Eskultura ardatz Tabakalerako aurtengo erakusketetan

Erakusketa-areto nagusiak hiru mostra paratuko ditu urtean zehar, eta zehaztu dutenez, “gaur egungo arte eskultorikoaren alderdi paregabeak aztertuko dituzte”. 2024ko Tabakalerako erakusketa-programak eskulturari erreparatuko dio, hainbat korronte eta joera arakatuz, bai euskal testuinguruan, bai nazioartean. Ikuspegi hori bat etorriko da Eduardo Txillida eta Nestor Basterretxea eskultoreen mendeurrenekin. “Programazio zabal baten bidez, Tabakalerak arte eskultoriko garaikidearen […]

Read More… from Eskultura ardatz Tabakalerako aurtengo erakusketetan

Ilargi musikariak ‘Beldurrarekin dantzan’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du urtarrilaren 26an, Bilbon

Kantek beldurrari eta beldurrak gure errealitatean duen eraginari buruz hitz egiten dute. Cotton klubean eskainiko du zuzenekoa, gaueko 20:30ean. Ilargi Agirrezabalaga musikariak (Lezo, 2000) euskarazko zortzi abestiz osatutako disko berria aurkeztuko du Bilbon. Lan honetan indie pop elektroniko estiloa lantzen du, aurreko diskoko pop rock-a atzean utziz. Juan Ramon Makuso poetak bertan parte hartu du Zurekin abestia idatziz. Beldurrarekin […]

Read More… from Ilargi musikariak ‘Beldurrarekin dantzan’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du urtarrilaren 26an, Bilbon

Urtarrilaren 24an abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Bertan 21 film labur eta 10 bideoklip ikusteko aukera egongo da hilaren 26ra arte. Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Huhezinema jaialdiari hasiera emateko. Datorren asteazkenean, hilak 24, abiatuko da 17. edizioa, eta antolatzaileek prest dute jada aurtengo egitaraua: tailerrak, masterclassak, filmak, kontzertuak eta abarrekin zuzenean Aretxabaletan gozatzeko aukera. Hilaren 26ra arte luzatuko den […]

Read More… from Urtarrilaren 24an abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

‘17. Logela’ ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra bitartean

Irekita dago jada erreserba egiteko aukera, www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean. Denetara 20 txanda izango dira eta saio bakoitzean gehienez bost lagunek hartu ahal izango dute parte. Ekimena doakoa da eta 16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edo hitz egiteko gai den edonork parte har dezake. Otsailaren 9tik 11ra bitartean Oiartzunen egingo du geldialdia Euskaraz Barra-Barra kanpainaren […]

Read More… from ‘17. Logela’ ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra bitartean

Iban Gorritiren Marokoko azken 20 urteetako argazkien erakusketak irekiko du Zarauzko Photomuseumen urteko programazioa

Essaouira – Haize Uria izenekoa erakusketa bikoitza da eta era analogikoan, digitalean eta sakelakoarekin ateratako formatu handiko argazkiz osatuta dago. Argazkilariak bisita gidatu bat antolatu du urtarrilaren 21erako, igandea, 12:00etan. Iban Gorriti kazetari eta idazlearen erakusketak hasiera emango dio Zarauzko Photomuseum argazkilaritza eta zinema zentroaren urteko programazioari. Durangon 1970. urtean sortutako argazkilariak azken bi hamarkadetan […]

Read More… from Iban Gorritiren Marokoko azken 20 urteetako argazkien erakusketak irekiko du Zarauzko Photomuseumen urteko programazioa

Herenegun, Indabe eta Oihu taldeek Donostiako Antigua auzoko jaietarako abestia sortu dute

Herri Izaera kantuak azken urteotan auzoan eta hirian izaten ari den turismoaren masifikazioa salatu nahi du eta, aldi berean, auzoa auzotarrek egiten dutela aldarrikatu nahi izan dute. Herri Izaera Donostiako Antigua auzoko jaietarako egindako abestia da, Herenegun taldeak sortua Indabe eta Oihu taldeekin batera. Kantuak auzoaren irudikapen musikala egitea du helburu, “melankolia bilatuz, baina erritmo […]

Read More… from Herenegun, Indabe eta Oihu taldeek Donostiako Antigua auzoko jaietarako abestia sortu dute

Bihar abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Ordiziako Herri Antzokian abiatuko da 2024ko Antzerki Garaia. Taularatuko duten lehen antzezlana Obsoletus izango da. Pako Revueltasen gidaritzapean, Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino aktoreak ikusiko ditugu oholtza gainean. Denetera, zortzi antzezlanez osatuta dago egitaraua, gehienak euskaraz. Euskal antzerkia bultzatzea du helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalek urtero antolatzen duten Antzerki garaia zikloa. Hala, 30. […]

Read More… from Bihar abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Metrokoadroka kolektiboak ‘Artxibo biluzia’ estreinatuko du urtarrilaren 14an, Usurbilen

Konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Intza Alkain eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu agertoki gainean, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian. Metrokoadroka kolektiboak Artxibo biluzia konferentzia performatiboa taularatuko du urtarrilaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Usurbilgo Sutegi aretoan. Azken urtean ikerketa prozesu batean murgilduta […]

Read More… from Metrokoadroka kolektiboak ‘Artxibo biluzia’ estreinatuko du urtarrilaren 14an, Usurbilen

Western garaikidea, Marguerite Duras eta Zinema eta Zientzia zikloekin abiatuko da Tabakalerako aurtengo zinema denboraldia

2024ko helburu nagusietako bat publiko berriak erakartzea lortuko duen programazioa diseinatzea izan da. Ostegun honetan, hilak 11, abiatuko da aurtengo zinema denboraldi berria Donostiako Tabakalera zentroan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “2024ko helburu nagusietako bat publiko berriak erakartzea lortuko duen programazioa diseinatzea izan da”. Horretarako, programazio-proposamen espezifikoak programatu dira, eta EHUren eta EQZEren laguntza izan dute Tabakalerako […]

Read More… from Western garaikidea, Marguerite Duras eta Zinema eta Zientzia zikloekin abiatuko da Tabakalerako aurtengo zinema denboraldia

Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko sortzaile eta editorea hil da

Gaixotasun baten ondorioz zendu da Gimenez, 67 urte zituela. 67 urte zituela hil da gaur goizean Jorge Gimenez Bech (Irun, 1956) idazle, itzultzaile eta editorea, gaixotasun baten ondorioz. urtean Alberdania argitaletxea sortu zuen Inazio Mujika idazle eta editorearekin batera Irunen. 1997an, berriz, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten eta jardun horretan aritu zen 2013ra arte. […]

Read More… from Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko sortzaile eta editorea hil da