Abesbatzen astea izango da urriaren 25tik azaroaren 4ra Donostian

Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaet eta Amara auzoetan. Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen astea 2022 antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Hala, urriaren 25tik azaroaren 4ra bitartean, bost emanaldi eskainiko dira, doan, Donostiako Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amara auzoetan. Ekimenak donostiarren arten musika korala […]

Read More… from Abesbatzen astea izango da urriaren 25tik azaroaren 4ra Donostian

Esti Markez abeslariak ‘Hitzekin jolasean’ bakarkako lehen diskoa kaleratu du

Pop-rock musika eta kantariaren estilo pertsonala uztartzen dira lehen lan honetan. Aurkezpen kontzertua azaroaren 19an izango da bere jaioterrian, Aian. Hitzekin jolasean du izena Esti Markez abeslariak aurkeztu berri duen diskoa. Lan honekin Aiako abeslari gazteak bere bakarkako ibilbideari ekin dio, 2020ko udazkenean Mikel Markez aitarekin batera Azal berritzen izeneko lana kaleratu ondoren. Disko berrian […]

Read More… from Esti Markez abeslariak ‘Hitzekin jolasean’ bakarkako lehen diskoa kaleratu du

Kontadoresek eta San Telmo Museoak gazteei zuzendutako argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu dute, Donostian

Galderak izango dira lantegiaren abiapuntua, “galderak elkar komunikatzeko eta sortzeko ezinbesteko tresna gisa”. Elkarrekin ariketa ezberdinak egingo dituzte, besteak beste 24 orduko argazki liburura edo Irudien batzarra izenekoak. Izena emateko epea irekita dago jada www.kontadores.eus webgunean. Gazteentzako Kontadores zentroak eta San Telmo Museoak elkarlanean 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu […]

Read More… from Kontadoresek eta San Telmo Museoak gazteei zuzendutako argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu dute, Donostian

Nomofobikak konpainiaren ‘Kris eta Krash ileapaindegia’ obrak irabazi du Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren saria

Ion Martinez Esnaola, Txiki-ren Diskoberri Txanel: euskaldunon jatorria proiektua ere finalista izan da. Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2022/23ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programak badu dagoeneko irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak Nomofobikak konpainiaren Kris eta Krash ile-apaindegia antzezlana aukeratu du. Finalista izan den beste obra Txiki komikoaren proiektu berria da, Diskoberri Txanel: euskaldunon […]

Read More… from Nomofobikak konpainiaren ‘Kris eta Krash ileapaindegia’ obrak irabazi du Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren saria

Dantzan bilaka programa asteburu honetan abiatuko da Donostian

Tabakalera zentroak jasoko du hamaseigarren edizioa. Bertan lan koreografikoak ikusteko aukera egongo da zenbait formatutan. Dantzan bilaka programaren hamaseigarren edizio honetan zazpi parte-hartzaile hautatu dituzte eta urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte asteburuan, hilak 7, 8 eta 9, Donostiako Tabakalera zentroan: Leire Amonarriz (Hizki-dantza), Iratxe Bilbao (Mientras mea guante el aire), Amaia Cabero-Saizar […]

Read More… from Dantzan bilaka programa asteburu honetan abiatuko da Donostian

Argiartean asteburu honetan itzuliko da Donostiara

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategian eta Iesuren elizan. Loiola Erriberako erakustaldi esperimentala gauez izango da ostiraletik igandera, 20:00etatik aurrera. Donostia Kulturaren plataforma bat da Argiartean, argi-artearen esparruko sorkuntzarako eta hainbat diziplinatako artistek lan esperimentalak abian jartzea eta erakustea da bere asmoa. 2019ko Olatu Talkan izan zuen sorrera ekimenak. Light […]

Read More… from Argiartean asteburu honetan itzuliko da Donostiara

Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

Saiakera honetan bere betiko hainbat gai ageri dira: herria eta hizkuntza (bien galerak sortzen dion mina), idazlearen ofizioa, gizakion arteko harremanak, bere beldurrak eta ametsak, fedea, Jainkoa, eliza baina baita espiritualitatea ere. Heriotzaz ere ari da baina aurreko bi saiakeretan aritu zen moduan, ez gehiago. Ganorexia du izenburu Iñaki Segurolak hil aurretik idatzita utzi zuen […]

Read More… from Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

‘Sastraka’ erakusketa Donostian ikusgai

Azaroaren 18ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa eta hiru solasaldi antolatu dira. Ostiralean izan zen lehena Pello Lizarralde, Juan Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo artistekin. Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, […]

Read More… from ‘Sastraka’ erakusketa Donostian ikusgai

Donostiako San Telmo Museoak 120 urte beteko ditu urriaren 5ean

1902ko urriaren 5ean, Museo Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa inauguratu zen Donostian, gaur egun San Telmo Museoa dena. Efemeride hau ospatzeko, urrian zehar luzatuko diren hainbat ekintza antolatu ditu museoak. Urriaren 4an hasiko da San Telmo Museoaren 120. urtemugaren ospakizunekin, bazkideei, patronoei eta gaur museoa osatzen duten pertsonei zuzendutako ekitaldi batekin. 5a, asteazkena, duela 120 urte […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak 120 urte beteko ditu urriaren 5ean

‘(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin’ jardunaldiak antolatu dituzte azaroan, Tabakaleran

Eztabaida feministarako gune eroso eta segurua sortzea da helburua, eta etorkizunerako estrategia feministak identifikatzea. Datorren azaroaren 11n eta 12an (Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin Elkarteak, Donostiako Tabakaleran. Azaldu dutenez, “ gure buruari atxiki diogun helburuarekin antolatu ditugu jardunaldiak: Euskal Herria feminista bilakatzea, eta burujabetza prozesuan sakontzea. Horregatik, uste dugu ezinbestean […]

Read More… from ‘(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin’ jardunaldiak antolatu dituzte azaroan, Tabakaleran