‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Erakusketak bihar, urriak 6, zabalduko ditu ateak eta azaroaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Aieteko Kultur Etxean. Mostra ibiltari honen helburua ilustratzaileen lana ezagutaraztea, artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea eta sektorearen indarra azpimarratzea da. Aiete Kultur Etxeko erakusketa honek Euskal Irudigileen Elkartearen 20. urteurrena ospatzeko egindako proiektua da. Bazkide guztiak hartuko dute parte, 175 […]

Read More… from ‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Aurtengo ‘21 aulki’ zikloak arte plastikoei zirrikitu bat zabalduko die Oiartzunen

Horretarako, urriaren 5etik 21era bitartean irekita egongo den Tradizioak/Traizioak erakusketa eta hilaren 13an eskainiko duten errezitaldia antolatu dituzte. Oiartzungo Ehuntze sormen espazioak eta Metrokoadroka kolektiboak 21 aulki zikloa antolatu dute. Aurtengo edizioan arte plastikoei zirrikitua zabaltzea izango da asmoa, diziplinartekotasunaren bidean arte plastikoak literaturarekin elkarrizketan jarriz. Horretarako, Onintza Etxebesteren Tradizioak/Traizioak erakusketa ikusi ahal izango da, […]

Read More… from Aurtengo ‘21 aulki’ zikloak arte plastikoei zirrikitu bat zabalduko die Oiartzunen

Hernaniarren artean zinemarekiko pasioa hedatzeko asmoz Zinekluba sortu dute

Hiru saiorekin abiatuko da Zinekluba, hilean behin elkartuz: Aftersun, Gelditasuna ekaitzean eta Paterson izango dira eskainiko dituzten hasierako hiru filmak. Emanaldiak jatorrizko bertsioan emango dira eta proiekzio bakoitzaren bukaeran, solasaldia izango da. Hernanin udazkeneko eta neguko kultur programazioa aurkeztu dute Aitor Huizi Kultura zinegotziak, Nagore Irastortza Kultura teknikariak, Ainara Aiestaran liburuzainak eta, Gaizka Izagirre eta […]

Read More… from Hernaniarren artean zinemarekiko pasioa hedatzeko asmoz Zinekluba sortu dute

[Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

Liburuan hiru zutabe nagusi dira: ahozkotasuna, transmisioa eta memoria. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Belarriko Kilkerrak (Elkar) liburuan. Istorioak ilustratzeko Begoña Durruty izan du alboan egileak. Gaur Donostian aurkeztu duten lana  “liburu akzidental bat” dela kontatu du Alberdik. Beste fikziozko ipuin bat idazten ari zela, harekin ataskatu, […]

Read More… from [Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

Euskadiko Filmategiak ‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloa abiatu du

Helburua da 70eko hamarkadaren hasieran jaiotako emakumezko errealizadoreen lana nabarmentzea. Euskadiko Filmategiak Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioarekin abiatuko du ikasturtea, eta hamar film proiektatuko ditu Gasteizko Artium Museoan eta Donostiako Tabakaleran urritik abendura bitartean. Bilboko Arte Ederren Museoko proiekzioak bertan behera geratuko dira aldi baterako, Bizkaiko pinakotekako berritze lanengatik. Filmategiak azaldu duenez, “70eko hamarkadaren […]

Read More… from Euskadiko Filmategiak ‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloa abiatu du

Olaia Irigoienek ‘Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia’ ipuin ilustratua argitaratu du.

Bildumaren helburua da benetan sorginak nortzuk ziren azaltzea eta haien egiazko historia zabaltzea, bai eta “sorgin” hitzaren atzean benetan zer zegoen kontatzea ere. Olaia Irigoien idazleak (Elgoibar, 1996) eta Elsa Sabater marrazkilariak  (Bartzelona, 1994) Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia bilduma ilustratua aurkeztu dute. Ipuinak Nafarroa Beherean jaiotako Inesa Gaxen izeneko emakume baten bizitza azaltzen du, infusioak egitea eta inguruarekiko […]

Read More… from Olaia Irigoienek ‘Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia’ ipuin ilustratua argitaratu du.

Nosferatu zikloak Frantziako zinema beltzarekin jarraituko du asteazkenetik aurrera Tabakaleran

Henri Verneuilek zuzendutako Le Corps de mon ennemi (1976) filma izango da proiektatuko duten lehen filma. Datorren urriaren 4an, asteazkena, Donostiako Tabakalera zentroak joan den urtarrilean abiatutako Nosferatu zikloari helduko dio berriro ere, Frantziako zinema beltzarekin. Henri Verneuilek zuzendutako Le Corps de mon ennemi (1976) filma izango da urritik aurrera proiektatuko duten lehen filma. Jean-Paul […]

Read More… from Nosferatu zikloak Frantziako zinema beltzarekin jarraituko du asteazkenetik aurrera Tabakaleran

Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dute

Garikanok Patxi Goenagaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko. Euskararen Akademiak euskaltzain berria izendatu du gaur, Nafarroako Parlamentuan egin den Osoko bilkuran. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Goenaga emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Asun Garikanok erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. Uztailean […]

Read More… from Asun Garikano hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dute

Liburu eta Disko Azoka egingo dute larunbatean Hernanin

Azokaren bidez, euskarazko liburuak eta diskoak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da. Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko Liburu eta Disko Azokaren hirugarren edizioa antolatu du larunbat honetarako Atsegindegi plazan. Aurten, gainera bi berrikuntza handirekin datoz elkarteko kideak, “hemendik aurrera, liburuekin batera diskoei ere bere tartea emango diegu. Hau da, hemendik aurrera, Hernaniko Liburu eta Disko […]

Read More… from Liburu eta Disko Azoka egingo dute larunbatean Hernanin

Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa abiatu du

Euskarazko komikigintza sustatzeko asmoa duen lehiaketa da. Aurten, berrikuntza moduan saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du. Lanak azaroaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan edo postaz Nafarroa etorbidea 6, behea, 20.400 Tolosa (Gipuzkoa) helbidera. Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du […]

Read More… from Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa abiatu du