Euskaltzaleen Topaguneak erabileraren arora jauzi egiteko lan ardatzak onartu ditu

Elkarteko bazkideez gain, hainbat instituzio eta erakundeetako ordezkariak bildu dira Arrasaten egin duten Kongresuan. Aho batez onartu dute bazkideek euskararen erabileran jauzi bat emateko Topaguneak martxan jarriko duen estrategia berria. Topaguneko elkarte bazkideekin eta hainbat instituzio eta erakundeetako ordezkarien aurrean larunbat honetan Arrasaten egindako hirugarren Kongresuan, aro berri bati ekitea erabaki du Euskaltzaleen Topaguneak. Aro […]

Read More… from Euskaltzaleen Topaguneak erabileraren arora jauzi egiteko lan ardatzak onartu ditu

Gaur abiatuko dira Donostiako ‘Arteliburu’ Artista Liburuari buruzko Topaketak

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Arteliburu 21ek antolatu dute hitzaldia, 2023ko VIII. Artista-Liburuaren Gipuzkoako Topaketen testuinguruan. Gaur, azaroak 20, Arteliburu 21ek antolatzen duen Artista Liburuari buruzko Artelibururen edizio berri bat abiatuko da Koldo Mitxelena Kulturunean. Eugenia Tenenbaum genero ikuspegia kontuan hartzen duen artearen eta kulturaren dibulgatzaileak La figura del artista y sus posiblidades en el cambio […]

Read More… from Gaur abiatuko dira Donostiako ‘Arteliburu’ Artista Liburuari buruzko Topaketak

Astelehenean abiatuko Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdia

Munduko bidegabekeriak ikusaraztea eta salatzea eta istorio konprometituenak irudietan jartzera ausartzen diren sormenen eta lanen tranpolina izatea ditu helburu zinemaldiak. Feminismoa, LGTBI kolektiboa, gatazka armatuak, migrazioa edo ekologismoa dira Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdiaren bigarren edizioan proiektatuko diren filmen gaietako batzuk. Antolatzaileen esanetan, “helburua da, alde batetik, bizi ditugun munduko bidegabekeriak ikusaraztea eta salatzea, […]

Read More… from Astelehenean abiatuko Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdia

HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jarriko duen azoka prest da

Aurtengoan ere azoka eta komiki aurkezpenak izango dira HernaniKomiken muina. Hernani Euskal Herriko komikilarien eta komikizaleen topagunea izango da ostiralean eta larunbatean, hilak 17 eta 18. Euskarazko komikigintza erdigunean jartzeko asmoz sortu zuen iaz Hernaniko Udalak azoka hau, udal liburutegiaren bultzadarekin, “euskara hutsezko komikigintzari eskainitako azoka bakarra da Euskal Herri mailan”, nabarmendu dute. “Iaz hasi […]

Read More… from HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jarriko duen azoka prest da

Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Mikel Laboa…izan liteke konstelazio, izan gabe izar… izeneko erakusketa Okendoko Kultur Etxean bisitatu ahal izango da 2024ko urtarrilaren 27ra arte. Donostia Kulturak antolatu duen Literaktum hitzenjaialdiak Mikel Laboa abeslari eta musikagileak euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du Donostian paratu duen erakusketa honekin, bere heriotzaren 15.urteurrenarekin bat eginez. Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren Ni […]

Read More… from Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Ostegunean abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Igandera bitartean, dantzaz, antzerki eta zirku garaikideaz eta jarduera paraleloz betetako egitaraua antolatu dute. Ostegun honetan, azaroak 16, LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiaren bosgarren edizioa abiatuko da Donostian. Dantzaz, antzerki eta zirku garaikideaz eta jarduera paraleloz betetako lau eguneko jaialdia izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Amahiru konpainiak, esaterako, Duzhe gaizki izeneko antzezlana […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Egitasmoak hiru helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea; Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez; eta prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa. Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da abenduaren 4ra […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

[Bideoa] ‘Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez’ album ilustratua eta antzezlana aurkeztu dituzte

Harkaitz Canok idatzi du Fernando Bernuesek zuzendutako antzezlanean oinarrituta dagoen liburu hau eta Isabel Herguerak egin ditu ilustrazioak. Egitasmoak liburutegiei eta literaturari omenaldia egin nahi die, gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz.  Fernando Bernues antzerkigilearen ideia batean oinarrituta datoz gaur Donostian aurkeztu dituzten Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez izeneko album ilustratua (Erein) eta istorio bera kontatzen duen […]

Read More… from [Bideoa] ‘Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez’ album ilustratua eta antzezlana aurkeztu dituzte

Postal Kolekzionistak taldeak ‘Plastikozko hiri bat’ kanta eta bideoklipa estreinatu ditu

Tolosako taldeak abenduan kaleratuko du Ezusteko Kantak izeneko diskoa eta gaur estreinatu dutena lan berri horren aurrerapen kanta da. Sentimenduen eta memoriaren prekarizazioaz mintzo den abestia da. “Glovo-ko banatzaileek Donostiako kaleak bete eta jendea etxean ezkutuan zegoen igande gau bateko irudi batetik abiatutako kanta”, azaldu dute taldekideek eta Donostiaren eraldaketari erreparatzen dion abestia dela diote. […]

Read More… from Postal Kolekzionistak taldeak ‘Plastikozko hiri bat’ kanta eta bideoklipa estreinatu ditu

Georges Lacomberen artxiboari eta bibliotekari buruzko erakusketa paratu dute Bergarako Olaso Dorrean

Euskararen historia eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko dokumentu ezinbestekoak gordetzen ditu artxiboak. Tartean, benetako harribitxiak daude: esaterako, Xahoren Kantutegi ospetsua eta Louis Lucien Bonaparteren gutunak. Euskaltzaindiak, Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak erakusketa mamitsua aurkeztu dute Bergaran. Bertan, George Lacombe hizkuntzalari eta euskaltzain osoaren agiritegi eta blibliotekari buruzko jakingarriak ematen dira, hamar paneletan banaturik; horrez […]

Read More… from Georges Lacomberen artxiboari eta bibliotekari buruzko erakusketa paratu dute Bergarako Olaso Dorrean