Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza oihal fabrika izan zen pasa den mendean. Hala, bertan lan egindakoak eta egiten dutenak batuko dira ekimen honen inguruan. Amasa-Villabonako Udalak Subijana eraikinaren memoria historikoa berreskuratzeko ekimena jarri du martxan, Bertsozale Elkartearen laguntzarekin. Eraikina 1880tik 1960ra oihal fabrika erreferentea izan zen eta langile asko emakumeak ziren. Egun, Bertsozale Elkartearen egoitza […]
‘Emakumeen haria’ izenpean, memoria historikoari eskainitako eguna izango da ekainaren 7an, Amasa-Villabonan
