Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da

Lehenengo emanaldia bihar izango da, Juan Luis Zabala poetaren eskutik. Bertan izango dira ere Alexander Gurrutxaga eta June Agirre gitarrista. Hilaren 24an, berriz, Ardo izeneko errezital musikatua izango da. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak abiatuko ditu hil honetan. Jon Obesok, Jose Luis Padronenek eta Musikenek koordinatzen duten ekimen honek bi topaketa hartuko […]

Read More… from Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da

Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria

Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana eskaini dioten bergarar zein Bergaraz gaindiko herritarrak omentzea du helburu sari honek. Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria. Halaxe jakinarazi dute Bergarako alkate Gorka Artola Alberdik eta Olaso Dorrea Fundazioko presidente Iratxe Esnaola Arribillagak egindako prentsaurrekoan. 2021. urtean Olaso Dorrea Fundazioak […]

Read More… from Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria

Xabier Unanuek eta Patxi Goikoleak urteetan osatutako bertso gordailuaren dohaintza egin diote Xenpelar Dokumentazio Zentroari

Unanuek Zestoan 30 urteetan izandako bertso ekitaldien grabazioak utzi ditu dokumentazio zentroaren eskutan. Goikolearen funtsak, berriz, Leintz bailaran 1970 eta 1980ko hamarkadetan izandako bertso saioen grabazioak biltzen ditu batez ere. Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, balio handiko bi dohaintza jaso ditu azken asteetan Xenpelar Dokumentazio Zentroak”. “Xabier Unanue bertsozale zestoarrak otsailaren 9an eraman zuen Villabonako Subijana […]

Read More… from Xabier Unanuek eta Patxi Goikoleak urteetan osatutako bertso gordailuaren dohaintza egin diote Xenpelar Dokumentazio Zentroari

Gaur abiatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Tragedia, komedia, keinu antzerkia, dantza eta zirkua, besteak beste, izango dira martxoaren 31ra arte. Lagun beltz asko, Hobe ixilik eta El nadador de aguas abiertas dira taularatuko diren obretako batzuk. Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa gaur hasi eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Hiru urteko ziurgabetasunaren ondoren, edukiera murriztuta eta etenda, Jardunaldiek bere betiko formatua […]

Read More… from Gaur abiatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko gazte epaimahaian eta eskola saioetan izena emateko epea zabalik da

Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera dira aurten ikastetxeei eskainitako film luzeak. Edizio honetan gainera, saio presentzialak programatuko dira adin guztietako pelikulentzat. Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Hala, Aurten, giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko gazte epaimahaian eta eskola saioetan izena emateko epea zabalik da

Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte

Muralaren kontserbazio lanak, bi erakusketa, Hormaren Mintzoa ekimena eta jaialdi herrikoia izango dira Usurbilen. 50 urte dira igaro dira Jose Luis Zumetak Usurbilgo murala margotu zuenetik. Efemeride berezi hori baliatuko dute Usurbilgo Udalak eta Zumeta Arte Estudioak, elkarlanean, muralaren inguruan zenbait ekimen abiarazteko. Horma-irudiaren kontserbaziorako lanak hasita daude jada eta muralaren aurrean aurkeztu dituzte aurten […]

Read More… from Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte

Tokiko talentu artistikoa bultzatzeko asmoz, ‘Batzuk’ erakusketa ireki du Donostiako Tabakalerak

Erakusketa apirilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da Lau Pareta aretoan, asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Donostiako Tabakalera zentroak Mar de Dios artista bilbotarrak egindako zeramikazko eskulturak biltzen dituen Batzuk izeneko erakusketa zabaldu du. Ane Lekuona ikerlari hondarribiarra da Lau Pareta aretoan kokatzen den erakusketaren komisarioa, eta elkarrekin solasean ari diren objektuak biltzen […]

Read More… from Tokiko talentu artistikoa bultzatzeko asmoz, ‘Batzuk’ erakusketa ireki du Donostiako Tabakalerak

Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Musikariak aurten kaleratuko du bere lehen diskoa. Bideoklipak Huhezinemako euskarazko bideoklip onenaren saria eskuratu zuen joan den urtarrilean. Askok Esne beltza taldearen Gogoak abestirako egindako kolaborazioagatik ezagutuko dute Flavio Banterla. Musikari italiarra Erasmus beka batekin iritsi zen Donostiara. Hutsetik hasi eta Euskal Herrian bizitzen geratzea erabaki zuen. Orain, aurten kaleratuko duen bere lehen diskoaren aurrerapen […]

Read More… from Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Prestakuntzako programa bat eta entseatzeko espazioak izango dira Katapulta Tour Gipuzkoaren berritasun nagusiak

Aurtengo edizioan hamar izango dira parte hartuko duten artistak, horietako zortzik musika atalean: Amaterra, Bamms, Ithaka, Muzak, Nakar, Olana Liss, Ramada Inn eta Siglas. Barrexerkak eta Iago Magoak, berriz, arte eszenikoetan hartuko dute parte. Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendariak aurkeztu ditu gaur goizean Katapulta Tour Gipuzkoa programaren VIII. edizioaren berritasunak. Ekimenaren asmoa da […]

Read More… from Prestakuntzako programa bat eta entseatzeko espazioak izango dira Katapulta Tour Gipuzkoaren berritasun nagusiak

Aranzadik eta San Telmok Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte

Jardunaldiak otsailaren 7tik 10era bitartean izango dira, guztiak Donostiako museoko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako San Telmo Museoak Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte. Pieza epigrafiko honen aurkikuntza 2022ko munduko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenen zerrendan sartu da. Beraz, San Telmok eta […]

Read More… from Aranzadik eta San Telmok Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte