Sandra Garayoa ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai

Abenduaren 11ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, Donostiako Aiete Kultur Etxean. Sandra Garayoa artistaren (Donostia, 1993) erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 11ra arte, Aiete Kultur Etxean, Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Garayoak 2015ean bukatu zuen Usandizaga Institutuan Diseinu Grafikoko Goi Mailako Zikloa. Ondoren, Bartzelonara joan zen eta bertan Escola Massanan Ilustrazioan graduatu zen. Hainbat […]

Read More… from Sandra Garayoa ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai

[BIDEOA] Metrokoadrokak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana prestatzen ari da

Antzezkizuna familia ereduei buruzko sitcom poetikoa izango da eta azaroaren 20an estreinatuko da Azpeitiko antzerki topaketetan. Metrokoadroka kolektiboak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana taularatzen hasiko da laster. Lantaldearen helburua “sitcom komedia bat egitea izan da, gure taldearen marka den poesia bisualarekin uztartuta. Hala, Edurne Azkarate, Maite Aizpurua eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu oholtza […]

Read More… from [BIDEOA] Metrokoadrokak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana prestatzen ari da

‘Irati’ filmak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Astea urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean izango da Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko beste hainbat eszenatokitan. Irati filmaren aurreneko proiekzioa izango da Euskal Herrian, Sitgeseko Zinemaldiaren Sail Ofizialean izan duen estreinaldiaren ondoren. Paul Urkijo zinemagileak berak idatzi du filmeko gidoia eta Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Nagore Aranburu, Elena Ruiz, Iosu Eguskiza, […]

Read More… from ‘Irati’ filmak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Abian da 2022-2023 ikasturtea Elias Querejeta Zine Eskolako bosgarren promozioko ikasleentzat

Eskolako ikasleen lanek presentzia nabarmena izan dute udako hilabeteetan egindako jaialdien programazioan. Elias Querejeta Zine Eskolak ateak ireki dizkie bosgarren promozioko ikasle berriei, ongietorria eman eta harrera eginez. Gaur hasi da 2022-2023 ikasturtea, eta hamabost hilabete barru amaituko da, 2023ko abenduan, EQZEko ikasleek eskolan egindako lanen aurkezpenarekin. Lehenengo aste honetan, ikasleen hiru taldeekin (Artxiboa, Komisariotza, […]

Read More… from Abian da 2022-2023 ikasturtea Elias Querejeta Zine Eskolako bosgarren promozioko ikasleentzat

Tabakalerak Claudia Pages artistaren ‘Gerundi Circular’ bideo instalazioa paratuko du

Erakusketa irailaren 13tik 2023ko urtarrilera arte egongo da ikusgai. Bideo-instalazioak hizkera juridikoak, koroporazioek eta administrazioak gerundioa denbora-espazio moduan erabiltzeko duten moduaz dihardu: inoiz amaitzen ez den “oraina” luzatzen tematzen den orainaldia. Donostiako Tabakalera zentroak Claudia Pages artista katalanaren Gerundi Circular erakusketa berria zabalduko du. Bideo-instalazio hipnotikoa da honakoa eta munduko itsas ibilbideak, jargoi juridikoa eta egungo kapitalismoaren ezaugarri […]

Read More… from Tabakalerak Claudia Pages artistaren ‘Gerundi Circular’ bideo instalazioa paratuko du

Iratxe Jaio + Klaas van Gorkumen ‘Paperezko inperio baten atlasa’ San Telmo Museoan urtebetez

Bikote artistikoak azken urtean zehar egindako lanaren emaitza da instalazioa. Museo Bikoitza programaren barruan, Donostiako San Telmo Museoak Paperezko inperio baten atlasa instalazioa paratu du datorren urteko uztailera arte, museoko elizan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. Donostiako museoan egiten den esku-hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten […]

Read More… from Iratxe Jaio + Klaas van Gorkumen ‘Paperezko inperio baten atlasa’ San Telmo Museoan urtebetez

Urrian helduko zaio berriro Nosferatu ‘Zinemaldia 70’ zikloari Donostian

Hamaika film proiektatuko dira guztira, 1988 eta 2010 urte bitartean Donostiako Zinemaldiaren programaziotik pasatu zirenak, eta erakustaldi honetan uda aurretik proiektatutako 26 filmei gehitzen zaizkienak. Datorren urriaren 5ean abiatuko da beste behin ere Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrenari (1953-2022) eskainitako Nosferatu zikloa Tabakaleran. Antolatzaileek gogoratu dutenez, joan den urtarrilean eman zitzaion hasiera zikloari Une histoire de […]

Read More… from Urrian helduko zaio berriro Nosferatu ‘Zinemaldia 70’ zikloari Donostian

Selva Almada idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da

Okendo Kultura Etxean egingo da Topaketa, irailaren 19an, 19:00etan. Selva Almada izango da aurtengo bigarren Literaktum Topaketaren protagonista. Jarduera Okendo Kultur Etxean izango da irailaren 19an, 19:00etan. Urte osoan zehar nazioartean ezagunak izan edo euren literatura ibilbideari saria irabazi duten sortzaileen bisitak jasotzeko aukera ematen dute Topaketa hauek, azaroen izaten den Literaktum Jaialdiaren babesean. Selva […]

Read More… from Selva Almada idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da

Familiei zuzendutako bost film eskainiko dira Donostiako Zinemaldian

Aukeratutako hiru lan animaziozko filmak dira, eta beste biek benetako irudiarekin nahasten dute teknika hori. Donostiako Zinemaldiak familientzako bost pelikula aurkeztuko ditu irailaren 16tik 24ra egingo den 70. edizioan. Zinemaldiaren lehen asteburuan eta bigarren larunbatean, Principe zinema-aretoetan Haurrentzako Zinema sailaren emanaldiak eskainiko dira: animaziozko hiru film eta teknika hori benetako irudiarekin nahasten duten beste bi. […]

Read More… from Familiei zuzendutako bost film eskainiko dira Donostiako Zinemaldian

[BIDEOA] Bizi dugun garaiko lekukotasuna poemen bidez adierazi du Jose Luis Otamendi idazleak

Landura izena du idazle azpeitiarrak gaur Susa argitaletxearen eskutik Donostiako Pandora tabernan aurkeztu duen poema liburua. Hiru urte pasatxoren ostean, Jose Luis Otamendi idazlea (Azpeitia, 1959) bueltan da Landura izeneko poema liburuarekin. Egilearen ustez, “liburuak batasuna du, baldin eta batasuntzat hartu baliteke nik azken urte hauetan bizi izan ditudan kezka nagusienetako batzuk, eta hor biltzen […]

Read More… from [BIDEOA] Bizi dugun garaiko lekukotasuna poemen bidez adierazi du Jose Luis Otamendi idazleak