Hamazazpi filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

Fermin Aio, Izaskun Arandia, Jabi Elortegi, Maria Elorza, Fernando Franco, Alberto Gastesi, Mikel Gurrea, Xuban Intxausti, Ander Iriarte eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako. Hamahiru film luzek eta lau film laburrek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda, eta Sail Ofizialean, New Directorsen, Zabaltegi-Tabakaleran, Nesten, Zinemiran eta Euskal Zinemaren Galan eta EiTB […]

Read More… from Hamazazpi filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez idazleak izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Bi emanaldiak irailaren 7an eta 8an izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokiko club aretoan. Sarrerak doakoak izango dira baina gonbidapenarekin eta antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Irailaren 7an eta 8an izango da Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak Donostiako Victoria Eugenia antzokiko club aretoan urtero antolatzen duten Poesia Orduak izeneko ekimena. Lehen […]

Read More… from Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez idazleak izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Arte Egunak antolatu dituzte irailaren 9, 10 eta 11n, Oiartzunen

Uda giroan ere kultur ekitaldien aniztasuna bultzatzea du helburu ekimenak eta baita diziplinartekotasuna eta esperimentazioa, herriko kultur eragileen, sortzaileen eta kulturzaleen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea ere. Irailaren 9, 10 eta 11n Oiartzungo Arte Egunak antolatu ditu herriko kulturzale talde batek, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean. Azaldu dutenez, “Kulturabirusa ekimenak aurreko bi urteetan herriko kulturgintzan utzitako arrastoari […]

Read More… from Arte Egunak antolatu dituzte irailaren 9, 10 eta 11n, Oiartzunen

Euskal Herriko animazioaren 50. urteurrenaren harira egingo da aurtengo Animadeba zinemaldia

Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren XV edizioa irailaren 7tik 10era bitartean egingo da Deban. Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren bosgarren edizioa egingo da irailaren 7tik 10era bitartean, Deban. Euskal Herriko animazioaren panoraman ezinbesteko hitzordua bihurtu da urte hauetan eta publikoaren, zinemagileen, industriako profesionalen eta artisten topagunea bilakatu da. Aurtengoaren aurkezpenean, Aritz Larrañaga Debako kultura zinegotziak ekimenak herriari […]

Read More… from Euskal Herriko animazioaren 50. urteurrenaren harira egingo da aurtengo Animadeba zinemaldia

[BIDEOA] Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa urriaren 30era arte San Telmo Museoan

3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan izeneko proiektuak Gabriela Cendoya Bergareche bildumaren azterketan eta ezagutzan sakontzen du, hura zinemaren, musikaren eta literaturaren esparrutik aztertuta. Urriaren 30era arte, argazki-liburua hobeto ezagutzeko aukera dago Donostiako San Telmo Museoko Laborategian, bertan ikusgai baita 3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketa. Jon Cazenave da erakusketa honen komisarioa eta erakusketarako […]

Read More… from [BIDEOA] Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa urriaren 30era arte San Telmo Museoan

Booktegik 5. urteurrena ospatuko du egun osoko jaialdi batekin

Urriaren 22an literatura, musika, arte ederra, solasaldiak eta antzerkia bilduko dira Usurbilen. Zaloa Ipiña, Xabi Strubell, Uxue Pascual edota Uxue Alberdi, besteak beste, izango dira bertan. Bost urte bete ditu Booktegi plataformak eta urteurrena ospatzeko asmoz jaialdi berezia antolatzea erabaki dute urriaren 22an, Usurbilen. Bertan literatura, musika, arte ederra, hiru solasaldi eta antzerkia izango dira […]

Read More… from Booktegik 5. urteurrena ospatuko du egun osoko jaialdi batekin

Zumarragako Antioko Musikaldiak bost ikuskizun eta kontzertu eskainiko ditu XXXIX. edizioan

Emanaldiak doakoak izango dira eta irailaren 3, 10, 17 eta 24an izango dira, 19:30ean. Antioko Musikaldia irailean izaten da urtero, Zumarragako Antioko ermitan. Aurten, 39. edizioa izango du ekimenak eta irailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an egingo da. Urriaren 2an ere, “aparteko ikuskizuna” izango dela iragarri du antolakuntzak, Igartubeiti museoan (Ezkio-Itsaso), 18:00etan. Antolatzaileek adierazi dutenez, […]

Read More… from Zumarragako Antioko Musikaldiak bost ikuskizun eta kontzertu eskainiko ditu XXXIX. edizioan

Julene Azpeitia literatura lehiaketa martxan da

Irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Literatura sorkuntza bultzatzeko xedea duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 35. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Antolatzaileek azaldu dutenez, “idatziaren gaia librea izan beharko da eta testua euskara hutsean. Aldez aurretik argitaratu […]

Read More… from Julene Azpeitia literatura lehiaketa martxan da

Donostiako Casino Kursaal zaharreko mihise bat zaharberrituko dute

1921ean Julio Vila Pradesek Casino Kursaaleko Zinema eta Antzerki Aretoaren kupula betetzeko egindako margo multzoen pieza bat da. Donostiako eraikina 1972an eraitsi zuten. Euskal Herriko Unibertsitateko Zaharberritze eta Kontserbazio Graduko ikasleek Julio Vila Pradesek 1921ean Kursaal eraikinaren kupularako egindako mihisearen zati bat zaharberritzeko aukera izango dute, Casino Kursaalen, EHUren eta San Telmo Museoaren arteko hitzarmenari […]

Read More… from Donostiako Casino Kursaal zaharreko mihise bat zaharberrituko dute

Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa ireki dute San Telmo Museoan

3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan izeneko proiektuak Gabriela Cendoya Bergareche bildumaren azterketan eta ezagutzan sakontzen du, hura zinemaren, musikaren eta literaturaren esparrutik aztertuta. Gaurtik, uztailak 15, urriaren 30era bitartean, argazki-liburua hobeto ezagutzeko aukera izango da Donostiako San Telmo Museoko Laborategian, bertan ikusgai izango baita 3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketa. Jon Cazenave da […]

Read More… from Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduman oinarritutako erakusketa ireki dute San Telmo Museoan