Urriaren 19tik 22ra Iturritik jaialdiaren bigarren edizioa izango da Donostian

Jaialdiaren bigarren edizio honetan, Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak izango dira: Antonio Ruzen konpainia, La Phármaco, Kresala Dantza Taldea eta Kukai Dantza + Marcos Morau. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak eta topaketak izango dira. Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… “inspirazio iturri da sortzaile […]

Read More… from Urriaren 19tik 22ra Iturritik jaialdiaren bigarren edizioa izango da Donostian

Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak azaldu dutenez, bi hitzordu egitekoak ziren, “Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin dugu, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da”. Urtero irailean egin ohi den Poesia Orduak ekimenak hitzordu bakarrarekin dator aurtengoan. Gaur, […]

Read More… from Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Jon Maiak, Jokin Pinatxok, Kukai Dantzak eta Orereta Ikastolak parte hartu dute Kilometroak jaiaren kanta eta bideoklipean

Urriaren 1ean egingo da Oreretan Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia urte osoko egitarauari amaiera emanez. Kilometroak 23 azken txanpan sartu da urte osoko egitarauari amaiera emanez. Urriaren  1ean izango da “hitzordurik bereziena” antolatzaileen esanetan, Oreretan egingo den egun osoko jaiarekin. Orereta Ikastolako ikasle, familia eta langileak buru-belarri dabiltza prestaketa-lanetan. Giroa berotze aldera, Jon Maia bertsolariak […]

Read More… from Jon Maiak, Jokin Pinatxok, Kukai Dantzak eta Orereta Ikastolak parte hartu dute Kilometroak jaiaren kanta eta bideoklipean

Asun Garikano hizkuntzalari gipuzkoarra, euskaltzain oso izateko hautagai

Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran aurkeztu da hautagaia. Hala, irailaren 29ko Osoko bilkuran jakingo da Patxi Goenaga euskaltzain emerituaren lekua idazle eta itzultzaile tolosarrak hartuko duen ala ez. Euskaltzaindiaren egoitzan gaur egin den Osoko bilkuran, izen bakarra aurkeztu da euskaltzain oso izateko hautagai, hain zuzen, Asun Garikano idazle, itzultzaile eta euskaltzain urgazlearena. Akademiak gogoratu […]

Read More… from Asun Garikano hizkuntzalari gipuzkoarra, euskaltzain oso izateko hautagai

Glad is the Day jaialdiaren 7. edizioa aurkeztu dute

Abuztuaren 27an, hileko azken igandean, Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du gaur Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Donostiako udan. Zazpigarren edizioa abuztuaren […]

Read More… from Glad is the Day jaialdiaren 7. edizioa aurkeztu dute

Erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 12tik 20ra bitartean izango da aurtengo Donostiako Aste Nagusia eta Piratek egitaraua aurkeztu dute jada. Iaz berreskuratutako eredua errepikatu nahi dute aurten ere eta horretarako zortzi eguneko egitaraua prestatu dute. Mugimenduaren ikur bilakatu duten abordatzea edota Ibil Bedi, Olaia Intziarte, Nøgen, Esne Beltza eta Delirium Tremens talde eta bakarlarien zuzenekoak jasotzen ditu egitarauak, besteak […]

Read More… from Erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostiako Piratek

VI. Irakurleen Topaketa egingo dute Tabakaleran ostiralean

Nazioarteko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasten duten 23 irakurle elkartuko dira. Bertan pasa den ikasturtearen balorazioa egingo dute eta etorkizuneko erronkak partekatuko dituzte. Uztailaren 21ean, ostirala, 15 herrialdetako 31 unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurle sareko 23 lagun elkartuko dira Donostiako Tabakalerako K aretoan, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez. 17 irakurlek bertatik bertara […]

Read More… from VI. Irakurleen Topaketa egingo dute Tabakaleran ostiralean

Ostiraletik igandera bitartean Kultura Plazara jaialdia egingo dute Tolosan

Musika, artisautza eta gastronomia uztartuko dituen hitzordua izango da aurtengoa. Kontzertuei dagokienez, Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, David Colomo eta Olaia Intziarte talde eta bakarlariak izango dira taula gainean. Tolosako Kultura Plazararen egitarauak sei kontzertu jasotzen ditu aurtengo edizioan. Ibil Bedi taldeak emango dio hasiera jaialdiari, ostiralean 22:00etan. Larunbatean, berriz, Broken Brothers Brass Band […]

Read More… from Ostiraletik igandera bitartean Kultura Plazara jaialdia egingo dute Tolosan

Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da

Irailaren 1era arteko epea egongo da Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinema-proiektuak, Nest sailean parte hartutakoak eta EQZEko ikasleenak aurkezteko. Donostiako Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen duten Ikusmira Berriak programan parte hartzeko izen-ematea zabalik da jada. Irailaren 1era arteko epea egongo da Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinema-proiektuak, Nest […]

Read More… from Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da

Maddi Barber izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Hinrich Sachs artistak aukeratu du programa honetan bere ondoren lan egin dezan. Donostiako San Telmo Museoak Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua Maddi Barber (Artzibar, 1988) dela eman du ezagutzera. Programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Hinrich Sachs artistak Barber hurrengo urtebetean Museo Bikoitza proiektuan […]

Read More… from Maddi Barber izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista