Arrastoa uztera datorren Feministaldia antolatu dute abenduaren 3ra arte, Donostian

Aurten ere, askotariko jarduerak biltzen dituen egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta arteko diziplinek leku garrantzitsua izango dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak, sung poetry emanaldiak, eta abar. Hamazazpigarren aldiz, kultura feministari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izango da Feministaldia. Azken urteetako bideari jarraituz, Donostiako Tabakalera izango du etxe kultura feminista jaialdiak, azaroaren 30etik abenduaren 3ra. […]

Read More… from Arrastoa uztera datorren Feministaldia antolatu dute abenduaren 3ra arte, Donostian

[BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

Pozaren erdia du izenburu lan berriak eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Pandemia garaiko kontua izan zela dio idazleak, “ziurgabetasun garai horretan errimak eta neurri zehatz bat izateak lagunduko zuelakoan edo auskalo zergatik, baina sonetoak idazten hasi nintzen eta zerbait adiktiboa dute. Sonetoek txokora eramaten zaituzte […]

Read More… from [BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

Ricardo Ugarte, Julia Otxoa eta Urko Ugarteren obrak Donostian ikusgai

Erakusketa 2023ko otsailaren 18ra arte izango da ikusgai Okendo Kultur Etxean. Donostiako Okendo Kultur Etxeak artea, adiskidetasuna eta ahaidetasuna uztartzen dituen erakusketa ireki du. Hiru egile bat etorrita Artearen ulerkeran: Ricardo Ugarte (Pasai San Pedro, 1942), Julia Otxoa (Donostia, 1953) eta Urko Ugarte (Oiartzun, 1977). Erakusketan Ricardo Ugarteren eskulturak eta obra grafikoko pintzelkada batzuk daude; Julia Otxoaren […]

Read More… from Ricardo Ugarte, Julia Otxoa eta Urko Ugarteren obrak Donostian ikusgai

Kimia Kamvari artistaren ‘Alef ‘erakusketa paratu dute Donostiako San Telmo Museoan

Erakusketa museoko Laborategia aretoan ikusgai izango da otsailaren 5era arte doako sarrerarekin Kimia Kamvari (Kolonia, 1986) da aurten Artea abian proiektuan parte hartzen ari den artista, aurreko bi edizioetan Nagore Amenabarrok eta Oier Iruretagoienak bere lanak aurkeztu ondoren. 2019 urtean sinatu zuten Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak bi erakundeen arteko elkarlana estutzeko akordioa, eta […]

Read More… from Kimia Kamvari artistaren ‘Alef ‘erakusketa paratu dute Donostiako San Telmo Museoan

Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak egingo dituzte azaroaren 24an eta 25ean; Donostian

Hausnartuko diren gaien artean daude: musika- sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura, gune seguruak… Musika Bulegoak LGTBIQ+ kolektiboak musikaren sektorean duen egoerari buruzko topaketak antolatu ditu azaroaren 24an eta 25ean, Donostian. Hauetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko alderdiak landuko direla azaldu dute […]

Read More… from Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak egingo dituzte azaroaren 24an eta 25ean; Donostian

Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostiako Zinemaldiak Katixa Agirreren ‘Zinema festa bat da’ liburua plazaratu dute

Nosferatu Bildumaren X. zenbakia da honakoa. Katixa Agirre idazleak Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean liburua aurkeztuko du Tabakaleran, Literaktum jaialdiaren barruan. Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak euskaraz argitaratu dute Nosferatu Bildumaren X. zenbakia da honakoa. Lana Zinemaldia 70 zikloarekin batera kaleratu da. Zikloa, joan den urtarriletik abendura arte, Donostia Zinemaldiaren 70 […]

Read More… from Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostiako Zinemaldiak Katixa Agirreren ‘Zinema festa bat da’ liburua plazaratu dute

Azpeitian egingo dute 2023ko Bertso Eguna

Urtarrilaren 28an izango da. Pandemia aurretik izan ohi zen bezala, egun osoko plana antolatuko dute. Aurrerago emango da eguerdiko bertso saioen eta afalosteko ekitaldiaren berri xehatua, baita bertsolarien izenak ere. Halaber, urtea bukatu aurretik jarriko dira Bertso Eguneko saio hauetarako txartelak salgai. Bertsolari Txapelketa Nagusian bete-betean sartuta dagoen arren, Bertsozale Elkarteak urte hasierako ohiko hitzordua […]

Read More… from Azpeitian egingo dute 2023ko Bertso Eguna

Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak bistaratzeko eta erresilientzia adibideak ezagutarazteko erakusketa paratu dute Donostian

Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak jendaurrean aurkeztuko dute proiektua. Literaktum Jaialdiaren baitan izango da hitzaldia azaroaren 23ko 19:00etan Okendo Kultur Etxeko eraikin historikoan. Lumineszenteak. Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait liburu eta erakusketa homonimoak diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak biltzen ditu. Donostiako Okendo […]

Read More… from Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak bistaratzeko eta erresilientzia adibideak ezagutarazteko erakusketa paratu dute Donostian

HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jartzen duen azoka prest da

Hernani Euskal Herriko komikilarien eta komikizaleen topagunea izango da ostiralean eta larunbatean, hilak 18 eta 19. Azokaren kartelaren diseinua Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile eta marrazkilari hernaniarrak egin du. Hernaniko Atsegindegi plaza izango da euskarazko komikigintzak azken hilabeteetan eman dituen lan esanguratsuenen erakusleihoa. Antolatzaileek adierazi dutenez, “labetik atera berriak diren sormen lanak ikusi, gozatu eta erosi […]

Read More… from HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jartzen duen azoka prest da

‘Women are Beautiful’, Garry Winogranden argazkiak San Telmo Museoan ikusgai

Erakusketa 2023ko urtarrilaren 29ra arte bisitatu ahal izango da.  XX. mendeko Ipar Amerikako argazkigintzan berritzaile handienetako bat da Garry Winogrand. Argazkigintzak errealitatea zuzenean hartzen zuen garaian, Winogrand amerikar estilo berriaren ordezkarietako bat izan zen, eta bide berriak ireki zituen Street Photography izenekoan. Bere lanak inork ez bezala azaltzen jakin zuen 60ko eta 70eko hamarkadetako emakume […]

Read More… from ‘Women are Beautiful’, Garry Winogranden argazkiak San Telmo Museoan ikusgai