Jon Maiak kontzertu berezi eta solidario bat eskainiko du hainbat gonbidaturekin, Donostian

Emanaldia abenduaren 28an izango da eta etorkinei babesa ematen dion Irungo Harrera Sarea eta Donostiako kaleetan lo egiten duen jendeari afariak ematen dizkion Kaleko Afari Solidarioak taldea izango ditu bidelagun Maiak, kontzertuko irabazien zati bat haientzat izango delarik.  Ia urtebete igaro da Jon Maia bertsolari eta idazleak Kantu bat gara izeneko disko-liburua aurkeztu zuenetik eta […]

Read More… from Jon Maiak kontzertu berezi eta solidario bat eskainiko du hainbat gonbidaturekin, Donostian

‘Gezi beltzak 2: espedizioa’ sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Oiartzunen

Oraingoan literatura eta idazketa izango dira ardatzak. Lekuak mugatuak izango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko urriaren 28ra arte egongo da aukera ehuntze@gmail.com helbidera idatzita. Aurten ere Gezi beltzak sormenezko idazketa tailerra antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan, Gezi beltzak 2: espedizioa izenpean. Azaldu dutenez, “Ehuntze espazioko proiektuetan sormenaren munduan murgiltzeko […]

Read More… from ‘Gezi beltzak 2: espedizioa’ sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Oiartzunen

‘Zinemagileen elkarrizketa’ ikastaroaren bigarren edizioan aurkeztu dute

Esti Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernandez Iriarteren elkarrizketa izango da zikloa irekiko duena azaroaren 3an. Azkena, berriz, maiatzaren amaieran izango da Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileen eskutik. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Zinemagileen elkarrizketa ikastaroaren bigarren edizioa egingo da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Zinema-ikasleei eta zinemazaleei zuzenduta dago, eta zinemako profesionalek […]

Read More… from ‘Zinemagileen elkarrizketa’ ikastaroaren bigarren edizioan aurkeztu dute

Azaroaren 1ean abiatuko dira Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Herriye antzezlana eta herritarrak protagonista izango dituzte aurtengo topaketek. Azaroaren 1ean abiatuko da Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 40. edizioa. Urteurren borobil horretarako egitarau oparoa eta beste hainbat berrikuntza prestatu ditu Udalak, Kulturaz kooperatiba bidelagun duela. Indarberrituta eta garaira egokitzeko apustu sendoa egin da aurtengoan. Azken urteotako itxura aldaketari, sarerako saltoa gaineratu behar zaio aurtengoan. Hala, […]

Read More… from Azaroaren 1ean abiatuko dira Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Poetika 2022 zikloak aurrera jarraituko du udazken honetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Bernardo Atxaga eta Carlos Aurtenetxe idazleak izango dira poesiari buruzko jardunaldi hauetako protagonistak, bai eta Txori Kantazaleren errezitaldia ere, Xabier Leteren urratsei jarraituz. Urteko azken hiruhilekoan ere aurrera jarraituko du Poetika zikloak, Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak, Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinazioarekin eta Musikeneren laguntzarekin. Hiru errezitaldien aurretik, baina, adituen […]

Read More… from Poetika 2022 zikloak aurrera jarraituko du udazken honetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Kanta honen hitzek epaitzen ez duen barne begirada batetik abiatuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bideaz eta ostekoaz hitz egiten dute. Hausnarketa horretan taldearen lagun berri bilakatu den Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko izan dute ondoan gaiari gordintasun handiagoa emateko. Kokein taldeak abesti eta bideoklip berria aurkeztu ditu ‘Ispiluari Begiratzean izenpean. Boskote eibartarrak […]

Read More… from Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik da

Debagoieneko Antzerki Plataformak Karoi jaialdiaren 1. edizioa aurkeztu du

Urriaren 23tik azaroaren 26ra bitartean izango da eta Antzuola izango da egoitza nagusia. Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) Karoi Debagoieneko Antzerki Jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu du. Urriaren 23tik azaroaren 26ra izango da eta Antzuola izango da egoitza nagusia. Antzerki Plataformak azaldu duenez, “jaialdiarekin gure bailaran eraldaketa eragin nahi dugu, Debagoiena antzerkiz ongarritu, kultura kontserbatu eta gure […]

Read More… from Debagoieneko Antzerki Plataformak Karoi jaialdiaren 1. edizioa aurkeztu du

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka abian da

Proiektuak abenduaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XVII. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak […]

Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka abian da

San Telmo Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin

Jarduera ezberdinak programatu ditu eta bere liburutegiko ordutegia luzatuko du. Urriaren 14an, Argazki-liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, Anna Atkinsek 1843an argitaratutako Photographs of British Algae: Cyanotype impressions lanaren oroimenez. Ospakizunarekin bat egiteko, Donostiako San Telmo Museoak hainbat jarduera programatu ditu bere argazki-liburu bildumaren inguruan. Gainera, urriaren 4tik aurrera, liburutegiaren ordutegia luzatuko da, ostegunetan 16:00etatik 20:00etara […]

Read More… from San Telmo Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin