Gailu, Lisabo, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek Bidehuts jaialdian hartuko dute parte ekainaren 2an eta 3an

Hamahiru urteren ondoren, musika kolektiboak Hondarribia aukeratu du berriro jaialdirako eta Psilocybenean izango dira kontzertuak. Sarrerak salgai daude jada. Bidehuts kolektiboak musika jaialdia antolatuko duela iragarri du sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. Bost urte igaro dira bertako kideek azken jaialdia antolatu zutenetik. Gernikako Astran izan zen azken hura eta oraingoan Hondarribia aukeratu dute hitzordurako. […]

Read More… from Gailu, Lisabo, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek Bidehuts jaialdian hartuko dute parte ekainaren 2an eta 3an

Kilometroak jaiak ‘12 orduz Erriolan’ ekimena antolatuko du maiatzaren 6rako, Errenterian

Ekimenean parte hartzeko formularioa bete beharko dute euren proposamena bidali nahi duten eragileek. Horretarako epea apirilaren 21ean amaituko da. Ondoren, lantaldetik jarriko dira zuzenean harremanetan eragile horiekin.  Kilometroak 23ren markoan, 12 orduz Erriolan ekimena antolatu dute datorren maiatzaren 6rako, larunbata. Goizeko 11:00etan abiatu eta 23:00etara euskara ardatz izango duten arte diziplina desberdinetako emanaldiak programatuko dituzte Lehendakari Agirre […]

Read More… from Kilometroak jaiak ‘12 orduz Erriolan’ ekimena antolatuko du maiatzaren 6rako, Errenterian

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioa apirilaren 21etik 28ra bitartean izango da

Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea eta etxegabetasuna izango dira, besteak beste, filmen eta solasaldien gaietako batzuk. Apirilaren 21etik 28ra egingo da aurtengo edizioa. Estibaliz Urresolak zuzendutako 20.000 erle espezie (2023) filmak emango dio hasiera apirilaren 21ean Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari, Victoria Eugenia Antzokian. Gainera,  hasiera ekitaldian Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko du aurtengo […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioa apirilaren 21etik 28ra bitartean izango da

Donostiako Koldo Mitxelena Kuturuneak ateak itxiko ditu aldi baterako

Ekainaren 16tik aurrera, KMKren eraberritze partzialerako prozesua hasiko da, eta 21 hilabetez luzatuko dira obrak. Eraikina 2025ean irekitzea aurreikusi da. Koldo Mitxelena Kulturuneak datorren ekainaren 16an utziko dio eraikinean zerbitzu guztiak emateari eta beste egoitza batzuetara eramango ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez, “21 hilabete iraungo duen eta 2025ean eraikina berriro irekitzeko aukera emango duen […]

Read More… from Donostiako Koldo Mitxelena Kuturuneak ateak itxiko ditu aldi baterako

Intxaurrondoko Ibiltariaren Asteak lau hitzordu eskainiko ditu apirilaren 24tik 28ra

Solasaldiak astelehenetik ostegunera izango dira 19:30ean eta sarrera librea izango dute edukiera bete arte. Haizalde Elkarteak eta Intxaurrondo Kultur Etxeak Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen XXIX. edizioa antolatu dute apirilaren 24tik 28ra bitartean. Azaldu dutenez, “bidaiek eta osatzen dituzten esperientziek gidatuko dute aurkezpen bakoitza: ingurumena, kultura eta elkartasuna izango dira asteko lau proposamen ardatzak, eta aurtengo berritasun […]

Read More… from Intxaurrondoko Ibiltariaren Asteak lau hitzordu eskainiko ditu apirilaren 24tik 28ra

Lekuona Fabrika ezagutzeko bisita gidatuak jarriko dira abian apirilaren 22tik aurrera

Dejabu antzerki Konpainia eta Mmej arkitektura bulegoa aritu dira elkarlanean proposamen honen diseinurako, arte eszenikoak eta arkitektura elkarrizketan jartzeko nahiak bultzatuta. Oreretako Lekuona Fabrika lehen pertsonan ezagutzeko esperientzia gidatua antolatu du Udalak. Azaldu duenez, “honen bidez, bisita-gidatu konbentzionalaz haratago joan nahi duen bizipena eskainiko diogu herritarrei, kultur proiektua bera barrutik zeharkatzeko eta ezagutzeko helburuarekin”. Dejabu […]

Read More… from Lekuona Fabrika ezagutzeko bisita gidatuak jarriko dira abian apirilaren 22tik aurrera

Kirol munduko emakumeei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Donostian

Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko du tailerra. Informazio gehiagorako eta izena emateko emakmugi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi beharko da. Datorren apirilaren 20an abiatuko da Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko duen sormenezko idazketa tailerra Donostian. Sistiagaren esanetan, “helburuak dira sormena piztea, ideia berritzaileak sortzea, baliabide estilistikoak eskuratzea, ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea, espiritu kritikoa […]

Read More… from Kirol munduko emakumeei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Donostian

Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian

Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 14ra arte izango dute epea zabalik eta irabazlearen izena irailaren 29an jakinaraziko da. Yolanda Arrieta idazleak 41. Lizardi Saria jaso du Zarauzko Modelo aretoan urtero antolatzen duten ekitaldian. Bertan, aurtengo edizioaren aurkezpena ere egin dute. Era honetan, martxan da Lizardi Sariaren 42. edizioa. Oraingoan gazteei zuzendutako lanak aurkeztu beharko dituzte […]

Read More… from Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian

Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zinema programa publiko bat antolatu dute DonostiakoTabakaleran

Identitate garaikideak arakatzeko proposamena dakar Exorbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak programak. Apirilaren 19tik 22ra, filmak, dantza-performance bat eta ikus-entzunezko instalazio bat eskainiko dira. Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek Exorbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak izeneko ekimena antolatu du Tabakaleran, apirilaren 19tik 22ra bitartean. Aurten, zentroko ikasleek antolatu izan dituzten zikloak eskaintzeko modua aldatu da, […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zinema programa publiko bat antolatu dute DonostiakoTabakaleran

Apirila eta ekaina bitartean arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak

Apirileko lehen ikuskizuna ostiral honetan iritsiko da Sun eta Marsel magoen Zientzialariak izeneko antzezlanarekin. Publiko familiarrari zuzendutako emanaldi hau 18:00etan hasiko da Niessen Kulturgunean. Oreretako Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute apirila eta ekaina bitartean, adin zein gustu guztietara zuzenduta. Azaldu dutenez, “kalitate handiko lanak ikusteko eta punta-puntako […]

Read More… from Apirila eta ekaina bitartean arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak