Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostian

“Frantziako zinema beltza” izango da aurtengo egitarauaren protagonista. Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostiako Tabakalera zentroan. Oraingoan Estatu frantseseko zinema beltzari, polar deituari, eskainia. Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute, Tabakalera eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianaren lankidetzarekin, eta 2023ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko […]

Read More… from Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostian

Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu

Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere kanturik dantzagarriena argitaratu du. Singlea, Barbara Fernandezek zuzendutako bideoklip ikusgarri batekin dator. Sara Azurza donostiarrak bere album berriaren bigarren aurrerapena argitaratu du gaur. Diskoari izena ematen dion abestia da Hemen berriro, eta, aldi berean, ezberdina eta dantzagarriena, poparen eta elektronikaren artean mugitzen baita. Abestia, gainera, Zea Mays eta […]

Read More… from Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu

Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu

Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman nahi izan dio: “Gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da”, adierazi dute taldekideek. Moldaketa batekin dator Delirium Tremens taldea: Mundu zoragarria. Louis Armstrong-ek 1967an aurkeztu zuen What A Wonderful World klasikoa, Joey Ramonek hartu eta 2002an bertsio bat egin zuen. […]

Read More… from Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea zabalik da

Urtarrilaren 30era arte egongo da Eskolartekoan parte hartzeko izena emateko epea zabalik. 2023koa XLIII. edizioa izango du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak eta azken urteetan bezala Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlana izango da. Aurtengo edizioak ere bi zati izango ditu: idatzizkoa eta bat-batekoa. Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta berriz ere aurrez aurreko formatua izango […]

Read More… from Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea zabalik da

Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia Ordizian eta Beasainen

Beasaingo Usurbe Antzokian abiatuko da 2023ko Antzerki Garaia. Lehen emanaldia Txalo produkzioak konpainiaren eskutik etorriko da Sagastitarrak obrarekin. Urte berriarekin batera, Ordiziako Herri Antzokiak eta Beasaingo Usurbe antzokiak euren ateak zabalduko dizkie Antzerki Garaia programazioari. Ekimenak 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerki-denboralditxoaren hogeita bederatzigarren edizioa izango da. Antolatzaileen arabera, “aurtengo […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia Ordizian eta Beasainen

EZAEren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema-aretoak indarra berreskuratzen hasi dira

Elkarteak nabarmendu du baita ere, diru-sarreren % 40 eta publikoaren % 43 galdu dutela 2019 urtearekin alderatuta. 2022ko azken hilabeteetako datuak kontutan hartuz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema-areto pribatuak indarra berreskuratzen hasi direla adierazi du EZAE elkarteak. Hala ere, pandemiaren aurreko urtea erreferentziatzat hartuta, “diru-sarreren % 40 eta publikoaren % 43 galdu dituzte 2019arekin alderatuta”, […]

Read More… from EZAEren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema-aretoak indarra berreskuratzen hasi dira

Desinformazioa ardatz Donostiako dFeria azokan

Donostiako arte eszenikoen jaialdiaren 29 edizioa martxoaren 13tik 16ra egingo dute, hiriko bost espaziotan zabalduko diren agertokietan. Albiste faltsuak izango dira aurtengo dFeriaren ardatza. Antolatzaileen esanetan, “antzerkiari beti aitortu zaio gizartea eraldatzeko eta espiritu kritikoa lantzeko tresna ona dela. Kasu honetan, dFeriak gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fake news-ak leitmotivtzat hartuta. Zurrumurruak, gezurrak, […]

Read More… from Desinformazioa ardatz Donostiako dFeria azokan

Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria

Munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duten lanagatik jasoko du saria elkarteak. Euskararen esperientziatik abiatzen dira kooperazio lan horiek egiteko eta gaur egun mundu mailako hamaika hizkuntza komunitaterekin egiten dute lan. Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duen lanagatik. Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Eider Mendozak abenduaren 10ean jakinarazi […]

Read More… from Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria

Azpeitian egingo den Bertso Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Urtarrilaren 28an egingo den jaialdi honetan bertso bazkariak izango dira herriko hainbat elkartetan eta afaria ere bai gaueko saioaren aurretik. Txartel guztiak www.bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte eskuragai.  Bertsozale Elkartea urteko bertso hitzordurako prestatzen hasia da. Gaur jarri dituzte salgai Bertso Eguneko bazkarietarako eta afari eta afalosteko saiorako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian. Elkarteak azaroan iragarri zuen bezala, […]

Read More… from Azpeitian egingo den Bertso Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Jon Maiak Azpeitira etorritako migranteen gaineko estereotipoak eta aurreiritziak desmuntatzera datorren dokumentala ondu du

Kastellanuek Francoren diktadura garaian, batez ere 50 eta 60. hamarkadetan, bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Azpeitiko Udalaren ustez, “hamarkada asko eta euri asko egin du Espainiatik, Extremaduratik, Errebalera lehen migrante haiek iritsi zirenetik. Baina atzera begiratu, memoria, aitortza eta bizitakoa plazaratzeko momentua da. 50. eta 60. hamarkadetan, […]

Read More… from Jon Maiak Azpeitira etorritako migranteen gaineko estereotipoak eta aurreiritziak desmuntatzera datorren dokumentala ondu du