Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Azokaren bidez, euskarazko liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da, Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman euskal kultura sustatuz eta indartuz. Hori horrela, azokan euskarazko liburuak soilik egongo dira salgai.  Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko II. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz […]

Read More… from Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak martxan dira

Proiektuaren xedea da euskarazko haur-literaturan ezinbestekotzat ditugun obrak eskoletara eramatea, hala argitalpen berrienak nola unibertsalak. Ikasleek liburuak esku artean hartu eta irakurri, eta irakurtzean ongi pasatzea da asmoa. Ikasturte berriarekin batera, Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak proiektuak martxan jarri ditu Galtzagorri Elkarteak. Aurten prestatu dituzten liburu-kutxak Gipuzkoako 33 eta Bizkaiko 25 eskola txikietara eramango dituztela adierazi […]

Read More… from Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak martxan dira

‘Kontakizun berriak museoetan’ izango dira hizpide Donostiako San Telmo Museoan

Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, eta urriaren 1ean amaituko da Legazpiko Burdinaren Haranera eta Arantzazuko Santutegira bisitekin. Museologiaren III. Topaketak museoen arloko profesionalak bilduko ditu Donostian, erakunde horien kontatzeko modu berriak eztabaidatu eta sakontzeko. Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, […]

Read More… from ‘Kontakizun berriak museoetan’ izango dira hizpide Donostiako San Telmo Museoan

Donostia Apainek margolan berriak egiten jarraituko du

Loiolako eta Altzako aurreko edizioetan bezala, hiriko artisten margolanak Urumea ibaiaren ertzetara itzuliko dira. Donostia Kulturaren kultur etxe sarearen ekimena da Donostia Apain, eta artearen bidez hiriko auzoen garrantzia ikusarazten laguntzea du helburu. Hala, azken urteotan artista muralisten topaketak Loiolan (2019) eta Altzan (2021) antolatu dira. Herritarren partaidetzarako Olatu Talka jaialdiaren azken edizioaren baitan abiatutako […]

Read More… from Donostia Apainek margolan berriak egiten jarraituko du

Kepa Junkerak irailaren 21ean jasoko du 2020ko Adarra saria

Bilboko musikariari buruzko Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik, 70. Donostiako Zinemaldiaren EITB Galan emango diote saria. Kepa Junkera (Bilbo, 1965) musikariak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean. 70. Donostiako Zinemaldiaren EITB Galaren baitan, musikari bilbotarrari buruz Fermin Aiok zuzendu duen Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik izango da sari banaketa; artistaren osasun arrazoiak […]

Read More… from Kepa Junkerak irailaren 21ean jasoko du 2020ko Adarra saria

Larrotxene Bideoren 2021-2022 ikasturteko ekoizpenak proiektatuko dira Zinemaldian

Bestelako Jarduerak sailaren barruan eskainiko dira film labur hauek Trueba zinema aretoetan, irailaren 22an, arratsaldeko 19:00etan. Donostia Kulturako Larrotxene Kultur Etxeak eta Zinemaldiak elkarlanean, Larrotxene Bideon egiten diren lanak eskainiko dituzte aurten ere. Proiektu horiek Bideoaldia izeneko programa batean jasotzen dira. Egitasmoak, batetik, Larrotxene Bideo ikastaroetako ikasleek egindako lanak biltzen ditu, eta, bestetik, Donostia Kulturako […]

Read More… from Larrotxene Bideoren 2021-2022 ikasturteko ekoizpenak proiektatuko dira Zinemaldian

Irubideko hobi komuna memoria-gune bilakatu dute

Jose Heredero eta Juan Antonio Irulegi 1936. urtean bertan fusilatu zituztela zantzu handiak ditu elkarteak. Horiez gain, gaur-gaurkoz ezezagun diren gainerako hildakoak ere omendu dira ekitaldian, tropa faxistak Usurbilen sartu ziren 86. urteurrenean, hain justu. Irubide inguruko hobi komuna memoria-gune bilakatu dute, tropa kolpistak Usurbilen sartu ziren 86. urteurrenarekin bat eginez, hain justu. Usurbil 1936 […]

Read More… from Irubideko hobi komuna memoria-gune bilakatu dute

Trikiti doinu tradizionala eta elektronika uztartu ditu Neomak taldeak estreinako diskoan

Ilargi berriak izeneko lana ontzerako orduan, hainbat lagun izan dituzte ondoan: Oihana eta Haizea Arana ahizpek XXI. Mendekua kantuaren hitzak idatzi dituzte eta Pello Heriz gitarra jotzaileak Hego Haizea abestian parte hartu du. Neoma hitzak Ilargi berriak esan nahi du grezieraz eta horixe da Eneritz Aulestiak, Alaitz Eskuderok, Leire Etxezarretak, Irati Gutierrezek, Maria Laska, Amets […]

Read More… from Trikiti doinu tradizionala eta elektronika uztartu ditu Neomak taldeak estreinako diskoan

Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat artista gaztek heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dute

‘Heriotza, duin eta ilustratua erakusketa’ urriaren 11ra arte egongo da ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean. Bisita gidatuak, antzelanak, tailerrak eta hainbat aurkezpen eskainiko dira erakusketarekin bat eginez. Nahiz eta heriotza guztiak ez diren berdinak, herioak izaki oro berdintzen du. Era berean, duin hiltzekoa, desio berdintzailea dela ematen du. Hala ere, desioak errealak ez direnez, bizitzak […]

Read More… from Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat artista gaztek heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dute

Ostegunean abiatuko da 9+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Proiekzio guztiak “mimo handiz” prestatu dituzten arren, antolakuntzak bi film nabarmendu ditu aurtengo edizioan: Pablo Gonzalez kazetariaren Vivir la guerra eta Mikel Zabalzari buruzko Non dago Mikel? dokumentala. Hamalaugarren edizioa du aurten, ostegunean, hilak 15, abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Horretarako, urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda bat osatu dute. […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da 9+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian