Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko dute EAEn

Frantziako Kultura Ministerioak kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu zuen iaz Bertsolaritza eta Nafarroak 2018an. Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko duela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Izendapen ofiziala datozen hilabeteotan egingo dutela adierazi du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta azaldu duenez, “bertsolaritza ondare inmaterialaren adibiderik argiena da: belaunaldiz belaunaldi komunitateak transmititzen, babesten eta aitortzen […]

Read More… from Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko dute EAEn

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ‘Guztiok gara migratzaile’ hezkuntza proiektua aurkeztu du

Ormaiztegiko San Andres eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek gertutik ezagutu ahal izan dute aurten ere migrazioa zer den, eta landutakoarekin uztailaren 4ra arte iraungo duen erakusketa paratu dute Museoan. Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko San Andres eskolarekin elkarlanean, Guztiok gara migratzaile izeneko proiektuaren aurtengo ikasturteko edizioa amaitutzat eman du. Museoak 2018an abiatutako Migrazioak proiektua Lehen Hezkuntzako […]

Read More… from Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ‘Guztiok gara migratzaile’ hezkuntza proiektua aurkeztu du

Malen Agirreren ‘Kolorea, estanpazioa eta pintura’ erakusketa Donostian

Gaurtik irailaren 17ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Malen Agirre artista oiartzuarra mundu digital eta artisautzaren artean dabil. Estanpazio diseinatzaile gisa egiten du lana, eta diseinatzea bere beste pasioa den pinturarekin tartekatzen du. Koloretik hasita hizkuntza estetiko baten etengabeko bilaketan dabil artelanak sortzen. Donostiako Aiete Kultur Etxean paratu duten Kolorea, estanpazioa […]

Read More… from Malen Agirreren ‘Kolorea, estanpazioa eta pintura’ erakusketa Donostian

Orereta Ikastolak Sorgingarra jaia antolatu du larunbatean

Herritar oro gonbidatu nahi du Ikastolak Sorgingarrean parte hartzera, Sorgingarrak ere herritik sortu eta herriarentzako zein herritarrentzako festa izan nahi baitu. Orereta Ikastolak Sorgingarra jaiaren bigarren edizioa antolatu du. Udaburuko suaren lehen garraren jaia da, azken horren osagarri izateko eta bere izaera paganoa azpimarratu nahiz indartzeko asmoz sortutako egitasmoa. Larunbat honetan, ekainak 17, egingo da, […]

Read More… from Orereta Ikastolak Sorgingarra jaia antolatu du larunbatean

Olaia Inziarte, Femina, Aywa, EDE eta Rebeca Lane izango dira, besteak beste, Atlantikaldia jaialdian

Hamargarren edizioa irailaren 14tik 17ra bitartean izango da, Bitakora lelopean. Arte diziplina ezberdinen bidez, Errenteria munduko kulturen arteko elkarrizketez betetzen duen musika jaialdia eta kultur topaketa da Atlantikaldia. Aurten, urteurrena du gainera, “hamar urte beteko ditu Atlantikaldiak irailean. Norabide jakin batekin abiatu zen jaialdia; aniztasunean eta elkarbizitzan oinarritutako kaleko jaialdi gisa jaio zen eta balio […]

Read More… from Olaia Inziarte, Femina, Aywa, EDE eta Rebeca Lane izango dira, besteak beste, Atlantikaldia jaialdian

Iker Laurobak Lide Hernando abeslariarekin batera, ‘Ke bonba’ izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu

Artista donostiarra funk-disco estiloarekin ausartu da Lide Hernando lagun duen kantu dibertigarri honetan. Lau Mundu izeneko proiektu berria osatuko duten abestien artean lehena da Ke bonba. Lan honen helburua, hain zuzen ere, lau abesti berri argitaratzea da, urtaro bakoitzean bat. Iker Lauroba musikari donostiarrak, Lide Hernando abeslariarekin batera, Ke bonba izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu. “Bere abestirik dantzagarrienetako […]

Read More… from Iker Laurobak Lide Hernando abeslariarekin batera, ‘Ke bonba’ izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu

Ivan Mata artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Donostiarrak sortutako ilustrazioak datorren irailaren 10era arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Ivan Mata (Donostia, 1971) Irungo Kunsthal Arte eta Lanbide Eskolan, eta Bartzelonako Llotjan Diseinu Eskolan ikasi zuen. 2003tik prentsan eta Gazte eta Haur literaturako ilustratzaile gisa aritzen da lanean. Egun, Sineun, Palma Mallorcan, bizi da. Aldizkari zein egunkari ugaritan kolaboratzen du karikaturak eginez […]

Read More… from Ivan Mata artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Parte-hartzaileek hiru hilabetez garatuko dituzte beren proiektu artistikoak Tabakaleran. JAI udako eskolaren muina praktika artistikoa da eta ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea ditu helburu. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen hiru hilabeteetan, eskolaren laugarren deialdian hautatutako hamasei kideek […]

Read More… from Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 12an eta 13an, Donostian eta Hernanin

Txillida Lekun izango da asteleheneko saioa, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Juan Kruz Igerabideren hitzaldia eta Aintzane Galardi eta Jose Fernandez de la Sotaren errezitala izango dira. Musikari dagokionez, Beñat Olano eta Jon Makuso biolin jotzailea arituko dira. Astelehenean, ekainak 12, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 12an eta 13an, Donostian eta Hernanin

Azpeitiko Hitzaren Eskolan izena emateko epea zabalik da

Laugarren edizio hau aldaketekin dator. Laburragoa izango da oraingoan, baina lehen bezain trinkoa izateko xedez. Lau irakaslek hartuko dute parte, baina bakoitzak irakasle gonbidatu bat ekarriko du bere azken saioan, bere jarduna eta eskolarena aberasteko. Azpeitiko Dinamoak Hitzaren eskolan izena emateko epea zabaldu du. Hiru hilabeteko iraupena izango du eskolak aurtengoan, irailaren 2tik azaroaren 18ra […]

Read More… from Azpeitiko Hitzaren Eskolan izena emateko epea zabalik da