Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat jarduera prestatu dituzte apirilaren 23rako, Donostian

Helduen eta haurrentzako jarduerak egongo dira egunean zehar. 12:00etan, esaterako, Itziar Ugartek Harkaitz Cano aurtengo azokako idazle gonbidatua elkarrizketatuko du, eta ondoren irakurleen liburuak sinatuko ditu. Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da eta Donostia Kulturak Liburu denden elkartearekin batera, Azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan. Liburu denden ohiko hamabi salmahaiez gain, Donostiako Liburutegi Zerbitzuak informazio […]

Read More… from Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat jarduera prestatu dituzte apirilaren 23rako, Donostian

June Aiestaranek irabazi du Gipuzkoako Eskolartekoa

Joanes Azpillaga izan da bigarren, eta biak izango dira Euskal Herriko txapelketan. Finalistek zein 14 urtez gorako bertso-eskoletako kideek Lasturren asteburu pasa geratzeko aukera izan zuten. Hamabost gaztek eman zuten izena, eta, besteak beste, bertso-bazkariaz eta umorezko bakarrizketaz gozatzeko aukera izan zuten. June Aiestaran, Joanes Azpillaga, Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Danel Etxeberria eta Sustrai Goenaga […]

Read More… from June Aiestaranek irabazi du Gipuzkoako Eskolartekoa

Sorkuntza garaikidea barne hartzen duen euskal arte areto berritua aurkeztu du Donostiako San Telmo Museoak

Orain aurkeztu duten erakusketan, museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen duen 80ko hamarkadako muga gainditu du, sorkuntza garaikideari lekua egiteko eta une honetan euskal artearen panoramaren parte diren artisten lanak ere bere aretoetan sartzeko. San Telmo Museoak Peio Agirrek komisarioa duen euskal arteari buruzko areto berritua aurkeztu du, 100 urte. Modernoa eta /edo garaikidea izenburupean. […]

Read More… from Sorkuntza garaikidea barne hartzen duen euskal arte areto berritua aurkeztu du Donostiako San Telmo Museoak

Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du

Abesti berriak, tradizioari keinu bat eginez, trikitiaren eraberritzea aldarrikatzen du. Izan ere, gizonezkoena zen mundu bat izatetik, gaur egun emakumeek konkistatutako territorioa baita trikitiarena. Hori dela eta, betiko doinuetatik abiatuta gaur egungo melodietara garamatza kantak. Huntza taldearen ibilbide arrakastatsua atzean utzita, Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du. […]

Read More… from Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du

Apirilaren 20an abiatuko da 2024ko Dantzaren Hilabetea Donostian

Aurten berrikuntza gisa, XXI. Dantza Sarien banaketa ekitaldia Dantzaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiaren baitan izango da. Igor Calonge eta Oihana Vesga dantzariek Ibilbide Artistikoari saria eta Dedikazio Saria jasoko dituzte, hurrenez hurren. XVI. Dantza Kalean eta XXVI. Kontxako Barandak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilak 20 eta 21, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei, […]

Read More… from Apirilaren 20an abiatuko da 2024ko Dantzaren Hilabetea Donostian

Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Duhaldek eta Ducauk ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko dute Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra eta segidan kontzertua eskainiko dute. Amaia Ispizua musika sustatzaileak, Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordearen proposamenez jasoko du Errobi taldeak 2024ko Adarra […]

Read More… from Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Allende Arnaizek ‘Birsortu’ erakusketa paratuko du apirilaren 14tik 27ra Oiartzungo Ehuntze espazioan

Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, artistak instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Allende Arnaiz artistak Birsortu izeneko arte erakusketa irekiko du Metrokoadroka kolektiboak Oiartzunen kudeatzen duen Ehuntze sormen espazioan, 21 aulki zikloaren barruan. Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, Arnaizek instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Horretarako, egileak erakusketaren parte den Laharrak eta belarrak […]

Read More… from Allende Arnaizek ‘Birsortu’ erakusketa paratuko du apirilaren 14tik 27ra Oiartzungo Ehuntze espazioan

Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia

Urte osoan, hainbat herritan eskaintzen ditu saioak Cimasubek. Aurtengo ediziorako urpeko 500 argazki, 84 film labur eta 24 dokumental baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik 23 film labur eta 3 dokumental aukeratu zituzten jaialdirako. Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an, itsaspeko munduari buruzko hainbat film […]

Read More… from Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia

Apirilaren 25ean abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute. Gipuzkoa Bertsotanen aurtengo edizioa apirilaren 25ean hasiko da eta ekainaren 2ra artean 20 saio jokatuko dira, bi itzulitan. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aurreko bi […]

Read More… from Apirilaren 25ean abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra egingo da

Osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta solasaldietako gaietako batzuk. Erakusketak ere izango dira hiriko hainbat tokitan. Benito Zambranok zuzendutako El salto (2023) filmak emango dio hasiera datorren apirilaren 12an, Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldiari. Hasiera ekitaldian, Fernando Leon de Aranoa zinegile […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldia apirilaren 12tik 19ra egingo da