Aurtengo gonbidatuak Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko izango dira, besteak beste. Hilaren 25ean emango da ezagutzera nork irabazi duen IV. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra bitartean egingo da Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Amarako Kultur Etxean. Erakusketa bat ere paratuko dute azken […]
Kategoria: Gipuzkoa
‘20.000 erle espezie’ filmak emango dio hasiera Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari
Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 erle espezie (2023) filmak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, apirilaren 21ean. Zinemaldia apirilaren 28ra arte luzatuko da Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta baita hiriko beste agertoki batzuetan ere. Cocók zortzi urte ditu eta ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenarekin, ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor […]
Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an
Gartxot Unsainek Donostiako Dabadaban egingo du diskoaren aurkezpen kontzertua Jaiotz Osa dantzariarekin batera, martxoaren 17an bertan. Horrez gain, Odei rap abeslari urruñarrarekin partekatuko du oholtza. Martxoaren 17an iritsiko da denon belarrietara Ghau proiektuaren bigarren lana, Arin Nira izenpean. Artista donostiarrak barruan dugun ume galdu hori berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketa eragin nahi du disko berri honekin, […]
Read More… from Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an
Gipuzkoako bertso eskoletan ‘Gelatik Plazara’ egingo dute jauzi ikasleek
Gaur abiatuko da Gelatik Plazara sariketa, eta datozen asteetan zazpi saio egingo dira Gipuzkoako zazpi eskualdetan. Ekimena 14 urte baino gutxiago duten ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimen bat izango da. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean Gelatik Plazara ekimena antolatu du. Gelatik Plazara 14 urte baino gutxiago duten ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera […]
Read More… from Gipuzkoako bertso eskoletan ‘Gelatik Plazara’ egingo dute jauzi ikasleek
Donostiako San Telmo Museoak ‘90 berriak’ erakusketa aurkeztu du
1990eko hamarkadan lanean aritu ziren kolektibo artistikoetara hurbiltzen gaituen erakusketa zabaldu du Donostiako Museoak. Erakusketa ekainaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. 90 berriak izeneko erakusketa 80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da, “beren energiak konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta […]
Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘90 berriak’ erakusketa aurkeztu du
Jabier Muguruzak ‘Txitxarroa eta atuna’ diskoa plazaratu du
Musikari irundarrak haurrentzako sortutako seigarrena lana da honakoa. Kantuen hitzak Leire Bilbao idazlearenak dira eta ahotsetan Nieves Arilla du lagun Muguruzak. Donostiako Mamusic estudioan grabatu du diskoa, Mikel Azpiroz, Jean Marie Ecay eta Karlos Aranceguirekin batera. Jabier Muguruza musikari eta konpositore irundarrak haurrei zuzendutako Txitxarroa eta atuna izeneko diskoa kaleratu berri du, Leire Bilbao idazle […]
Read More… from Jabier Muguruzak ‘Txitxarroa eta atuna’ diskoa plazaratu du
Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du larunbatean, Donostian
Hitzaldia euskaraz izango da aldibereko gaztelaniazko itzulpenarekin. Gonbidapenak eskuragarri daude jada Tabakalerako webgunean. Larunbat honetan, martxoak 4, Irati filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du bere zuzendari Paul Urkijo Alijok, Donostiako Tabakalerako zine-aretoan. Pasa den ostiralean estreinatu zen pelikularen inguruko sekretuak kontatuko ditu zinemagile gasteiztarrak. Antolatzaileen arabera, “ez dira misterio gutxi izango, izan ere, Irati misterioz betetako mundua […]
Euskaltzaindiak Joan Arin Dorronsororen ‘Material toponímico’ bilduma digitalizatu du
Joxemartin Apalategi Begiristain ikerketa-bekaren eskutik, Arinek bildutako toponimia digitalizatu da, baita ortografia aldetik egokitu ere. Azken bi urteotan, Ataungo Udalak bidelagun izan du Euskaltzaindia euskara sustatzeko zereginean. Elkarlan hori 2021eko Joxemartin Apalategi Begiristain beka deritzonean gauzatu da. Ikerketa-bekaren babesean, Joan Arin Dorronsoro ataundarrak herrian egindako toponimia-bilketa aztertu eta digitalizatu da, baita ortografia egokitu ere, izenak […]
‘Iparraldea Bertan’ zikloaren 22. edizioa martxoaren 7tik 21era egingo da Donostian
Ziklo honen bidez, Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraiki nahi dituzte. Julen Achiary eta Maddi Oihenarten kontzertua martxoaren 7an izango da. Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak komikiaren aurkezpena, berriz, martxoaren 14an, eta amaitzeko, Maia Iribarne Olhagaray eta Paxkal Irigoyen Etxeberriren Bañolet filmaren proiekzioa martxoaren 21ean. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak […]
Read More… from ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren 22. edizioa martxoaren 7tik 21era egingo da Donostian
Martxoaren 10ean abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
Guztira 22 bertsolari arituko dira kantuan egingo diren lau kanporaketetan. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Gipuzkoako Eskolartekoaren XLIII. edizioa antolatu dute elkarlanean. Martxoaren 10ean emango diote hasiera txapelketari eta lau kanporaketa egingo dira. Azkenik, finala apirilaren 21ean izango da, Lasturren. Guztira 22 gaztek eman dute Eskolartekoan kantatzeko izena, beraz, saioak horrela osatu dira: Martxoaren […]
Read More… from Martxoaren 10ean abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
