Maider Uriartek irabazi du Donostiako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketa

Bigarren saria Ruben Martinezentzat izango da Arbizu Enea izeneko lanagatik. Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketako sari nagusia Maider Uriarte kazetariarentzat izango da, Kirikoketa piezagatik. Bigarren saria, berriz, Ruben Martinezentzat izango da Arbizu Enea izeneko lanagatik. Saridunak DK Irratiaren Ispilu beltza irratsaio berezi batean ezagutaraziko dira. DK Irratiaren Ispilu beltza irratsaio berezia […]

Read More… from Maider Uriartek irabazi du Donostiako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketa

Joseba Tapiak eta Gotzon Barandiaranek ‘Apoaren itzala’ aurkeztuko dute Poetikaren esparruan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Solasaldi musikatua asteazkenean izango da, abenduak 20, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Santa Teresa komentuan. Donostiako Poetika zikloak aurrera jarraituko du urteko azken hiruhilekoan, Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak biltzen dituenak, Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinazioarekin eta Musikeneren laguntzarekin. Oraingo honetan, datorren asteazkenean, abenduak 20, Apoaren itzala izeneko Poetika emanaldia izango da, […]

Read More… from Joseba Tapiak eta Gotzon Barandiaranek ‘Apoaren itzala’ aurkeztuko dute Poetikaren esparruan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Ikusmira Berriak proiektuko egileak aukeratu dituzte

Maria Elorza, Marieke Elzerman, Felipe Galvez, Lucy Kerr, Mikele Landa eta Cande Lazaro zinemagileek euren proiektu zinematografiko berriak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programaren barruan. Maria Elorza, Marieke Elzerman, Felipe Galvez, Lucy Kerr, Mikele Landa eta Cande Lazaro egileen proiektu zinematografikoak hautatu dituzte 2024ko Ikusmira Berriak programaren hamargarren edizioan inskribatutako 362 proiektuen artetik. Donostiako Zinemaldiak, Tabakalera […]

Read More… from Ikusmira Berriak proiektuko egileak aukeratu dituzte

Amaia Telleria idazleak gaztetxoentzako ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du

Aurreko bi eleberrietan agertzen ziren abentura, abiadura eta jakin-mina aurkituko ditu irakurleak Zuhara sailaren hirugarren ale honetan. Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) duela bi urte argitaratu zuen Zuhara sailaren aurreneko liburua Zuhara. Itsasoaren deia eleberria izenburupean. Iaz bigarren alea kaleratu zuen, eta, orai, gipuzkoarraren hirugarrenak ikusi du argia Zuhara. Buru-hezurren itsasoan izenburuarekin. Aritz Galarraga Alberdania argitaletxeko […]

Read More… from Amaia Telleria idazleak gaztetxoentzako ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du

Idoia, Neomak, Merina Gris, Laura Sam eta Queralt Lahoz talde eta bakarlariek hartuko dute parte Donostiako Gure Ahotsak ekimenean

Martxoaren 1etik 7ra bitartean emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan. Emakumeen sormenari bide emateaz gain, musikari hasiberriak eta esperientziadunak oholtza gainean elkartzea du xede ziklo honek. Aurten ere bost egun iraungo du emakume musikariei ahotsa eta plaza emateko 2019an Donostia Kulturak abiatu zuen eta iaz egun bakarreko […]

Read More… from Idoia, Neomak, Merina Gris, Laura Sam eta Queralt Lahoz talde eta bakarlariek hartuko dute parte Donostiako Gure Ahotsak ekimenean

Joan Fontcubertak ‘Dinosaurios’ lan berria aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan, larunbatean

Argazki-liburuaren aurkezpena abenduaren 16an izango da, larunbata, Garuna (k) erakusketaren programazioaren barruan; erakusketa egun berean irekiko da, eta Fontcubertak ere parte hartuko du bertan, Pilar Rosadorekin batera sortutako Déjà-vu instalazioarekin. Larunbat honetan, abenduak 16, Joan Fontcuberta argazkilariak Dinosaurios lana aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan, Argazkia: alkimiatik algoritmoetara izeneko hitzaldian. Saioa museoak Gabriela Cendoya Bergareche […]

Read More… from Joan Fontcubertak ‘Dinosaurios’ lan berria aurkeztuko du Donostiako San Telmo Museoan, larunbatean

Maitane Bautista artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Mungiakoak sortutako ilustrazioak datorren martxoaren 17ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Maitane Bautista ilustratzaileak (Mungia, 1996) Sorkuntza eta Diseinuko Gradu ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere formakuntzan zehar, ilustrazioari loturiko ikasgai espezifikoetan murgildu zen eta horrek piztu zuen egun haur-ilustrazioarekiko duen interesa. Bere ilustratzaile ibilbidea Ibaizabal argitaletxearekin abiatu zen. Bi urtez testuliburuak sortzeko […]

Read More… from Maitane Bautista artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

[BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen bigarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Azken denbora Eskapu bildumaren bigarren liburua da. Idazleak urtero ale berri bat argitaratzen du. Iaz 7G Udalekuak izenekoa kaleratu zuen, bilduma honetako aurrenekoa. Nerea Loiola idazleak (Deba, 1985) Azken denbora izeneko liburua aurkeztu du Donostian, Erein argitaletxearen eskutik. Eskapu bildumaren bigarren alea da honakoa eta ‘aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituela azaldu du. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen bigarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Mari Domingiren Errepublika zabalik da Errenterian

Euskal Herriko betiko tradizioak eta egungo jendartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa da Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Abenduaren  17ra arte egongo da zabalik Zamalbide auzoko Añabitarte Baserrian. Aurten bigarrenez, Añabitarte Baserria (Zamalbide auzoa, 14. Orereta) Mari Domingiren etxe bihurtu da eta haren inguruko zelaiguneak xarmaz, iratxoz eta baratzezainez bete dira. Orereta ikastolako […]

Read More… from Mari Domingiren Errepublika zabalik da Errenterian

Xabi San Sebastian musikariak ‘Betazalak’ diskoa kaleratu du

Iñigo Astiz, Harkaitz Cano eta Xabiren hitzek ingurunearen begirada poetiko-politikoa eskaintzen dute. Hamar kantuz osatutako diskoa ondu du Xabi San Sebastian musikari eta abeslari donostiarrak Betazalak (Belarri) izenpean. Abestiak folk kantautoreen ildoari jarraituz sortu ditu. Irlanda eta Eskoziako songwriteren oihartzunak entzun daitezke, baita Estatu Batuenakoak ere, hori guztia euskal idazkeraren perspektibatik. Doinuez gain, Beñat Gaztelumendi, […]

Read More… from Xabi San Sebastian musikariak ‘Betazalak’ diskoa kaleratu du