‘Dantzaz ele. Jantziak’ erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo Museoak

Martxoaren 28tik apirilaren 23ra klaustroan eta elizan izango da ikusgai. Ehun manikik baino gehiagok ezagutaraziko dituzte Ipar Euskal Herriko lau dantzatan erabiltzen diren jantziak. Donostiako San Telmo Museoak Dantzaz ele. Jantziak izeneko erakusketa ireki du apirilaren 23ra arte, klaustroan eta elizan. Proposamenak 2018an museoak abiatutako ildoari ematen dio jarraipena; izan ere, Aste Santuko oporraldian San […]

Read More… from ‘Dantzaz ele. Jantziak’ erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo Museoak

[BIDEOA] Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz idatzi du Olatz Mitxelenak bere lehen liburuan

Idazleak 24. Igartza saria jaso zuen 2021eko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa. Bere lehen liburuan, egileak gai eta estilo ugariren bidez, gizon-emakumeon baitan nahiz pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz hitz egin nahi izan du. Arrain hezur bat eztarrian du lehenengo liburua Olatz Mitxelena Larreta idazleak (Oiartzun,1989). Hamar […]

Read More… from [BIDEOA] Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz idatzi du Olatz Mitxelenak bere lehen liburuan

8.000 lagunek Errenteria, Pasaia eta Donostia batu dituzte ‘Batasunaren bidean’ giza katean

Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko antolatu dute ekimena. Errenteria eta Donostia lotu dituen giza kate erraldoia osatu dute gaur 8.000 lagunek, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko. Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, […]

Read More… from 8.000 lagunek Errenteria, Pasaia eta Donostia batu dituzte ‘Batasunaren bidean’ giza katean

Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa

Eli Tolaretxipik, Itxaro Bordak eta Aritz Gorrotxategik osatutako epaimahaiaren arabera, “ahots gazte baino sendo bat dago liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten duena”. Julen Apella idazlearen (Berriz, 1998) ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa. Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Literatura Konparatua eta […]

Read More… from Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa

Alaine Agirreren ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ eleberrian oinarritutako ‘Sehaska-kanta gorriari’ antzezlana estreinatuko dute Oñatin

Arta kolektiboak larunbatean taularatuko du obra Oñatiko Santa Ana Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. “Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, zaintzan, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia batean murgilduko gara Sehaska-kanta gorriari antzezlanarekin”. Arta kolektiboa da antzezlana sortu duena eta azaldu duenez, “diziplina anitzeko obra honen bidez, Alaine Agirre idazlearen lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada […]

Read More… from Alaine Agirreren ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ eleberrian oinarritutako ‘Sehaska-kanta gorriari’ antzezlana estreinatuko dute Oñatin

Leire Salaberria artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Andoaindarrak sortutako ilustrazioak datorren ekainaren 11ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Leire Salaberria (Andoain, 1983) Arte Ederretan lizentziatu zen Bilbon eta Bartzelonan Haur Ilustrazio eta diseinu grafikoko gradu ondokoa egin zuen. Ilustratzaile gisa 2011n hasi zuen ibilbidea eta Haur eta Gazte Literaturara bideratu du gehienbat bere lana. Arte Ederrak ikasten ari zela, erakusketak antolatzen […]

Read More… from Leire Salaberria artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Jose Migel Barandiaran Katedra martxan da

Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen campusean egin da katedraren aurkezpen ekitaldia. Katedraren zuzendari izango den Jose Antonio Mugikaren, Josu Ozaita antropologo eta Barandiaran Bekan sarituaren eta Miren Ayerdi arkeologoaren hitzaldiekin abiatu dute aurkezpena. Elkarlanaren fruitu da abiatu berri den Jose Migel Barandiaran Katedra: Jose Migel Barandiaran Fundazioak Eusko Ikaskuntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ataungo Udalarekin eta […]

Read More… from Jose Migel Barandiaran Katedra martxan da

Enkarni Genuak Manuel Lekuona 2022 saria jaso du Donostian

Euskal kulturari egindako ekarpena aitortzen duen sari-banaketan txotxongiloek, saridunarekin solasean, leku nabarmena hartu dute. Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoa txiki geratu da, Enkarni Genua antzerki-sortzaile eta idazleari Manuel Lekuona 2022 Saria emateko omenaldiarekin bat egin nahi izan duen jendea hartzeko. Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak adierazi duenez, lehen aldia da Manuel Lekuona saria sortzaile eszeniko batek […]

Read More… from Enkarni Genuak Manuel Lekuona 2022 saria jaso du Donostian

Ikastolek eta Euskaltzaindiak ‘Batasunaren bidean’ giza katea antolatu dute euskara batuari gorazarre egiteko, martxoaren 24an

Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten Ikastolak Herriari egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute. Martxoaren 24an, ostirala, Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, “euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko”. Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu […]

Read More… from Ikastolek eta Euskaltzaindiak ‘Batasunaren bidean’ giza katea antolatu dute euskara batuari gorazarre egiteko, martxoaren 24an

Zabalik da Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan parte hartzeko deialdia

Euskarazko antzerki proposamenak apirilaren 25era arte bidali ahal izango dira Azpeitiko udaletxeko harrerara, Kultura Bulegora edota modu elektronikoan. Izena ematerako orduan, antzerki obraren aurkezpena, sinopsia, fitxa teknikoa zein artistikoa eta material grafikoa aurkeztu beharko dira. 41. Euskal Antzerki Topaketak egingo dira aurtengo azaroan, Azpeitian eta bertan parte hartu nahi duten antzerki taldeek beren proiektuak aurkeztu […]

Read More… from Zabalik da Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan parte hartzeko deialdia