Ruper Ordorikak ‘Lurra ikutu barik’ diskoa plazaratu du

Diskoa aurkezteko lehen kontzertua abenduaren 7an izango da Larzabalen. Abenduaren 13an, berriz, Donostian izango da, 20an Bilbon, 23an Arrasaten, 27an Azkoitian eta urtarrilaren 3an Gasteizen. 2024an Bakarka bi izeneko diskoa aurkeztu ondoren, lan berri bati ekin zion Ruper Ordorikak, eta jardun horren fruitua da, urtebete geroago, Lurra ikutu barik. Lan berria grabatzerako orduan, Leo Abrahams, […]

Read More… from Ruper Ordorikak ‘Lurra ikutu barik’ diskoa plazaratu du

72kilos marrazkilariaren ‘Emozioetatik marrazketara’ erakusketa ireki dute Donostian, Literaktum jaialdiaren baitan

Abenduaren 14ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Donostiako Literaktum jaialdiaren baitan, Aieteko Kultur Etxeak 72kilos marrazkilariaren Emozioetatik marrazketara erakusketa ireki du. 72Kilos ezizenaren atzean Oscar Alonso idazle eta ilustratzaile bilbotarra dago; bere marrazkietan gure egunerokotasunean jasotako gertakariak laburbiltzen ditu. “Trazu sinple baina sakonarekin emozio unibertsalak, eguneroko pentsamenduak eta milaka pertsonarekin konektatzen […]

Read More… from 72kilos marrazkilariaren ‘Emozioetatik marrazketara’ erakusketa ireki dute Donostian, Literaktum jaialdiaren baitan

Hitzen Lihoa zikloa egingo dute azaroaren 10etik 16ra, Oiartzunen

Zortzigarren edizio honetan, intimitateaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 10etik 16ra bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. Zortzigarren edizio honetan, beraz, intimitateaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, “intimitateari dimentsio kolektibo, kultural […]

Read More… from Hitzen Lihoa zikloa egingo dute azaroaren 10etik 16ra, Oiartzunen

‘Taxi’ antzezlanak irabazi du Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria

Bigarren saria Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierberen Euskal musikarekin, kontuz obrarentzat izan da. 2026ko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako programak baditu irabazleak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria Idoia Garzesek idatzitako eta Mikel Martinezek antzeztutako Taxi antzezlanari ematea erabaki du eta, bigarren saria, Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierberen Euskal musikarekin, kontuz obrari Taxi antzezlanari dagokionez, Idoia Garzesek […]

Read More… from ‘Taxi’ antzezlanak irabazi du Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria

Ilargi musikariak doluan izandako ametsa kanta bihurtu du ‘Jaizkibel’ izenpean

Lezoarrak azaroaren amaieran kaleratuko du dolu prozesuaren inguruan sortu duen disko berria, bere ibilbideko hirugarren lana: Dolu(s)min. Ilargi Agirrezabalaga musikariak (Lezo, 2000) Jaizkibel izeneko kanta aurkeztu du, bere ibilbideko hirugarren diskoa, Dolu(s)min, izango denaren bigarren aurrerapen kantu gisa. Abesti hau bere aitaren heriotzaren ondorioz dolu prozesuan zebilela izandako amets batetik abiatu zen, zehazki, aitarekin Jaizkibelen […]

Read More… from Ilargi musikariak doluan izandako ametsa kanta bihurtu du ‘Jaizkibel’ izenpean

Maider Lopez artistak orain arte egin duen bakarkako erakusketarik handiena zabaldu du Donostian

Tabakalerako Erakusketa areto nagusian eta Kutxa Fundazioa Kubo aretoan egongo da Ukitu izeneko erakusketa ikusgai, 2026ko otsailaren 1era arte. Maider Lopez artista donostiarrak orain arte egin duen bakarkako erakusketarik handiena zabaldu du Donostian, Ukitu izenpean. Erakusketa Kutxa Fundazioa Kuboren 25. urteurrena eta Tabakaleraren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu da, bi erakundeen arteko lankidetza berritzaile gisa. Erakusketak […]

Read More… from Maider Lopez artistak orain arte egin duen bakarkako erakusketarik handiena zabaldu du Donostian

[Bideoa] Izena duenak izana du, baita Gazan ere

Mikel Ayestaran kazetari eta idazleak Gazako istorioak liburua plazaratu du, azken bi hamarkadetan Gazan egindako lanaren emaitza gisa. Mikel Ayestaran kazetari eta idazleak azken hogei urteetan eguneroko batean jasotako Gazako istorioei liburu formatua eman zion apirilean. Argitalpen horrek erderaz ikusi zuen argia. Orain, euskarazko bertsioa plazaratu du Ibon Plazaola itzultzailearen laguntzarekin. Gazako istorioak (Alberdania) da […]

Read More… from [Bideoa] Izena duenak izana du, baita Gazan ere

Animedonek omenaldia egingo die ‘Doraemon’, ‘Hattori Ninja’ eta ‘Kiteretsu’ telesailei azaroaren 1ean

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteak, Animedon, Donostiako Anime Topaketa sailaren barruan, hainbat jarduera antolatu ditu urriaren 31tik azaroaren 8ra bitartean animazio japoniarra gustuko dutenentzat. 36. edizio honetan, sailaren programazioan estreinaldiko hiru film luze, Doraemonen egileei egindako omenaldia, bi erakusketa, euskarazko manga aurkezpenak, eta One Piece egungo serieko bikoizleen arteko elkarrizketa izango dira. Animedon iaz […]

Read More… from Animedonek omenaldia egingo die ‘Doraemon’, ‘Hattori Ninja’ eta ‘Kiteretsu’ telesailei azaroaren 1ean

Euskarazko komikiaren erdigune bihurtuko da Hernani azaroan

Azoka, komiki aurkezpenak eta bestelako kultur ekimenak izango dira, Atsegindegi plazan. Aurten, lehen aldiz, bertso-marrazki afaria ere izango da. Azaroaren 21 eta 22an ospatuko da Hernanikomik, Udalak, udal liburutegiak eta hainbat komikizalek antolatuta. Aitor Huizi Kultura zinegotziak adierazi duenez, “Durangoko Azoka izan ohi da euskal literaturaren urteko erakusleiho garrantzitsuena; haren aurretik, euskal komikigintzaren uzta bertatik […]

Read More… from Euskarazko komikiaren erdigune bihurtuko da Hernani azaroan

Agoteak reggae taldeak izen bereko lehen diskoa kaleratu du

Zazpikotearen berezitasuna da 70 eta 80ko hamarkadetako roots reggaea eredu hartuta egiten duten haren berrinterpretazioa, baita sentimenduez, gizarte honetako gaitzez eta hura aldatzeko mezuez diharduten euskarazko hitzak ere. Diskoa entzungai dago jada plataforma guztietan. Iker Beñaran Beñaranks, Lander Ilarraz Ilarbass Ilarraz, Ivan Moreira MoreiReggae, Aitor Etxeberria Dubrktor, Jorge Ortega Iortx, Iker Gaskon Selektah eta Unai […]

Read More… from Agoteak reggae taldeak izen bereko lehen diskoa kaleratu du