Mikel Perez, Oihana Lujanbio, Fernando Oiartzun, Alex Artzelus, Odei Guirado, Ines Azkarate, Libe Miner, Garazi Irastorza, Igor Yugueros eta Irati Urreta izango dira parte-hartzaleak. Azaroaren 6an izango da Mintzola mintegia Donostian, hain zuzen, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Bertan aurkeztuko dira: batetik, aurtengo ikerketa-deialdietan saritutako gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak; bestetik, berriz, aurten saritutako ikerketa-lan monografikoen helburuak […]
Kategoria: Gipuzkoa
Iker Lauroba abeslariak ‘Bosgarren solairutik’ disko berria argitaratu du
Zazpi kanta berri, bi autobertsio eta pandemian grabatutako Luis Eduardo Aute musikariaren Ilunabarrak abestiaren moldaketa biltzen ditu lanak. Musikariak gertatu denari eta bizitza aurrerantzean izan daitekeenari buruz kantatzen du. Iker Laurobak estudioko bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu du 50 urte betetzen dituen egunean bertan, “ospatzeko beste ezer ez duen urriaren 12an”, hain zuzen. “Bosgarren solairutik” sortutako […]
Read More… from Iker Lauroba abeslariak ‘Bosgarren solairutik’ disko berria argitaratu du
[Bideoa] Eider Rodriguezek ‘Dena zulo bera zen’ bosgarren ipuin liburua plazaratu du Susa Argitaletxearen eskutik
Eider Rodriguez idazleak dozena erdi narrazio bildu ditu Dena zulo bera zen ipuin liburuan. Denak mundu eta atmosfera propioarekin. […]
[BIDEOA] Nisa Goiburu artistak ‘Latires’ eta ‘Genesis’ erakusketak ireki ditu Donostian
Ordiziarrak mende erdia darama artearen munduan lanean. Ibilbide zabal eta eklektiko hori erakusteko asmoz, Cristina Enea Fundazioak eta Sakana arte galeriak erakusketa bana ireki dute Donostian. Goibururen lana naturarekin, geometriarekin eta memoriarekin lotuta dago. Nisa Goiburu (Ordizia, 1946) XX. eta XXI. mendeotan mundu osoan zehar erakusketak egiten aritu da eta mende erdia baino gehiago darama […]
Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin
Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak: trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak. Nobedadeen artean, pertsona gorrentzat egokitutako dokumental bat proiektatuko da, zeinu hizkuntzan. Hariak zinema jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu du Hernaniko Udalak munduko egoerak ezagutarazi eta gugan duten eraginaz hausnartzeko asmoz. Azaroaren 6tik 16ra bitartean izango da zinemaldia eta dokumental emanaldiak eta haien inguruko […]
Read More… from Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin
Gorka Erostarbek ‘Auzokinak’ poema liburua plazaratu du
Idazleak azaldu du Auzokinak ariketatxo poetiko bat izan dela, “ariketa hori etxetik irten, igogailua hartu, atarira jaitsi eta auzoaren parez pare jartzea izan da, begirada poetiko batetik”. Gorka Erostarbe kazetari eta idazleak Auzokinak poema liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Auzoaz dihardu egilearen lehen poemategi honek eta bizitza puskaz osaturiko auzoaren begirada poetiko bat eskaintzen dio […]
Read More… from Gorka Erostarbek ‘Auzokinak’ poema liburua plazaratu du
Jokin Zaitegiren dokumentu-bilduma sarean da
Haren artxiboa hiru ataletan banatzen da: Gutuneria da lehena, orduko euskal idazle ia guztien gutunak aurki daitezke; Euzko Gogoa aldizkarian argitaratutako artikuluen jatorrizko bertsioak eta bestelako materialak; eta Zaitegiren beraren lanen jatorrizko bertsioak. Euskaltzaindiak Jokin Zaitegi euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaizaren (1906-1979) dokumentu-bilduma sarean jarri du. Zaitegik modu askotara sinatu zituen bere lanak: Udalaizpe, […]
Read More… from Jokin Zaitegiren dokumentu-bilduma sarean da
Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da
Hautagaitza aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da, 14:00etan. Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa abiatu dute, bederatzigarren urtez, dramaturgo berriei eta beste diziplina batzuetakoei antzerki-mundurako sarbidea errazteko. DSS2016k bultzatu zuen programa hau, haren ondarearen zati bat da, eta sortzaileen eta dramaturgoen sare bat sortzea du helburu, ohiko […]
Read More… from Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da
Euskal zinemagileek Tabakalerako ‘Kontatutako zinea’ zikloan azalduko dute beren sortze-prozesua
Donostiako Tabakaleraren Kontatutako Zinea zikloak euskal zinemagileen sortze-prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du udazken honetan; zinemagileen filmak Donostiako Zinemaldian sarituak edo hautatuak izan dira. Datozen asteetan, zuzendari ezagunek beren filmen inguruko esperientziak eta gogoetak azalduko dituzte, hala orain zinema-aretoetan ikus daitezkeen euskal zinema garaikidearen sortze-prozesuak ikusleei hurbiltzeko. Kontatutako zinea zikloa urriaren 9an abiatuko da, Sara […]
[BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du
Lourdes Oñederra idazleak Azken batean hirugarren eleberria plazaratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, Elisa eta Elixabete ama-alabak dira protagonista nagusiak eta bien arteko harremana jorratzen da. Horretaz gain, identitateaz, denboraren joanaz eta duintasunaren aldeko borrokaz egiten du gogoeta eleberriak. Protagonistek iraganeko oroitzapen eta zaurien artean, elkarrenganako harreman konplexua eta familiako sekretu mingarriren baten itzala kudeatzen dituzte. Galdutako […]
Read More… from [BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du
