Museoen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau berezia antolatu dute Donostiako San Telmo Museoan. Maiatzaren 18an, osteguna, sarrera doakoa izango da, eta ospakizuna asteburura ere iritsiko da, larunbatean eta igandean, maiatzaren 20an eta 21ean, museora sartzea ere dohainik izango baita. Aurten, Museoen Eguneko gai nagusia Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea izango da, eta museoen zeregina nabarmendu nahi du, […]
Kategoria: Gipuzkoa
Gerraostean oiartzuarrek arto-irina lortzeko egiten zituzten bidaietako pasarteak ipuin bihurtu dituzte
Gerraosteko garai zail eta gogorrean “mixeri gorritik atetzeko” oiartzuar askok bizi izan zituzten gertaerak ezagutzera eman nahi dute Muga astoa eta haren ingurukoen izeneko ipuin-liburuarekin, gertatu zena ahaztu ez dadin. 1936ko gerra amaitzean, Francok Gipuzkoa “provincia traidora” izendatu eta zigor gisa Gipuzkoako errotak itxiarazi zituen. Oiartzuarrek inguruko Nafarroako herrietako errotak erabili behar izan zituzten ia […]
Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria
Taldea aukeratzerako orduan kontuan hartu da laukoteak oso maila altuari eutsi diola kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean. Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Halaxe erabaki dute Juan Gonzalez Andres kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika […]
Read More… from Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria
Asteartean abiatuko da Musikaste, Errenterian
Euskal musikaren astea maiatzaren 27ra arte luzatuko da. Eresbil Fundazioa – Musikaren Euskal Artxiboak eta Andra Mari Abesbatzak Musikaste jaialdiari jarraipena emango diote maiatzaren 16tik 27ra bitartean. 51. edizioak aurretik markatutako bideari jarraipena emango dio, euskal sortzaile eta interpreteei laguntza emanez. “Ekimena konpositoreen doinuak ezagutarazteko diseinatu da, bereziki egungo egileak, baina klasikoak ahaztu gabe”, azaldu […]
Read More… from Asteartean abiatuko da Musikaste, Errenterian
Jon Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”
[Bideoa] Ion Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”
Euskaldunen jatorria, historia ta irria dugu Ion Martinez Txiki-ren azken antzezlana, duela egun batzuk estreinatu zuen Donostiako Tabakaleran, Poltsiko Antzerkia jaialdiaren barruan. Donostiarrak, 20 urte pasatxo agertokietan egon ostean, hauetatik jaistea erabaki du behin betiko, halaxe iragarri zuen igandeko estreinaldian. Obra berriarekin bira egin ondoren utziko ditu eszenatokiak komikoak. […]
Kilometroak 2023rako propio sortutako ‘Erriola’ kanta entzungai da jada
Jon Maia bertsolariak sortu ditu Orereta Ikastolak antolatutako Kilometroak jaiaren abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika. Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo jaiak kantua du jada: Erriola. Urriaren 1ean Oreretan egingo den jaiarekin amaituko den Kilometroak urte osoko egitasmoaren leloaren izen bereko kanta da eta dagoeneko audio plataforma nagusienetan (Spotify, iTunes…) entzungai da. Jon […]
Read More… from Kilometroak 2023rako propio sortutako ‘Erriola’ kanta entzungai da jada
Mikel Otxoteko izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista
Irailean inauguratuko da Hemen herensugeak daude izeneko erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. Mikel Otxoteko Olazabal izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik parte hartu ondoren. 2023ko irailean, artista donostiarrak Hemen herensugeak daude erakusketa aurkeztuko du museoko laborategian. Donostiako museoko ordezkariek zehaztu dutenez, […]
Read More… from Mikel Otxoteko izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista
Euskozenoa jaio da, kultura astintzera datorren plataforma independentea
Euskaldunok etorkizunik ote dugun hausnartzeko sortu den egitasmoa da, horretarako hainbat diziplinatako ordezkarik hartuko dute parte. Javi Rivero sukaladariak, esaterako, argazki berezi batekin irudikatu nahi izan du bere Euskozenoa, Euskal Herriko aniztasuna islatzen duen mahainguru bat. Euskozeno plataforma aurkeztu dute gaur Errenteriako Badalaben. El Chivo Peludo artista bisuala, Javi Rivero sukaldaria, SOS Arrazakeria eta Dejabu […]
Read More… from Euskozenoa jaio da, kultura astintzera datorren plataforma independentea
Juan Kruz Igerabidek naturarekiko duen harreman bereziari buruzko liburua ondu du
Liburu hau saiakera bital bat dela dio idazleak. Datuak daude, erreferentzia teorikoak, erreferentzia literario eta filosofikoak, baina batez ere naturaren eta kulturaren artean egindako bidaia pertsonalaren bizipenak ageri dira Igerabideren lan berrian. Haur garaiko oroitzapenetatik hasita, azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino doan autobiografia sentimental bat ondu du Juan Kruz Igerabidek. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, […]
Read More… from Juan Kruz Igerabidek naturarekiko duen harreman bereziari buruzko liburua ondu du
