaste Euskal Musikaren Astearen 52. edizioa. Zazpi egunetan banatuta, guztira hamahiru emanaldi egingo dituzte Oreretako hainbat agertokitan. Gainera, aurtengoan Lekuona Fabrikak garrantzi handia izango du, zazpi kontzertu hartuko baititu. Beraz, bihar abiatuko da Musikaste, Idoia Hernandez Hatxe […]

Read More… from Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikasteren 52. edizioa Errenterian