Auzmendi Hezkuntza beka martxan da, ikastetxeei eraldaketan laguntzeko asmoz

Abenduaren 1era arte bidali ahal izango dira proposamenak; 12.000 euroko zenbatekoa izango du bekak. Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka, Hik Hasik eta Hernaniko Udalak hezkuntza komunitatearen esku jartzen duten tresna bat da. Bekak hobekuntza pedagogikoan eta ikerketan jartzen du arreta: “Bekara aurkeztuko diren proiektuek ikastetxeei hobekuntzan eta eraldaketa pedagogikoan laguntzea nahi dugu, eta horretarako, ikerketa […]

Read More… from Auzmendi Hezkuntza beka martxan da, ikastetxeei eraldaketan laguntzeko asmoz

19. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea zabalik da

Urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izango da hurrengo jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Lehiaketan parte hartu nahi duenak galdetegi hau bete beharko du eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 19. edizioan parte hartzeko epea zabalik da jada. Aurten, urtarrilaren 21etik 23ra bitartean izango da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe […]

Read More… from 19. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea zabalik da

Marlene McCarty artista eta aktibistari eskainitako erakusketa paratu dute Tabakaleran

Sasi guztien gainetik erakusketak erabat agerikoa ez den hori esploratzeko gonbidapena egiten du. Tamaina handiko marrazkiak, estraktu begetalekin sortuak batzuk, eta landare biziz osatutako instalazioa daude ikusgai 2026ko otsailaren 1era arte. Donostiako Tabakalerak Sasi guztien gainetik izeneko erakusketa zabaldu du Marlene McCarty New Yorken bizi den sortzaileari eskainiz. Artista eta aktibista feminista da McCarty, eta […]

Read More… from Marlene McCarty artista eta aktibistari eskainitako erakusketa paratu dute Tabakaleran

Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Laura Chivite eta Juan Jose Millas izango dira aurtengo Literaktum jaialdian

Donostiako hainbat espaziotan egingo da jaialdia, hala nola:  Donostiako kultur etxeetan, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, Kutxa Fundazioa Klubean, San Telmo Museoan eta hiriko hainbat liburu-dendetan. Azaroaren 10etik 23ra bitartean egingo da aurtengo Literaktum jaialdia Donostiako hainbat espaziotan eta urtero legez, lankidetza sare zabalarekin lanean jarraituko du jatorrizko helburuari eutsiz: literaturara hurbiltzea, egungo eztabaidei zein […]

Read More… from Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Laura Chivite eta Juan Jose Millas izango dira aurtengo Literaktum jaialdian

Mondragon Unibertsitateak ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2024’ kaleratu du

Liburuak hiru ataletan multzokatu dituzte: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Azken horiei erreseina bana gehitu diete. Haur eta gazte literatura irakur gida 2024 izenpean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak iaz euskaraz argitaratutako haur eta gazteei zuzendutako 294 liburuen sailkapena biltzen dituen argitalpena sarean jarri du. Hamabi lagunek osatutako lantaldeak urteko argitalpen […]

Read More… from Mondragon Unibertsitateak ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2024’ kaleratu du

Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziari buruzko nazioarteko lehen konferentzia egiten ari dira Azpeitian

Hizlari esanguratsuek aurkezpenak, eztabaidak eta mahai-inguruak egingo dituzte gaur eta bihar, arnasguneen inguruko ikuspegiak eta esperientziak elkarbanatuz. Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziari buruzko nazioarteko lehen konferentzia egingo da Azpeitian, gaur eta bihar. Euskal Herriko ikerlari eta adituak ez ezik, Eskozia, Gales, Kanada, Katalunia eta Hego Tiroleko hizlariak ere bilduko ditu konferentzia honek bi helburu […]

Read More… from Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziari buruzko nazioarteko lehen konferentzia egiten ari dira Azpeitian

Labo XL jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 13tik 16ra izango da Donostian

Zazpigarren edizioak, besteak beste, “garaikidea landuz tradizioetan, sustraietan eta folklorean oinarritzen diren ekoizpenetan jarriko du arreta. Dantza, antzerkia eta zirkua uztartuko ditu aurten ere Donostiako Tabakaleran eta Gazteszenan egingo den Labo XL jaialdiak. Azaroaren 13tik 16ra bitartean izango da, eta  gorputza eta mugimendua sorkuntzaren ardatz nagusi gisa erabiltzen dituzten arte-adierazpen guztiek hurbileko espazioa izatea da […]

Read More… from Labo XL jaialdiaren zazpigarren edizioa azaroaren 13tik 16ra izango da Donostian

‘Aurpegiak’, benetakotasuna bilatzeari buruzko eleberria ondu du Amaia Telleriak

Lili da istorio honetako protagonista. Familiarekin herri txiki batera bizitzera joan da. Gazteak aurre egin beharko dio bere bizitza ingurune ezezagun batean berreraikitzeko erronkari. Institutu berrira egokitzen eta lagun berriak egiten saiatzen da. Amaia Telleria idazleak aspalditik zeukan kezka bat buruan bueltaka, “sare sozialetan gehienetan erakusten den irudia itxura perfektukoa da, zoriontsua, edertasun kanonen barrukoa. […]

Read More… from ‘Aurpegiak’, benetakotasuna bilatzeari buruzko eleberria ondu du Amaia Telleriak

Axut! eta Artedrama konpainien ‘Nor naizen baneki’ antzezlanak emango dio hasiera Euskal Antzerki Topaketei Azpeitian

Ikastetxeentzat izango da lehen emanaldi hori urriaren 31n, Soreasu antzokian. Urriaren 31n abiatuko da Euskal Antzerki Topaketen 43. edizioa Azpeitian, ikasleekin egingo den saio batekin, eta azaroaren 23ra arte, hamahiru antzezlan ikusteko aukera izango da. Horiei eskola antzerkiaren programaren barruan eskainiko diren beste dozena bat antzezlan gehitu behar zaizkie. Topaketen azken egunean Ikusleen Saria banatuko […]

Read More… from Axut! eta Artedrama konpainien ‘Nor naizen baneki’ antzezlanak emango dio hasiera Euskal Antzerki Topaketei Azpeitian

Historia eta fantasia nahasten dituen komikia aurkeztu dute Etxeberria anaiek eta Arianna Pisani ilustratzaile italiarrak

Margot da eleberri grafiko honen protagonista, bere ama hil ostean zuhaitz bat landatzen du eta ustekabean beherantz hazten da, bere inguruan eragin makurra zabalduz. Margot izeneko komikia argitaratu dute Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Arianna Pisani ilustratzaile italiarrarekin batera. Azaldu dutenez, “irakurle gazteentzat pentsaturiko eleberri grafikoa da Margot, historia eta fantasia nahasten dituena. Ipuin tradizionalen […]

Read More… from Historia eta fantasia nahasten dituen komikia aurkeztu dute Etxeberria anaiek eta Arianna Pisani ilustratzaile italiarrak